Berriak
2023(e)ko Aprilren 03(a) 14:32
Aldundiak Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketa eta Nazioarteko Bizkaia Open Txapelketa bultzatzen ditu
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Goi mailako zortzi palistek Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketa jokatuko dute apirilaren 14tik maiatzaren 5era Bizkaia Frontoian. Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatu eta Innpalak antolatutako Nazioarteko Bizkaia Open Txapelketa apirilean hasiko da Armintzan eta guztira 25 partida jokatuko dira.
Lorea Bilbao palistekin batera
Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Lorea Bilbao Ibarrak, Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketaren eta Nazioarteko Bizkaia Open Txapelketaren xehetasunen berri eman du gaur arratsaldean. Aurkezpenean palistak eta bi txapelketetan parte hartuko duten pilotariak ere izan dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak emakumeen kirolaren eta euskal pilotaren modalitateen aldeko apustua indartu du. Hala, Lorea Bilbao Ibarra diputatuak azaldu duenez, Bizkaiko Foru Aldundian lanean ari gara emakumeei kirolean ere aukerak bermatzeko, hau da, lanean dihardugu emakumeen kirolak toki handiagoa eskura dezan. Espazio hori emakumeen eta gizonen artean partekatu behar delako. Horrexegatik gaude denok gaur hemen. Emakumeak eta gizonak, baina, batez ere, kirolariak, kasu honetan palistak
. Gainera, diputatuak nabarmendu duenez, bi txapelketek belaunaldi berriak palari lotzeko zaletasuna sortzen eta zaletasun hori indartzen laguntzen dute
.
Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketa
Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketak 8 palista izango ditu lehian. Txapelketa apirilaren 14an hasiko da Bizkaia Frontoian, 18:30ean. Hurrengo partidak apirilaren 21ean eta 28an jokatuko dira, Bizkaia Frontoian ere 18:30ean. Horrela, Bizkaia Frontoiak finala hartuko du, maiatzaren 5ean arratsaldeko 19:00etan.
Txapelketa osatuko duten lau bikoteak hauek dira: Irazustabarrena eta Gorostiaga; Murillo eta Arrillaga; Galdós eta Zulaika; Sáez eta Erasun.
Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketaren egutegia
Apirilaren 14an, 18:00ean, Bizkaia Frontoian 1. jardunaldia izango da; hona hemen palistak:
- Irazustabarrena eta Gorostiaga, Sáez eta Erasunen aurka.
- Murillo eta Arrillaga , Galdós eta Zulaikaren aurka.
Apirilaren 21ean, 18:00ean, Bizkaia Frontoian 2. jardunaldia izango da; hona hemen palistak:
- Apirilaren 14ko irabazleak elkarren aurka jokatuko dute.
- Apirilaren 14ko galtzaileek elkarren aurka jokatuko dute.
Apirilaren 28ean, 18:00ean, Bizkaia Frontoian 3. jardunaldia izango da.
Maiatzaren 5ean arratsaldeko 19:00etan Bizkaia Frontoian hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko da eta ondoren finala.
Nazioarteko Bizkaia Open Txapelketa
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta Innpalak antolatutako txapelketan, Bizkaiko 7 pilotalekutan jokatuko da: Bizkaia Frontoia, Armintza, Larrabetzu, Plentzia, Sopela, Urduliz eta Zierbena.
Txapelketa apirilaren 6an hasiko da Armintzan. 14 jardunaldiko txapelketa izango da, eta sei bikotek jokatuko dute; hona hemen: Gaubeka eta Gordon; Ibarguren eta Ibai Pérez; Madariaga eta Urrutia; Maldonado eta Alkorta; Necol eta Trannoy; eta Fusto eta Del Río.
Txapelketaren finala Bizkaia Frontoian jokatuko da ekainaren 9an arratsaldeko 19:00etan.
Nazioarteko Bizkaia Open Txapelketaren egutegia
Apirilaren 6an, 18:00etan, Armintzan ligako 1. jardunaldia izango da; hona hemen palistak:
- Gaubeka eta Gordon, Fusto eta Del Ríoren aurka.
- Maldonado eta Alkorta Madariaga eta Urrutiaren aurka.
Apirilaren 8an, 18:00etan, Armintzan ligako 2. jardunaldia izango da; hona hemen palistak:
- Necol eta Trannoy, Fusto eta Del Ríoren aurka.
- Gaubeka eta Gordon, Madariaga eta Urrutiaren aurka.
Apirilaren 14an, 19:30etan, Bizkaia frontoian, ligako 3. jardunaldia izango da, eta honako hauek jokatuko dute:
Necol eta Trannoy Madariaga eta Urrutiaren aurka
Apirilaren 15ean, 18:00etan, Zierbenan ligako 3. jardunaldia izango da; hona hemen palistak:
- Gaubeka eta Gordon, Ibarguren eta Ibai Pérezrenaurka.
- Fusto eta Del Río, Maldonado eta Alkortaren aurka.
Apirilaren 21ean, 19: 30etan, Bizkaia frontoian, ligako 4. jardunaldia izango da, eta honako hauek jokatuko dute:
Necol eta Trannoy Ibarguren eta Ibai Pérezen aurka.
Apirilaren 22an, 18:00etan, Larrabetzun ligako 4. jardunaldia izango da; hona hemen palistak:
- Fusto eta Del Río, Madariaga eta Urrutiaren aurka.
- Necol eta Trannoy ,Maldonado eta Alkortaren aurka.
Apirilaren 28an, 19:30etan, Bizkaia frontoian, ligako 4. jardunaldia izango da, eta honako hauek jokatuko dute:
Ibarguren eta Ibai Pérez, Maldonado eta Alkortaren aurka.
Apirilaren 29an, 18:00etan, Urdulizen ligako 5. jardunaldia izango da; hona hemen palistak:
- Fusto eta Del Río, Ibarguren eta Ibai Pérezen aurka.
- Necol eta Trannoy, Gaubeka eta Gordonen aurka.
Maiatzaren 6an, 18:00etan, Bizkaia frontoian 6. jardunaldia izango da; hona hemen palistak:
- Gaubeka eta Gordon, Maldonado eta Alkortaren aurka.
- Ibarguren eta Ibai Pérez, Madariaga eta Urrutiaren aurka.
Maiatzaren 12an, 19:00etan, kanporaketen fasea izango da Bizkaia frontoian; hona hemen jokatuko dutenak:
- Bigarren sailkatuak 5. sailkatuen aurka.
- Hirugarren sailkatuak 4. sailkatuen aurka.
Maiatzaren 20an, 18:00etan, Plentzian, finalerdien ligako lehen jardunaldia izango da; hona hemen jokatuko dutenak:
- Lehenengo sailkatuak 4. sailkatuaren aurka.
- Bigarren sailkatuak 3. sailkatuaren aurka.
Maiatzaren 26an, 19: 00etan, Sopelan, bigarren finalaurreko jardunaldia izango da; hona hemen jokatuko dutenak:
- Finalerdietako 1. jardunaldiko irabazleak.
- Finalerdietako 1. jardunaldiko galtzaileak.
Ekainaren 2an, 19:00etan, Bizkaia frontoian, Ligako finalerdietako hirugarren jardunaldia izango da.
Ekainaren 9an 19:00etan Bizkaia frontoian hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko da eta ondoren finala.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...