2023(e)ko Marchren 20(a) 08:46

EICk atea irekitzen dio energiaren etorkizunari Euskadiko Parke Teknologikoen Abanto Campus berrian

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Iñigo Urkulluk, lehendakariak, eta Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, campus berriaren inaugurazioan parte hartu dute eta EIC eraikina eman diete Petronor, AMPO, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay enpresei, trantsizio energetikoari lotutako teknologia aurreratuetan I+G+b proiektuak garatzeko instalatuko diren lehen enpresei.

EICren aurkezperna

Iñigo Urkulluk, lehendakariak, eta Unai Rementeriak,  Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Energy Intelligence Center eta Euskadiko Parke Teknologikoen Abantoko Campus berriaren eraikinaren inaugurazioan parte hartu dute. Enpresa-esparru berriaren aurkezpenaren ekitaldian era sinbolikoan azpiegitura eman zaie Petronor, AMPO, Tubacex, Tubos Reunidos eta Vicinay enpresei, EICn instalatuko diren sektoreko lehen enpresei.

Campus berriak 70 milioi euroko inbertsioa behar izan du eta 505.361 m2-ko azalera hartzen du; horietatik 241.622 m2 eraikigarriak dira. Bilboko Portutik, Petronorreko findegitik eta Kantauriko autobiatik (A8) gertu dagoenez, garatzeko eta sinergiak sortzeko aukera apartak eskaintzen ditu.

EIC-Egoitza  eraikinak 18.932 metro karratuko azalera du guztira, campus berriaren egoitza eta EIC dauden bi espaziotan banatuta. Campus berriaren lehen eraikina eta benetako bandera-ontzia da, diseinu modernoa du eta energetikoki autosufizientea da  fatxadan eta estalkian duen instalazio fotovoltaiko berritzaile bati esker.

Parke Teknologikoaren Egoitza gunea alokairu-erregimenean dauden enpresentzat da  eta Parkeak kudeatzen dituen bilera-gelak eta elementu komunak ditu. 4.300 m2 ditu  hiru solairutan banatuta energia garbien sektoreari lotutako enpresa-proiektuak hartzeko, batez ere hidrogenoaren balio-kateari lotutakoak. Eraikinak, era berean, 1.700 m2-tik gora gune komun ditu ekitaldi-areto batekin, Hall Showroom/erakusketa-gune batekin eta erabilera anitzeko aretoekin, energia-hidrogenoaren ekosistemako enpresek euren proiektuak, prestakuntza edo networkinga zabaltzeko espazioak izan ditzaten.

EIC: energiaren etorkizuna

Energy Intelligence Centerrek 7.907 metro karratu hartzen ditu, lau solairutan banatuta. Solairu horietan enpresentzako bulegoak eta laborategiak egongo dira, eta full scale makineria izango duen industria-nabe bat. Trantsizio energetikoak berekin dakartzan erregai eta garapen berrietara bideratutako ekosistema teknologiko-industriala egituratzeko gai den bikaintasun-zentro moduan diseinatu da, bereziki hidrogenoaren inguruan, etorkizun handieneko energia-iturri gisa.

EIC arrakasta izan duen eredu frogatuan oinarritzen da lankidetza publiko-pribatutik eta berrikuntza ireki eta kolaboratibotik abiatuta. Bere helburu nagusia energia sortzeko eredu berriak garatzea da, karbonoa kentzeko helburuekin eta ekoizpen- eta kontsumo-eredu berriekin bat etorriz. Ondore horretarako EICko kide diren enpresek lan egingo dute I+G+b jardueren bidez trakzio-efektua duten proiektu handiak abian jartzeko. Enpresek bizia emango diote nazioartean erreferentzia izango den energia-teknologiako berrikuntza-zentro izatera deituta dagoen EICri; zentroak baliozkotze- eta frogatze-azpiegitura moduan funtzionatuko du, teknologikoki puntakoak diren ekipamenduekin.

Horrela EICk, Euskadi eta Bizkaia energiaren erreferentzia-polo gisa kokatzeaz gain, sektorearen balio-kate osoa modu eraginkorrean indartzeko aukera emango du  ETEengan eta hornitzaileengan traktu-efektua eraginez, enpleguen sorreran izango duen inpaktua areagotuz. Euskadik eta Bizkaiak energia-sektore oso sendoa dute, gure sektore estrategikoetako bat baita. 400 enpresa inguruk osatzen dute; enpresa hauek mundu osoan 54.700 milioi euro inguru fakturatzen dituzte eta 91.000 pertsona enplegatzen dituzte, horietatik 23.500 baino gehiago Euskadin.

Hidrogenoaren huba

Era berean, Maria Telkes deritzon bigarren eraikinaren eraikuntzak erritmo onean egiten du aurrera. Eraikin horri Maria Telkes izena jarri zaio eguzki-energiaren teknologietan lan egin eta lehen sorgailu termoelektrikoa asmatu zuen zientzialari hungariar honen omenez. Aurrekoaren osagarri den eraikin honek 12.000 metro karratu izango ditu eta industriaurreko espazio handiagoak izango ditu, ezaugarri bereziagoko proiektuak hartzeko gaitasuna izango dutenak, besteak beste, hidrogenoaren Living Lab-a.

Izan ere Abantoko Campus berria BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorea garatzeko gune estrategiko izateko egituratu da; partzuergo horrek, hidrogenoaren ekosistema sortuz, aurrera egiten du energiaren, industriaren, etxebizitzen eta mugikortasunaren sektoreen deskarbonizazioan. Ildo horretatik Abantoko instalazioak hidrogeno berriztagarriz elikatuko dira eta bizitegi-inguruneetan hidrogenoa erabiltzeko eraikin-frogatzaileak eraikiko dira. "Mugikortasun Arloa" ere izango du, hidrogeno-hornitegia, laborategia eta karga- eta zerbitzu-estazioarekin.

Nabarmentzekoa da Abantoko Campusean hidrogenoaren proiektuak barne hartzen duela findegiko 2,5 MW-ko elektrolizagailutik hidrogeno-kanalizazio espezifikoa -hidroduktua- eraikitzea. Hidroduktu horrek EICrako, Petronorrek Campusean duen egoitzarako, mugikortasun soluzio berrietarako eta baita hidrogenoaren Living Laberako ere, hidrogeno berdea garraiatuko du. Azpiegitura hori Nortegas enpresak eraiki du eta Estatuan egiten den mota honetako lehen instalazioa da. Petronorrek findegian duen elektrolizatzailea eta Abantoko Campusa lotzen ditu eta bertan instalatuko diren eta hidrogenoa eskatzen duten enpresen zerbitzura egongo da.

Abantoko Campusaren inaugurazioarekin Euskadiko Parke Teknologikoek dagoeneko sei kokapen dituzte jardunean (Zamudio-Derio, Leioa, Abanto, Gasteiz, Donostia eta Hernani), eta horiei Bilbo, Ortuella eta Hondarribiko campusak gehituko zaizkie laster. Gaur egun Parkeek 618 enpresa baino gehiago hartzen dituzte Euskadin, 20.000 pertsona baino gehiagok lan egiten dute eta 6.000 milioi inguru fakturatzen dituzte urtero. Abantoko Campusa sartzea, halaber, parkeek modu ordenatuan 2024ra arte  6 milioi metro karratuko azaleraraino hazteko egin duten apustuaren barruan kokatzen da,  eta 126 milioi euroko inbertsio globalari esker lortu da.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...