2023(e)ko apirilaren 02(a) 09:00

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko gobernantzarako lankidetza-organo bat abian jartzea bultzatu du

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Foru erakundeak babestutako enklabe honetan hainbat eskumen eta eginkizun dituzten eta organo horren parte izango diren erakunde eta eragileen arteko koordinazio-mekanismoak indartu nahi ditu. Gobernantza-tresna horrek Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Sailarekin lankidetzan jardungo du Gaztelugatxeko Donieneko kudeaketan, aholkularitza-lanak eginez eta jarduketak proposatuz.

Bizkaiko Foru Aldundiak Gaztelugatxeko gobernantzarako lankidetza-organo bat abian jartzea bultzatu du. Organo honen helburua oraintsu Monumentu Naturalaren  kategoria jaso duen babestutako enklabe honetan hainbat eskumen eta eginkizun dituzten erakunde eta eragileen arteko beharrezko koordinazioa indartzea da. Administrazio eta erakunde hauek gobernantza-tresna horren parte izango dira eta Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Foru Sailarekin lankidetzan arituko dira Gaztelugatxeko Donieneko kudeaketan eragiten duten alderdi guztietan - ingurumena, turismoa, gizartea, kultura-.

Horrela, Foru Aldundiaren asmoa organo horretan Eusko Jaurlaritzak, Bermeoko eta Bakioko udalek eta kosten arloko eskumenak dituen Trantsizio Ekologikoko Ministerioak, Gaztelugatxeko Doniene Santutegiaren Elkarteak eta inguru horretan garapen turistikoaren esparruan lan egiten duten beste erakunde batzuk  parte hartzea da, eta baita ingurumenaren ikerketan eta babesean adituak diren pertsonak ere.

Foru Aldundiak organoa egituratzeko eman lehen urratsa herritarren iritzia jasotzeko kontsulta publikoko prozesu bat abiaraztea izan da; kontsulta hori bihar, apirilak 3, astelehena, hasiko da eta 15 egunez irekita egongo da. Proiektuarekiko interesa agertu duten pertsonen ekarpenak jaso ondoren, proiektua idazten hasiko dira. Idazketa hori amaitu ondoren proiektua jendaurrean jarriko da behin betiko onartu baino lehen.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...