Berriak
2023(e)ko martxoaren 24(a) 09:53
Bizkaiak aurrera egiten du hub industrial baten garapenean, teknologia kuantikoaren bidez
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Lehendakariak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin eta IBMko ordezkariekin batera, Basque Quantum aliantza aurkeztu du: Euskadik IBM Quantum System One ordenagailu kuantikoa hartuko du eta IBM buru duen ikerketa kuantikoko nazioarteko aliantzaren seigarren bazkidea izango da.
Alintza Basq Basque Quantum
Bizkaia hub industriala izango da teknologia kuantikoan. Hala aurreratu du Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, gaur goizean egin den Basque Quantum aliantzaren aurkezpenean. Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta IBMk bultzatutako proiektuak teknologia kuantikoen ikerketarako zentro bat garatuko du Euskadin. Horrela, Euskadik IBM Quantum System One ordenagailua hartuko du, munduko seigarren super-ordenagailu kuantikoa, IBMk sustatzen duen nazioarteko sare bati lotuta dagoena.
Unai Rementeriak azaldu duenez, Bizkaia Quantum Industrial Hub estrategiaren bitartez Lurraldea aliantzaren industria eta enpresa arloaren buru izango da. Azaldu duen bezala, lurraldeak aurrerapen garrantzitsuak egin ditu dagoeneko. Bizkaia IBM Quantum Network-eko kide da 2021az geroztik, eta System One konputagailu kuantikorako sarbidea du. Ordutik gaur arte Bizkaia Quantum Industrial Hub diseinatu eta martxan jartzeko ekosistema garatu dugu. Halaber, lehen esperimentazio-proiektuak sustatu ditugu, unibertsitateekin, zentro teknologikoekin, enpresekin eta lurraldeko startupekin batera
, ziurtatu du.
Unai Rementeriak iragarri duenez, akordioak lortu dira sektore estrategikoetako enpresa traktore handiekin; Bizkaiak horiekin lankidetzan jardungo du teknologia kuantikoak ezartzeko eta aplikatzeko azelerazioan. Horien artean daude, besteak beste, BBVA, CIE Automotive, Inditex, Petronor-Repsol eta, laster, Gestamp.
Era berean, enpresek I+G+b proiektuak garatu ahal izateko azpiegiturak martxan jartzeko lanean ari gara: Bizkaia optika kuantikoan alfabetatzeko laborategi bat muntatzeko fasean dago, eta udaberri honetan inauguratzea aurreikusten dugu. Ondoren, sentsorika eta metrologia laborategia jarriko dugu abian. Eta komunikazio seguruen hirugarren instalazio bat eta teknologia kuantikoen industrializaziorako laborategia.
Halaber Bizkaia teknologia kuantikoetan trebatzeko gunea izango da eta aste honetatik aurrera, IBMren eta Telefonicaren eskutik, 42 Bizkaia programazio campusa aitzindaria da konputazio kuantikoko prestakuntzan.
Zalantzarik gabe teknologia kuantikoen esparruan aktoreak izateko unea da hau, eta ez ikusle hutsak. Basque Quantum gara. Gure kasuan, Bizkaian, industriaren ikuspegitik eta daukagun enpresa-sare indartsuaren zerbitzura
, amaitu du Rementeriak.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...