Berriak
2023(e)ko martxoaren 21(a) 16:00
EU_SHAFE proiektua Bizkaian amaitzen da parte hartzen duten Europako sei eskualdeen arteko jardunbide egokien trukearekin
Gizarte Ekintzako Saila
Bizkaiko Foru Aldundia anfitrioia da aste honetan egin den europar proiektu honen itxieran. Topaketak, besteak beste, Bilboko Guggenheim Museoan eta Euskalduna Jauregian egin dira. Bizkaia buru izan den proiektu honetan Europako Coimbra (Portugal), Esloveniako Zentroa (Eslovenia), Aarhuseko Udalerria (Danimarka), Louth (Irlanda) eta Hanburgo (Alemania) eskualdeek parte hartu dute eta oraingoan Foru Erakundeak abian jarritako lehen etxeTIC zentroa eta Etxegoki, laguntza duten apartamentuak, bisitatu dituzte. Europako EU_SHAFE (Europe Enabling Smart Healthy Age-friendly Enviroment) proiektuaren helburua “elkarrekin ikasteko” metodologian oinarrituta parte hartzen duten zazpi eskualdeetan adinarekin lagunkoiak, osasungarriak eta adimentsuak diren inguruneen ikuspegi integraletik abiarazitako politikak eta ekimenak hobetzea da.
Europako eskualdeen ordezkariak Etxaniz EtxeTIC zentroan.
EU_SHAFE proiektua 2019an jarri zen abian, eta egun hauetan bere azken txanpari ekiten dio. Proiektu honen buru izan den Bizkaiko Foru Aldundiak anfitrioi gisa hartu ditu proiektuan lagundu dioten eskualdeak: Coimbra (Portugal), Esloveniako Zentroa (Eslovenia), Aarhuseko udalerria (Danimarka), Louth (Irlanda) eta Hanburgo (Alemania).
EU_SHAFE (Europe Enabling Smart Healthy Age-friendly Enviroment) proiektuaren helburua parte hartu duten Europako zazpi eskualdeen arteko lankidetza izan da, "elkarrekin ikasteko" metodologian oinarrituta adinarekin lagunkoiak, osasungarriak eta adimentsuak diren inguruneen ikuspegi integraletik abiarazitako politikak eta ekimenak hobetzeko. Horretarako, horietako eskualde bakoitzean ezarritako jardunbide egokiei buruzko esperientziak trukatu dituzte.
Europako proiektu honen amaierako lan-jardunaldiak asteazken honetara arte egingo dira. Atzo hasi ziren Guggenheim Museoan eta bihar amaituko dira proiektu guztiak Euskalduna Jauregian bateratuz. Bi agertoki hauek Bilbo eta Bizkaiko eraldaketaren ikono dira, trantsizio soziosanitarioan etxeTIC proiektuak ere izan nahi duen moduan. Astearte honetan Europako eskualdeetako ordezkariek Bizkaian abian jarritako etxeTIC zerbitzu publikoa, EU_SHAFE proiektuaren jardunbide egokiaren adibidea, ezagutu dute in situ eta, era berean, Etxegoki, laguntza duten apartamentuetara ere, hurbildu dira.
EU_SHAFE proiektuak 1.500.000 euroko finantzaketa izan du Interrreg Europe programaren barruan. Programa hau Europar Batasunak Norvegiarekin, Suitzarekin eta Erresuma Batuarekin batera sortutako programa paneuroparra izan zen (2020ra arte). Bere ibilbidean zehar EU_SHAFE proiektuan 40 jardunbide egoki baino gehiago identifikatu dira eta partzuergoko bazkideak -Coimbrako Elizbarrutiko Cáritas, Razvojni Center Srca Slovenije, d.o.o., Center for Frihedsteknologi - Aarhus Kommune, Ollscoil Teicneolaíochta Baile Átha Cliath, ECHAlliance, Deustuko Unibertsitatea, Frei und Hansestadt Hamburg, Behorde für Gesundheit und Verbraucherschutz, Louth County Council eta Bizkaiko Foru Aldundia- hainbat agintari publikorekin eta funtsezko eragilerekin bildu dira eskualde barruko nahiz eskualde arteko politikak ikasteko 50 ekitaldi ingurutan.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...