2023(e)ko martxoaren 31(a) 16:00

Bizkaiko Foru Aldundiak basorako ponpa-ibilgailu berri bat erosi du Markinako suhiltzaileen parkean erabiltzeko

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Kamioi berriak 4x4 trakzioa eta hiru pertsonarentzako kabina ditu, eta 4.000 litroko edukiera erabilgarria du; horietatik 500 litro autobabes-sistemarako gordetzen dira. Ibilgailu berri hau erosteko 400.000 euroko inbertsioa egin behar izan da, eta, horrekin, foru erakundeak indartu egiten du Bizkaiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko flotaren berrikuntza.

Basorako ponpa-ibilgailu berri

Markinako suhiltzaileen parkeak kamioi berria jaso du aste honetan, Lea-Artibai eskualdeko udalerriei zerbitzua emateko erabiliko dena. Lur orotako basoko ponpa-kamioi astuna da, merkatuko azken teknologiez eta autobabeserako sistemez hornitua. Bizkaiko Foru Aldundiak kamioi hau erosi du 1992az geroztik parke horretan jarduten zuena ordezkatzeko.

Lur orotan jarduteko bere ezaugarriei esker iristeko zailak diren lekuetara iristen da, baso-suteak gertatu ohi diren lekuetara, eta sua itzaltzeko dispositiboko baso-talde eta suhiltzaileei lurreko laguntza ematen die. Bigarren mailako jarduera moduan landa-ingurunean ezbeharrak neutralizatzen lagunduko du.

Trakzio integraleko ibilgailu berri honek hiru pertsona garraiatzeko kabina du, aire konprimitu arnasgarriko sistema batekin, bidaiariei arrisku handiko egoerei aurre egin ahal izateko aukera eskainiz.

Gainera plastiko indartuz egindako eta beira-zuntzez indartutako zisterna bat du, 4.000 litroko edukierakoa, eta horietatik 500 litro berariaz kamioiak duen autobabes-sistemarako gordetzen dira. Ponpa presio konbinatukoa da, eta emaria, presio baxuan, minutuko 3.500 litrorainokoa da 10 bar-eko presio nominalean, eta presio altuan minutuko 400 litrokoa 40 bar-etan.

Ibilgailu berria 6,3 metro luze da, 14.300 kilo pisatzen du eta 231 ZPko potentzia du.

Ibilgailu berri hau erosteko 400.000 euroko inbertsioa egin da, eta horrekin, Bizkaiko Foru Aldundiak indartu egiten du Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko flota berritzea.

Segurtasun-elementuak

Aldundiak Bizkaiko suhiltzaileen foru zerbitzurako erosi duen baso-autoponpa astun berriak hainbat babes-elementu ditu suhiltzaileen segurtasuna bermatzeko.

Ibilgailu berriak iraulketaren aurkako kanpoko egitura du, eta honako segurtasun-elementu erantsi hauek ditu:

  • Iraultzeko arriskuaren alerta-sistema bat (Driver Warning Device). Kabinako pantaila batetik seinale akustikoak eta ikusizko abisuak egiten ditu balio kritikoak detektatzen direnean gidari suhiltzaileari ohartarazteko gidatzeko segurtasun-mugen barruan jarrai dezan.
  • Suaren aurkako errezel-sistema kabinaren barruan, isolamendu termikoa ematen duena sutearen barruan harrapatuta gera daitekeen suaren aurkako muturreko eta ustekabeko egoeretan.
  • Segurtasun-neurri gehigarri gisa ibilgailuak auto-babeserako sistema bat ere badu bidaiarientzat. Segurtasun-sistema honek, sutean sugarrek eta/edo erradiazio termikoak eragiten badiote, ura botatzen du ibilgailuaren kabina eta azpialdeak babesten dituzten ihinztagailu batzuetatik. Ur hori sua itzaltzeko uraren zisternako konpartimentu esklusibo batetik dator eta horretarako berariaz instalatutako elektroponpa batek mugiarazten du. Sistema hau erabiltzeko aginteak kabinan kokatzen dira, okupatzaileen eskura, eta baita ponparen aginte-panelean ere. Autobabes termikoko sistemak gehienez 20 segundoko erantzun-denbora du, eta babesaren gutxieneko iraupena bost minututik gorakoa da (bi zirkuituen erabilera konbinatuan).

Urtea amaitu baino lehen Bizkaiko Foru Aldundiak beste ibilgailu bat gehituko dio bere Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko flotari.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...