Berriak
2023(e)ko maiatzaren 02(a) 09:27
Museoen Nazioarteko Egunak Bizkaiko museoen alderik jasangarriena erakutsiko du
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
“Museoen Erroak. Museoen sustraien jasangarritasuna" da aurten ere urtero bezala maiatzaren 18an izan ohi den Museoen Eguna ospatzeko goiburua. Museoetan egingo diren jarduerei buruzko informazio guztia www.museoeneguna.eus webgunean dago. Bertan, lurraldeko museo guztiak erakusteaz gain, herritarrak museo bakoitza bisitatzera bultzatu nahi dituzte, Bizkaiko museo-eskaintza zabala ezagunagoa izan dadin.
Museoen Nazioarteko Egunaren aurkezpena
Bizkaiko Museoek Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko dute aurten ere, maiatzaren 18an. Oraingoan, ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseilua) jasangarritasuna azpimarratzen du. 'Museoen Erroak. Museoen sustraien jasangarritasuna" da aurtengo edizioaren goiburua Bizkaian, eta lurraldeko hogeita hamar pinakotekak baino gehiagok bi astez iraungo duten efemeride horri lotutako jarduerak programatuko dituzte, nahiz eta zenbait espaziok maiatzaren 18an museoa bisitatzeko sarrera librea eskaintzea erabaki duten. Horrela, bisitariei museoetara hurbiltzeko aukera eman nahi zaie, ospakizun honen inguruan antolatutako programazioez gozatzeko.
Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatua Itsasmuseum Bilbaon ospatutako Nazioarteko Egunaren aurkezpenean izan da. Ekitaldi horretan Bizkaiko museoetako hainbat ordezkarik parte hartu eta maiatzaren 18aren inguruko programazioaren berri eman dute.
Parte hartzen duten museoak
Edizio honetan, Bizkaian ospakizunarekin bat egiten duten hogeita hamar museo baino gehiago dira: Bilbon, Arkeologi Museoa, Athletic Club Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa, Bilboko Berreginen Museoa, Itsasmuseum Bilbao, Arte Sakratuaren Museoa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskararen Etxea; eta beste udalerri batzuetan: Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa (Abanto-Zierbena), Txakolingunearen Museoa (Bakio), La Encartada Fabrika-Museoa (Balmaseda), Balmasedako Pasio Biziduna, Balmasedako Historiaren Museoa, Burdin Hesiaren Oroimenezko Museoa (Berango), Arrantzaleen Museoa (Bermeo), Antzasti Euskaldunon Etxea (Dima), Durangoko Arte eta Historia Museoa, Urdaibai Bird Center (Gautegiz Arteaga), Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo), Gernikako Bakearen Museoa, Bizkaia Zubia (Getxo), Dolomitetako Fabrika Zaharra Museoa (Karrantza), Santimamiñe (Kortezubi), Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa (Leioa), "Andrés de Urdaneta" Historia Naturalaren Museoa (Loiu), Hontza Museoa (Mañaria), El Pobal Burdinola (Muskiz), Butroeko Plasentia Museoa (Plentzia), "Agurtza" Arrantzaren Interpretazio Zentroa, Santurtzi Itsas Museoa, Enkarterrietako Museoa (Sopuerta), Urduña Hiria Museoa (Urduña) eta Simón-Bolívar Museoa (Ziortza-Bolibar).
Herritarrek Bizkaiko museo-aniztasuna ezagutzeko aukera dute www.museoeneguna.eus webgunean. Bertan, lurraldeko museoek efemeride hau ospatzeko eskaintzen dituzten jarduerak zehazten dira.
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatutako jarduerak
Jardueretan parte hartu nahi duten pertsona guztiek aldez aurretik erreserba egin beharko dute, dagokion museoarekin harremanetan jarrita.
Maiatzaren bigarren hamabostaldian, efemeride horri lotutako eta programatutako jarduerak eskainiko dira, hala nola: "Bizkaiko Golkoan plastikoek eragindako kutsadurari aurre egiteko ezagutzak eta irtenbideak" hitzaldia, haurrentzako tailerra eta Itsasmuseumek maiatzaren 19tik 21era bitartean eskaintzen duen museoko itsas jasangarritasunari buruzko bisita gidatu laburra familian; Santurtziko Agurtza arrantza-ontzira bisita gidatua, arrantzaleek erabiltzen dituzten arrantza jasangarriko teknikak azaltzeko (maiatzaren 20an); El Pobaleko burdinolan (Muskiz) zuzenean haizeola bat eraikitzea, bertan ere jatorrizko labe horretan burdina lortzen saiatuko baitira mineraletik abiatuta (maiatzaren 20an); eta Muskizko Erdi Arotik abiatuta kondairazko ibilaldia eskainiko da euskaraz (maiatzaren 21ean). Karrantzako Dolomiten Antzinako Fabrika Museoak zentzumenen bisita-tailerra antolatuko du maiatzaren 21ean. Leioako Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoak ongizateari eta osasunari buruzko dibulgazio-bisitak programatuko ditu maiatzaren 17an eta 18an. Urduña Hiria Museoak maiatzaren 20an arte-tailerrak eskainiko ditu KM0an (estanpazioak, makramea, alanbrezko irudiekin apaintzea).
