2023(e)ko martxoaren 30(a) 09:41

Barakaldo eta Erandio arteko zubi mugikorra All Iron Zubia izango da

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Zubiak, lurraldearen eraldaketa berriaren ikonoa denak, itsasadarrean zehar garatu den Bizkaiko historia industrialaren funtsezko zatia omenduko du.

All Iron Zubia

Gure atzokoaren eta gaurkoaren arteko zubia da. Izan ginenaren eta garenaren artean

Barakaldo eta Erandio arteko zubi mugikorra Bizkaiko eraldaketa handien ikonoa izango da, eta lurraldeko industria-historiaren funtsezko zatia omenduko du. Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, gaur iragarri duenez, zubiak All Iron Zubia izena izango du, XIX. mendearen bigarren erdialdean Galindo ibaiaren bokalean kokatu ziren burdinaren industria eraldatzaile handien omenez.

Ingelesezko All Iron adierazpen ezaguna oihukatzen zen Trianoko mendietan metal preziatuaren zain berrien agerpena ospatzeko. Esamoldeak kirol- eta kultur-konnotazio nabarmenak ditu gaur Athletic Cluben garaipenekin duen loturagatik, eta horregatik Ahaldun Nagusiarekin batera iragarpenean Jose Angel Iribar egon da.

Rementeria eta Iribarrekin batera, Amaia del Campok, Barakaldoko alkateak, Aitziber Olibanek, Erandioko alkateak, Elixabete Etxanobek, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak, eta Jon Ruigómezek, Athletic Clubeko presidenteordeak,  hartu dute parte ekitaldian.

Zubi honek orduko industria handiaren eta EIC eta Bizkaia dorrea bezalako proiektuen errealitate berriaren arteko lotura ere sinbolizatzen du. Zubi honek ere gaurko egunetik biharko egunera garamatza. Eta mugikortasunaz ari naiz. Mugikortasun zaharretik mugikortasun berrira igarotzeko aukera ematen digulako. Mugikortasun jasangarriagoa eta osasungarriagoa. Eta erosoagoa, batez ere erosoagoa eta erabilgarriagoa. Bertan, zapatila eta bizikleta, trenarekin batera, gure ardatzak direlarik. Zubi honek Ezkerraldeko bidegorri-sare osoa, itsasadarreko etorkizuneko bulebarra eta Eskuinaldeko eta Bilboko sare osoa lotzen ditu. Kilometroak eta kilometroak bizikletaz eta oinez mugitzeko. Itsasadar honetaz berriro gozatu ahal izateko esanez ospatu du Rementeriak.

Burdinaren legatua

1855 inguruan lehenengo siderurgia-instalazioa eraiki zen Barakaldon, Fábrica de Hierros de Nuestra Señora del Carmen, eta orain zubi mugikorra eraikiko den lursail berean eraiki zuten Trianoko meatze-arroko burdina-minerala urtzeko eta industrializazio-prozesuak eskatzen zituen ontzi-, tren- eta eraikuntza-jarduera ugarietan ustiatzeko. Fabrika hura Bizkaiko Labe Garaien enbrioia izan zen; ondoren Labe Garaietan integratu ziren, besteak beste,  La Iberia fabrika (gaur egun Arcelor Mittal dago bertan) edo Altos Hornos de Bilbao bezalakoak.

Ia 150 urte geroago Bizkaiak eta Ibaizabal Itsasadarrak erronka handiei egin behar diete aurre, hala nola trantsizio energetiko, digital eta soziodemografikoei. Trantsizio horien etorkizunak garapen jasangarriagoari ekitea eskatzen du, pertsonengan, ongizatean eta bizi-kalitatea hobetzean oinarritzen dena. Alde horretatik, Barakaldo eta Erandio artean kokatuko den zubi mugikorrak funtsezko rola beteko du mugikortasun jasangarriagoa sustatzeko, trantsizio energetikoaren eta gure ekonomiaren deskarbonizazioaren ildotik, aldi berean bi udalerriak gerturatuz, bi aldeen artean mugitzeko moduak eraldatuz eta bizkaitarren bizi-kalitatea hobetuz.

Zubi mugikorraren ezaugarriak

Zubi mugikorraren metalezko egitura harkaitzezko ohantzean ainguratutako 12 pilaren gainean bermatuko da eta bi tarte finko eta bi tarte mugikor izango ditu. Baoek 27 metroko argia izango dute (pilareen arteko distantzia), erdiko baoan eta horren ondoko bietan izan ezik; erdiko baoak nabigazio-kanala mugatzen du eta 60,20 metroko argia izango du, eta horren ondoko biek 20 metroko argia izango dute.

Bi zati mugikorrak erloju-orratzen norabidean irekiko dira; hala, Barakaldotik hurbilen dagoen tartean erdiko baoa ibaian gora orientatuta geratuko da, eta Erandiokoan, berriz, ibaian behera.

Zubiaren azpiko ubide nabigagarriak 50 metroko zabalera izango du eta itsasadarretik nabigatzen duten itsasontzi gehienak zubi itxiarekin igaroko dira, diseinuak taula azpian itsasgoran 6,5 metroko galibo librea gaitu duelako.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...