2023(e)ko martxoaren 27(a) 09:25

Bermeoko Udala, Aldundia, Ortube Ontziaren Lagun Elkartea eta Itsasmuseum elkarlanean Ortube arrantza-ontzia berreskuratzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Ortube, Bermeoko Udalaren jabetzakoa, Euskadin bizirik dirauten tamaina handiko azken hiru ontzietako bat da, eta dituen ezaugarriengatik, XX. mendean Bizkaian izandako eraikuntza-garapenaren adibide eta gaur egungo Bermeo bere arrantza-iraganarekin ainguratzeko elementua.

Jon Ruigomez, Aritz Abaroa, Lorea Bilbao, Aixa Gaztelu eta Juan Andrés Diez de Ulzurrun

Bermeoko alkateak, Aritz Abaroak; Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak, Lorea Bilbao Ibarrak; BizkaiKOAako zuzendari kudeatzaileak, Asier Madarietak; Ortube Ontziaren Lagun Elkarteko presidenteak, Juan Andrés Diez de Ulzurrunek; eta Itsasmuseumeko zuzendariak, Jon Ruigomezek, lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Ortube arrantza-ontzia berreskuratzeko eta zabaltzeko zaharberritze-proiektua landu eta gauzatzeko.

Ortube, Bermeoko Udalaren jabetzakoa, Euskadin bizirik dirauten eta, dituen ezaugarriengatik, XX. mendean Bizkaian izandako eraikuntza-garapenaren adibide den eta gaur egungo Bermeo bere arrantza-iraganarekin ainguratzeko elementu den tamaina handiko egurrezko azken hiru ontzietako bat da. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak itsasontzian egin diren zaharberritze-lanen zati bat finantzatzen laguntzen du, eta bi urtez indarrean egongo den hitzarmen honen bidez laguntzen jarraituko du, Ortube arrantza-ontzia berreskuratzeko eta zabaltzeko zaharberritze-proiektua bultzatuz, ontziak nabigagarritasun-baldintzak berreskura ditzan.

Foru Erakundeak 190.000 euroko inbertsioa egin du ontzian egin diren zaharberritze-lanen zati bat finantzatzeko, Ortube arrantza-ontziak osatzen duen ontzi-ondarea kontserbatzen laguntzeko.

Bermeoko Udalak Ortube ontzia berreskuratzeko eta zabaltzeko zaharberritze-proiektuaren administrazio- eta aurrekontu-kudeaketa guztia egingo du. Aritz Abaroa Bermeoko alkateak azaldu duenez, udalerria eta bere garapen sozial zein ekonomikoa betidanik egon dira itsasoari lortuta eta Ortubek ibilbide hori ordezkatzen du. Abaroak azaldu duenez, gure izana eta izena hain zuzen ere. Zentzu horretan ekimen hau oso garrantzitsua da historiari balioa emanez gure etorkizuna eraikitzeko oinarri sendoak finkatzen jarraitzen dugulako. Hitzarmen honi esker bolondresek urte luzez Ortube berreskuratzeko egin duten lan bikaina aitortu eta eskertu gura dugu eta nola ez, gure ondare material eta immateriala berreskuratzen jarraitzeko desberdinen elkarlana bermatuko dugu.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak nabarmendu duenez, 2018an hasi ginen ontzi horren mantentze-lanak egiten, Aldundi gisa gure lana delako. Gure eginbeharra da ondarea zaintzea. Kasu honetan, itsas ondarea. Bilbao Ibarrak azpimarratu duenez, hitzarmenak bi urteko epea aurreikusten du, eta Ortuben egin diren berreskuratze-lanen azken fasea amaitzea du helburu. Ortube ontzaia berreskuratzeak nolakoak ginen gogoraraziko digu berriro, baina herri eta lurralde moduan eboluzionatzeko, hobetzeko eta egokitzeko dugun gaitasuna ere erakutsiko digu.

Itsasmuseumek, bestalde, zaharberritze-lanen zuzendaritza teknikoa egingo du Erainen, museoaren erriberako arotzeriaren ezagutza-poloaren bitartez. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera 2015ean abian jarritako ekimen estrategikoa da, eta Bizkaian hazten eta sendotzen joan da. Horren bidez, Itsasmuseumek proiektuaren zerbitzura jartzen ditu zaharberritze akademikoaren irizpide teknikoak, erriberako arotzeria tradizionalean urteetan eskuratutako ezagutzak eta diziplina anitzeko giza taldea, urte askotako ibilbidea duena esparru eta sektore desberdinetan.

Museoak hainbat proiektutan laguntzen du etengabe eta Bizkaiko itsas kultura eta ondarea babesteko eta zabaltzeko eginkizunarekin bat datoz. Jon Ruigomez zuzendariaren ustez, poriektu hauek aukera bat dira urteek sortutako jakintza praktikan jartzeko eta partekatzeko, baina, batez ere, gure itsas historiaren inguruan ikasten eta lankidetza-sare bat eraikitzen jarraitzeko aukera ematen digu.

Itsasmuseumek arrantza-ontziak zaharberritzeko proiektua eta arrantza-ontziak mantentzeko plana idatziko ditu, eta helburuak eta ekintza zehatzak zehaztuko ditu. Ortube elkarteak gauzatuko ditu arrantza-ontzia berreskuratzeko ekintzak.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...