Butroeko Plasentia Museoak Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuen zerrendako 3. helburuan (osasuna eta ongizatea) oinarrituko ditu bere jarduerak. 2023ko aldi baterako erakusketak ("Ahaztutako altxorrak") eta museoak antolatutako bisita gidatuek adin guztientzako ongizatea sustatu nahi dute, gizarte-isolamendua saihesteko jarduera parte-hartzaileak antolatuz eta adin guztietarako osasun mentala sustatuz. Plentziako Museoak bisita gidatuak antolatuko ditu erakusketara eta Plentziako Hirigune Historikora.
Maiatzaren 18an Bizkaia Zubiak hitzaldia eta bisita gidatua eskainiko ditu zubian, "Bizkaia Zubia - Garapen iraunkorraren eredua eta azpiegitura erresilientea" izenburupean. Maiatzaren 20an bisita gidatu eta audiogidatua izango da Santurtzi Itsas Museoan, Santurtziko marinelaren iragana ezagutzeko. Durangoko Arte eta Historia Museoak haurrentzako collage tailerra antolatuko du maiatzaren 18an, berrerabilitako material berriak egiteko. Maiatzaren 20an, Hontza Museoak hitzaldi bat eta bisita bat eskainiko ditu museora, jasangarritasunarekin duen harremana azaltzeko. Euskararen Etxeak "Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzeko lanean" erakusketa eskainiko du maiatzaren 18tik aurrera. Gernikako Euskal Herria Museoak "Emakumeak eta dantzak Euskal Herrian (1756-1921)" hitzaldia eskainiko du maiatzaren 18an, eta maiatzaren 27rako jarduera bat antolatuko du, erleak ardatz hartuta, hainbat ikuspuntutatik: iraunkortasuna, etnografia edo gastronomia, eta familiarteko tailerren, hitzaldien eta dastatzeen bidez.
Txakolingunea-Txakolinaren Museoak maiatzaren 21ean "Bizkaiko Txakolina vs. Borgoina konplexurik gabe" izeneko dastaketa azaldua eskainiko du eta maiatzaren 28an haurrek pista joko baten bidez ezagutu ahal izango dute museoa. Santimamiñek gida berri bat aurkeztuko du, maiatzaren 18an egindako azken ikerketak eskuragarri jartzeko, haitzuloko ondarearen erabilera jasangarria lortzeko xedez. Gainera, maiatzaren 18an eta 20an bisita gidatuak eskainiko dira kobaren atarira (lehen biztanleak bertan bizi izan ziren) eta ibilbide birtualak egingo dira barrualdean.
Bermeoko Arrantzaleen Museoak "Itsasoak pizten gaitu" dokumentala proiektatuko du maiatzaren 18an. Bertan, Gorka Gereka zuzendaria izango da eta hitzaldi bat eskainiko du emanaldiaren ostean. Balmasedako Pasio Bizidunaren Interpretazio Zentroak bisita gidatua eskainiko du maiatzaren 20an, klaratarren eraikinaren historia ezagutzeko eta bisitariak duela hamarkada batzuetatik hona erabiltzen dituzten eta antzezpen bizidunean erabiltzen diren jantzi eta tresnen bildumara hurbiltzeko. Bilboko Arkeologi Museoak jasotzen dugun eta etorkizuneko belaunaldiei transmititzen diegun ondareari buruzko hausnarketa izan nahi duen "Theatrum mundi" aldi baterako erakusketa jarri du ikusgai. Gainera, maiatzaren 17an "Zinema arkeologikoa: briga, ahaztutako hiria" izeneko saioa egingo da eta maiatzaren 20an "Historian birziklatuz " tailerra eskainiko da. Bertan, museoan erakusten diren pieza batzuek izan dituzten erabilerak ezagutu nahi dira, birziklapenak eta iraunkortasunak gure gizartearen eta planetaren biziraupenerako duten garrantzia ulertzeko.
Enkarterriko Museoak maiatzaren 20an museoaren ingurumen- eta ondare-ingurunetik zehar oinez ibilbide zirkular bat egitea proposatzen du. Balmasedako Encartada Fabrika-Museoak bisita gidatua eskainiko du maiatzaren 20an, "Berraprobetxatzea ez da gauza berria" erakustaldiari esker. Bertan, jarduera industrialak "berraprobetxamenduaren adibide" izan ohi direla azalduko da, nahiz eta beti jasangarritasunaren adibide ez izan. Balmasedako Arte eta Historia Museoak bisita berezia antolatuko du maiatzaren 20rako ("Balmasedako Historia Museoak nola laguntzen dion bere komunitatearen garapen jasangarriari"). Gallartan dagoen Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak zozketa egingo du maiatzaren 18an Serantes Kultur Aretoan Adriana Bilbaoren "Zarra" ikuskizuna ikusteko.
