2023(e)ko martxoaren 22(a) 18:54

Aldundiak estrategiak partekatzeko topaketa berria antolatu du lurraldeko euskararen sektorearekin

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Foru Erakundeak ehun bat gizarte-eragile bildu ditu gazteen artean eta aisialdian euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntzaren aktibazioan inplikatutako eragileen sare-lana bultzatzeko. Topaketen helburu nagusiak Bizkaian euskararen erabilera sustatzeko dauden egoera, beharrak eta zailtasunak aztertzea, sinergiak ezartzea eta hizkuntzaren etorkizunerako garrantzitsuak izango diren erronkak eta lan-ildoak identifikatzea izan dira.

Lorea Bilbao eta Xabier Arauzo

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko euskararen sektorearekin egindako topaketen bigarren saioa antolatu du; jardunaldi honen xedea sektorea osatzen duten eragileek elkar ezagutzea, sinergiak sortzea eta estrategiak partekatzea da.

Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol foru diputatuak, gaur arratsaldean Bilboko Euskaldunan inauguratu duen bigarren topaketa honetan aurreko topaketan lehentasunezkotzat jo ziren bi alorretan euskarak dituen erronkei buruzko gakoak partekatu dira. Lehen arloa gazteak eta aisialdia da, eta bigarrena hizkuntzaren sustapenean inplikatutako eragileen sareko lana sustatzea. Saio honetan Bizkaiko euskalgintzako ehun eragile inguruk parte hartu dute.

Diputatuak azpimarratu duenez, topaketa hauen helburua ohiko sareetatik haratago doazen bideak bultzatzea da. Hala, diputatuak Bizkaiko euskalgintza zabaltzearen desioa agerian utzi du eta horretarako sektorea osatzen duten agenteei dei egin die: euskalgintza sektorea zabalagoa izan daiten eta euskararen erabilera gizarte osoan modu erangikorragoan aktibatu gura badogu, gizarte sektorearen inplikazioa behar dugu. Diputatuak adierazi duenez, zenbat eta eragin sarea gehiago zabaldu, eragin espazioak ere ugariagoak eta trinkoagoak izango dira.

Topaketan, talde-dinamika baten bidez, parte-hartzaile guztien arteko elkarrizketa sustatu da. Elkarrizketa horretan sektoreko eragileek dituzten baliabideen berri eman ahal izan dute eta gazteen aisialdian euskara sustatzeak dakartzan erronkak aztertu dituzte. Esparru ez formaletan eta digitaletan euskararen erabilera sustatzeko beharraz hausnartu da, baita euskaraz bizi ahal izateko eta hizkuntzaren inguruko komunitate-sentimendua sortzeko baliabideak eskaintzeaz ere. Ildo honetan, eskolatik hasi eta eremu ez-formaleko harreman sare guztietan, haur eta gazteen beharrak eta ahotsak erdian jartzea beharrezkotzat jo da, azken finean, gazteentzako euskararen ezagutza, motibazio eta erabilera areagotzeko ekosistema osoa birpentsatzea.

Halaber, euskararen sustapenean lan egiten duten eragileen sarea eratzearen beharra planteatu eta kontuan hartu da. Horretarako eragileen arteko elkar ezagutzea eta aitortzea, sinergiak sortzea eta Bizkaian euskarazko kultura inplikatzen eta sustatzen dutenen artean baliabideak trukatzea proposatu dira. Ildo horretatik, dinamikan parte hartu duten pertsonek neurri horiek guztiak ezartzeko ekintzak bilatu dituzte, neurri horien egingarritasuna aztertu dute eta elkarrekin ateratako ondorioak jaso dituzte. Agenteen arteko saretzea lortzeko helburuarekin, sektorea identifikatu eta praktikak eta baliabideak elkarganatzeko premia agerian utzi da. Izan ere, saretze horren bidez, sektorea eraginkorra izango da, helburuak hobeto identifikatuko dira eta ezagutza berri bat sortuko da.

Bigarren topaketa izan da, baina ez azkena

Bilera hau bigarrena izan da, baina ez azkena. Hala, datozen hilabeteetan beste saio batzuk egingo dira, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako topaketa horiek osatzeko.

Joan den azaroan Foru Erakundeak antolatu zuen lehenengo topaketan, bertaratuek Bizkaian euskarak duen egoerari buruzko iritziak eta gogoetak partekatu zituzten, eta galdera honi erantzuten saiatu ziren: Nola jokatu behar dute, etorkizunari begira,  Bizkaian euskararen sustapenean inplikatuta dauden sektoreek? Era berean, datozen urteetarako erronkei aurre egiteko eta lankidetzarako aukerak aztertzeko estrategiei buruz hausnartu zuten.

Topaketa hauen helburu nagusiak Bizkaian euskararen erabilera sustatzeko funtsezko lan-ildoak zehaztea, hizkuntzaren egoera ezagutzea eta bere beharrak aztertzea dira.

Topaketako lehen saioan parte hartu zutenek zehaztu zituzten erronken artean administrazio, euskalduntze, gazteria eta aisialdiarekin lotutakoak eta euskara sustatzeko eragileen sare bat bultzatzea nabarmentzen dira. Bigarren saio honetan  erronka horiek berariaz lantzen hasi dira, eta ondorengo garapenak izango dituzte.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...