2023(e)ko martxoaren 31(a) 14:00

Foru Aldundiak Bilbao Bizkaia sustatuko du hilabete honetan Londresen, Hanburgon eta Bruselan, murgiltze-esperientzia berriekin

Ekonomia Sustatzeko Saila

Foru-erakundeak Europako hiru hiri horietan garatuko du ekintza hori, non lurraldearen alderdi erakargarriek eta gastronomiak gure helmugara bidaia bat simulatzeko ardatz gidari izateko balioko duten, bi helbururekin: batetik, helmuga sustatzea, eta, bestetik, marketin digitaleko hurrengo foru-kanpainako protagonistak aukeratzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera jarraitzen du lurraldea kanpoan sustatzen. Horretarako, hiru GastroeXperience berri egingo dira apirilean Londresen, Hanburgon eta Bruselan, eta, horien ostean, laugarren bat Madrilen, ekainean. Ekintza horrek bi elementu konbinatzen ditu: murgiltze-esperientzia bat, non lurraldearen alderdi erakargarriek eta gastronomiak ardatz gidari izateko balio duten, eta hiri horietako preskriptoreen aukeraketa, merkatu horietako bakoitzean udazkenean abiaraziko den marketin digitaleko kanpainaren protagonista izan daitezen.

Ekintza horretan lankide izango da Vueling, Bilboko aireporuan Estatu mailako barne-konektibitatean eta nazioarteko mailakoan liderra den hegazkin-konpainia, eta jarduera apirilaren 17an eta 18an egingo da Londresen, hil beraren 20an eta 21ean Hanburgon eta 25ean eta 26an Bruselan. Hiri horietan kutxa handi baten diseinua izango duen egitura bat ezarriko da, 5 metroko luzera, 4 metroko zabalera eta 3,5 metroko altuera izango dituena. Kutxa horrek proiekzio-sistema bat, erabiltzaileen interakzioa ahalbidetuko duten sentsoreak, murgiltze-esperientzia indartuko duen aromak hedatzeko sistema bat, Dolby estereo soinu-sistema, mahai interaktibo bat eta, besteak beste, parte hartzaileen argazkiak denbora errealean integratzeko aukera ematen duen edukiak kudeatzeko sistema bat izango ditu.

Elementu horiekin guztiekin, 70 minutuz, Bilbao Bizkaia helmugara bidaia bat simulatzen duten sekuentzia eta interakzio batzuk birsortuko dira, zenbait alderditan hobetu direnak iaz Europako beste merkatu batzuetan erabilitako esperientziarekiko. Murgiltze-esperientzia honen edukiak sei multzo handitan banatzen dira, gure helmuga sustatzeko estrategiaren arabera —urban, food, sea, art, nature eta nortasuna—, eta merkatu bakoitzaren lehentasunen arabera antola daitezke.

Murgiltze-esperientzia horietan parte hartuko duten pertsonak preskripzio-gaitasun handia dutelako hautatu dira. Esperientzia hau garatuko den hiri eta herrialdeetan ospea eta izena duten influencerrak, aktoreak, kazetariak, moda-marken eta komunikabideen ordezkariak dira, besteak beste. Hiri bakoitzean egingo diren lau emanaldietako bakoitzean 10 laguneko taldeetan parte hartuko dute, eta horien artean hautatuko dira turismoa sustatzeko Bizkaiko Foru Aldundiak udazken honetan abian jarriko duen hurrengo kanpaina digitalaren protagonistak.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...