Berriak
2023(e)ko apirilaren 18(a) 13:24
MusEkintzaren barruan mikroantzerkiko bi pieza antzeztuko dira apirilaren 22an Txakolin Museoa-Txakolingunean
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bizkaiko Museoetako Arte Eszenikoen Jaialdiak bere hurrengo ekitaldia eskainiko du apirilaren 22an 13:00etan eta 18:00etan, Bakioko Txakolin Museoa - Txakolingunean, antzeztuko diren euskarazko eta gaztelaniazko mikroantzerkiko bi pieza. Emanaldi bakoitzean Mikel Martinezek Tabernaria, “Instrukzioak Botatzeko Ondo Bat Kaña (Instrucciones para servir bien una caña)”, bakarrizketa eskainiko du, eta Luna Luna Teatrok Repiqueteo deritzon erritmo eta umorezko pieza. Ikuskizunera joateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 946 028 513 zenbakian. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean kontsultatu daiteke.
MusEkintza Jaialdiak bere zortzigarren ikuskizuna eskaintzen du apirilaren 22an. Mikroantzerkiko bi emanaldi antzeztuko dira Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunean.
MusEkintzaren barruan mikroantzerkiko bi pieza eskainiko dira. Alde batetik Mikel Martinezek Tabernaria, "Instrukzioak Botatzeko Ondo Bat Kaña (Instrucciones para servir bien una caña)", taberna baten gertatzen den bakarrizketa eskainiko du. Tabernariak ohiko bezeroak deitu ditu kaña bat ondo ateratzen erakusteko. Aitzakia bat da haien kezkak, damuak, ilusioak eta desira zapuztuak azaleratzeko. Formari dagokionez, egitura berezia proposatzen du, historia atzekoz aurrera kontatzen delako. Hori ez da kapritxo estetiko bat, narrazioaren funtsarekin lotuta baitago: denboraren eta ekonomiaren eredu berriek dakarten gatazka.
Beste alde batetik, Repiqueteo - Luna Luna Teatro: egunak dira euria ari duela eta behin eta berriz urak jotze horren ondorioz bere gogoaren ahotsak gero eta indar handiagoaz azaltzen dira. Catalina bere irratsaio propioa grabatzen saiatzen den idazlea da, bere pentsamenduak bere kontra borrokatzen diren bitartean. Iritsiko al da gure protagonista bere kontakizunaren amaierara? Repiqueteo erritmo eta umorez beteriko pieza da, freskotasuna nagusi duen narratibarekin. Haurtzaroarekin lotutako irudiak gai heldu eta introspektibo batekin alderatzen dituen proposamen eszenikoak ikuslearen memoriari lotuko zaio.
Ikuskizunera joateko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 946 028 513 zenbakian. MusEkintzari buruzko informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus helbidean kontsultatu daiteke.
MusEkintzak diziplina artistiko ugari batzen ditu
BizkaiKOAk, Bizkaiko Foru Aldundiko museoak koordinatzen dituen foru-erakundeak, antolatutako MusEkintzaren bigarren edizioa irailaren 10ean eskaini zuen bere lehen ikuskizuna, eta, horrela, hasiera eman zitzaion diziplina artistiko ugari batzen dituen jaialdiari. Jaialdi honek hilero Bizkaiko museo edo toki historiko bat bisitatzen du, geldialdi bakoitzean ikuskizun desberdin bat eskainiz.
Jaialdia 2023ko ekainera arte ospatuko da Bizkaiko historiaz beteriko hamaika agertokitan, Aldundiaren honako museo eta espazio hauek: La Encartada fabrika-museoa Balmasedan; El Pobaleko burdinola Muskizen; Txakolin Museoa-Txakolingunea Bakion; Euskal Herria museoa Gernikan; Arkeologi Museoa Bilbon; Arrantzaleen Museoa Bermeon; eta Muñatones gaztelua. Aurten, gainera, lau gune berri daude: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia Bilbon; Berreginen Museoa; Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkea eta Santimamiñe Kortezubin.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...