Euskal Abertzaletasunaren Museoak tailer bat sortuko du maiatzaren 18rako, gure itsasoetatik bildutako materialak eta hondakinak berrerabiltzeko. Hala, bisitariek Bilboko portura iritsiko den itsasontzi bat eraikiko dute. Gainera, maiatzaren 18an bertan, "Nor gara gu?" erakusketaren bidez, gure kultura, hizkuntza, mundu-ikuskera eta gure egungo gizartearen sorreran emakumeak izan duen garrantzia markatu duten istorioen zatiak erakutsiko dira. Iraunkortasuna Antzasti museoak Diman egiten duen diskurtsoaren funtsezko zati bat da. Horregatik, maiatzaren 18an "Etxeko ekonomia = Ekonomia zirkularra" bisita gidatua eskainiko dute, bizitza tradizionaletik hasi eta XX. mende hasierako modernitatera arte igaroz eta baserrien ekonomia zirkularrari, oinordetza-objektuen balioari eta egungo kontsumoari buruz gogoeta eginez.
Simon Bolivar Museoak "Tu-Tum Platz!" umorezko bakarrizketa eskainiko du maiatzaren 20an Ziortza-Bolibarko frontoian, Jon Plazaola komiko eta aktorearen eskutik. Edizio honetan, Arte Ederren Bilboko Museoak etorkizun jasangarriagoa eraikitzeko izaten ari den eraldaketa-prozesua birpentsatzen jarriko du arreta, zabaltzearen eta komunitatearen esparruan, eta Podcast baten bidez egingo du: maiatzaren 18tik aurrera, Bilbao Museoaren Soinu Kanalak bere hirugarren atala aurkeztuko du, bere komunitateari eta museoaren adiskideei ahotsa emanez. Gainera, museoak Gilermo Zuaznabar Museoko Arkitektura eta Diseinuko kontserbatzailearen bisita komentatua eskainiko du maiatzaren 18an, zabaltze prozesuaren eta pinakotekaren erronken inguruan.
Guggenheim Bilbao Museoak esperientzia bat eskaintzen du, eta bisitariek Yoko Onoren Desioen Zuhaitzean (16:00-19:00) parte hartu ahal izango dute. Museoan zintzilikatutako desioak astean zehar egongo dira ikusgai, eguraldiak aukera ematen badu.
Berreginen Museoa Bilboko aterpe klimatikoen sareko kide da 2022tik, eta, horregatik, bideo labur bat egingo du sareetarako, museoa babesleku klimatiko gisa ezagutarazteko. Gainera, maiatzaren 18an MNE 2023aren gaiari lotutako hitzaldi bat eskainiko du, Obra bere testuinguruan zikloaren barruan.
Andrés de Urdaneta Historia Naturaleko Museoak honako erakusketa hau eskainiko du: "Aldi baterako XXIII. erakusketa garaikidea: Armadura sendoa duten izakiak: Insektuen eta Artropodoen Bilduma". Gainera, "Munduari bira zuhaitzen bidez" opetsiko du Arboretumean dauden espezieetatik abiatuta kontinente guztietatik ibilbidea eginez. Museoen Nazioarteko Egunerako programatutako hirugarren jarduera "Bisita aparta" jarduera da. Kasu honetan, hainbat tamainatako espezieetatik abiatuta, bisitariek horretarako sortutako egiturak alderatu eta ikusi ahal izango dituzte, eta edozein behatzaileren eskura dagoen zerbaiten gisa aztertu ahal izango dute zientzia.
Maiatzaren 18an museo hauek bisitatu ahal izango dira doan: Itsasmuseum, Arte Sakratuaren Museoa, Urduña Hiria Museoa, Gernikako Bakearen Museoa, Athletic Club Museoa, Balmasedako Historiaren Museoa, Balmasedako Encartada fabrika-museoa, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunea, Euskararen Etxea, Arrantzaleen Museoa Bermeon, Arkeologi Museoa Bilbon, El Pobaleko Burdinola, Guggenheim Bilbao Museoa, Arte Ederren Bilboko Museoa, Enkarterrien Museoa, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Balendin Berriotxoa Museoa, "Andrés de Urdaneta" Natur Historiaren Museoa, Enkarterrietako Museoa (Sopuerta), Butroeko Plasentia Museoa, Simón Bolívar Museoa, Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa (Leioa), Santimamiñe (Kortezubi), Hontza Museoa (Mañaria), Urdaibai Bird Center (Gautegiz-Arteaga) Dolomiten Fabrika Zaharra Museoa (Karrantza) eta Balmasedako Pasio Biziduna Zentroa, Euskal Abertzaletasunaren Museoa, Berreginen Museoa, Simón-Bolivar Museoa (Ziortza-Bolibar) Santurtzi Itsas Museoa eta Urdaibai Ekoetxea.
Museoen Nazioarteko Eguna
Museoen Nazioarteko Egunaren (MNE) helburua da museoak kultura-trukerako, kulturak aberasteko eta herrien arteko elkar ulermena, lankidetza eta bakea garatzeko bitarteko garrantzitsuak direla ohartaraztea. Duela 40 urte baino gehiagotik antolatzen dira maiatzaren 18an, eta egun bat, asteburu bat edo aste osoa iraun dezakete MNE ospatzeko antolatutako ekitaldiek eta jarduerek.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...