Berriak
2023(e)ko martxoaren 25(a) 09:00
Aldundiak 1.700 pertsona baino gehiagori eskaini die enplegua eskuratzeko laguntza Lan berri programaren beste edizio batean
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Lan Berri programaren bidez lan-aukerak bultzatzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartu dira; 4,85 milioiko inbertsioa egingo da.
Enplegurako urratsak.

Laespada: «Bizitza-proiektu duinetara bideratutako enpleguak eskuratzen lagunduko dugu»
Bizkaiko Foru Aldundiak lan-aukerak sustatzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartu ditu Lan Berri programaren bitartez. Aurreko edizioan, izan ere, Bizkaiko 1.700 pertsonari baino gehiagoari lagundu zitzaien enplegua eskuratzen.
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak bultzatu du Lan Berri programa, 4,85 milioi euroko inbertsioarekin. Programak hiru jarduketa-ildo ditu:
- Lehenengoan, laneratzen laguntzeko programa bat ezarri da eta horren bidez orientazioa, prestakuntza eta bitartekaritza eman zaie honako langabe hauei: 45 urtetik gorakoak, langabezian luzaroan daudenak, desgaitasunen bat dutenak eta gizartean baztertuta egoteko arriskuan daudenak.
- Bigarren jarduketa-ildoan, laneratzen laguntzeko programa bat ezarri da eta horren bidez orientazioa, prestakuntza eta bitartekaritza eman zaie gazteei.
- Eta hirugarrenean, esku-hartze goiztiarreko programa bat ezarri da langabezian dauden 30 urtetik beherako gazte kualifikatuentzat, beren lehen lan-esperientzia izan dezaten.
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak, Teresa Laespadak, azaldutakoaren arabera, bizitza-proiektu duinetara bideratutako enpleguak eskuratzen lagunduko
duten programak bultzatu behar ditugu.
Era berean, haren esanetan, lanik ez duten pertsonei enplegua eskuratzen lagundu behar diegu, merituaz, talentuaz eta ahaleginaz gainera garrantzitsuak direlako gizartea, ekonomia eta testuingurua
eta erakunde publikoen babesa.
Zera adierazi du: Enplegua bilatzea ere bada gai publikoa. Erakundeok zeregin oso garrantzitsua daukagu enplegu egoki bat aurkitzen laguntzen. Eta horixe bera ari gara egiten lan-erreformarekin, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoerarekin, Aldundiaren 2020-2023 aldirako Enplegu Planarekin edo aipatu dugun LanBerri programarekin
.
Lan Berri programan, hain zuzen ere, gutxienez 131 berariazko ibilbide ezarri dira irabazi-asmorik gabeko erakundeen, udal-erakundeen edo unibertsitateen kontura, kasuaren arabera. Jarduketa-ildoa kontuan hartuta, gutxienez % 15 eta % 20 artekoak izango dira laneratzeak.
Lan Berri programaren azken edizioan 1.700 pertsona baino gehiagori lagundu zaie enplegua bilatzen (orientazioa, birkualifikazioa eta birkokatzea, kasuaren arabera), eta horri esker gutxienez 439 laneratze aurreikusten dira; hau da, lagundutako lau pertsonatik batek lana lortuko du.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...