2023(e)ko martxoaren 23(a) 09:23

Emalan Plus programak bigarren edizioa hasi du, % 70eko laneratzeak lortu ostean

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

DEMA Foru Agentziak CEBEKekin lankidetzan bultzatu duen programa honen bidez, lanpostu kualifikatuetan esperientzia duten 50 urtetik gorako emakumeak laneratzea bilatzen da.

Teresa Laespada.

Laespada: “Emakume hauen indarrean sinesten dugu”

Lanpostu kualifikatuetan esperientzia duten 50 urtetik gorako emakumeak laneratzeko Emalan Plus programak bigarren edizioari ekingo dio, lehenengo edizioan % 70eko laneratze-ehunekoa lortu ostean.

Programa hori DEMA - Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentziaren bidez garatu da, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioarekin (CEBEK) lankidetzan, eta lehenengo edizioan hogeita hamar bat emakumek hartu zuten parte; bigarren edizioari hasiera emango dion kopuru bera.

Gaur goizean, topaketa bat egin da bigarren edizio honi hasiera emango dioten emakumeekin. Bertan, lehenengo edizioko parte-hartzaileetako batzuk ere egon dira, eta Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru diputatuak nabarmendu du ez daudela bakarrik, publikoak zeregin garrantzitsua baitu enplegu duina lortzen laguntzeko.

Horregatik egiten dugu zuekin lan, askotariko talentua behar duten enpresei lotuta. Horrela egiten dugu Emalanekin, bai eta Zubilanekin eta beste programa batzuekin ere. Gure gizartean eta lan-merkatuan eragina izaten jarraitzen duen adinkeriaren birusa desagerrarazi nahi dugu, azpimarratu du.

Era berean, azaldu du Bizkaiko Foru Aldundiko bere Sailak lanean diharduela enpresen eskaerei eta langabeziaren kostu sozial eta pertsonala lehen pertsonan pairatzen dutenen kezkei erantzuteko.

Zuengan eta zuen potentzialean sinesten dugu. Badakigulako pertsona askok bultzada txiki bat baino ez duzuela behar, aurrera egiteko laguntza bat. Aprobetxatu aukera hau. Arrakalak gainditzen laguntzen duen programa bat da hau.

Bilera horretan AVEQeko presidente eta CEBEKeko Batzorde Eragileko kide den Ángela Fernández Alonsok ere hartu du parte. Gainera, Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan doktorea eta coach-a den  Adela Balderasek ‘Auto liderazgo y motivación: más que palabras’ (Auto-lidergo eta motibazioa: hitzak baino gehiago) hitzaldia eman du.

Ondoren, mahai-inguru bat egin da, DEMAko Zerbitzu Orokorren zuzendari eta Emalan Plus programaren arduradun den Beatriz Morcillok moderatuta. Bertan parte hartu dute Patricia Lópezek (Emalan Plus programako aholkularia), Ruth Cristok (FOSROC EUCO erosketen arduraduna eta Emalan Plusen lehen edizioko parte-hartzailea) eta María López Negretek (CECOBIko lehen presidenteordea). Amaitzeko, kafe-networking bat garatu da.


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...