Berriak
2023(e)ko Aprilren 29(a) 18:30
250 metroko alfonbra gorriak jantzi du Bilboko Areatza 2023ko Dantzaren Nazioarteko Eguna ospatzeko
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bizkaiko hainbat tokitako 13 dantza-eskolek eta hainbat diziplinatako 250 dantza-ikaslek baino gehiagok hartu dute parte Bilboko Areatza pasealekuan egin den ‘Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian’ ekimenaren zazpigarren edizioan.
Dantza Alfonbra Gorrian 2023
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Dantza Etxearen bitartez eta ‘Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian’ leloarekin ospatu du Dantzaren Nazioarteko Eguna. Apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko Eguna, dantzak kalea hartu du diziplina artistiko hau ikusarazteko.
Horretarako 250 metroko alfonbra gorria jarri da Bilboko itsasadarraren ertzean zehar. ‘Danza en la alfombra roja - Dantza alfonbra gorrian’ ekimenaren zazpigarren edizio honetan Bizkaiko hainbat tokitako 13 dantza eskolek eta diziplina desberdinetako (klasikoa, garaikidea, euskal dantzak, flamenkoa eta urbanoa, besteak beste) 250 dantza-ikaslek baino gehiagok hartu dute parte.
Ospakizuna beroketa-barrarekin hasi da, 17:00etan, Areatzako pasealekuan (Kioskoaren atzean). Bizkaiko dantza akademiek elkarrekin egin dituzte beroketa ariketak. Ondoren, Areatzan jarritako karpa handi batean, estilo ezberdinetako aldaketa koreografikoen erakusketa laburra egin da.
Parte hartzen duten eskolak
- Estudio de Ballet Clásico Teresa Gónzalez Ardanaz
- Ana Lara Dantza Eskola
- Escuela de Danza Igor Yebra
- Academia All Dance
- Escuela Danza Miriam
- Escuela de Danza Sara Etxebarri
- Ballets Olaeta
- CDART Bilbao Dance Center
- Escuela de Ballet Tamara Blanco
- Escuela de Danza Attitude
- Ross Dantza Eskola
- Estudio Ballet Saioa Ibáñez Romero
- Escuela de Ballet Roser Carrés Eskola
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...