Berriak
2023(e)ko martxoaren 18(a) 11:00
Bizkaiko zaintzaileentzako Zaintza Eskola izeneko prestakuntza-sarea 3 gela gehiagorekin zabalduko da larunbat honetatik aurrera
Gizarte Ekintzako Saila
Inkorporazio berriekin une honetan 130 zaintzaile baino gehiago dira prestakuntza horretara joaten direnak Bilbo, Balmaseda, Basauri, Durango, Getxo, Sestao, Ugao-Miraballes eta Zamudioko 10 eguneko zentrotan. Emandako prestakuntza LANBIDEk ziurtatuko du Mendeko Pertsonei Arreta Soziosanitarioa emateko Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko; titulu horrek merkatu soziolaboralean sartzea ahalbidetzen du. Bilboko Santutxu auzoan abian jarri zen lehen Zaintza Eskola ziurtatura joan ziren hamar pertsonek, ziurtagiria lortu ondoren, praktikaldia egin dute eguneko zentroetan edo egoitzetan. Zaintza Eskola prestakuntza-programa Bizkaiko Zaintzaileen Estatutuan jasotako neurrietako bat da. Programa lurraldean mendekotasun-egoeran dauden eta familia-ingurunean zaintzeagatiko prestazio ekonomikoa jasotzen duten beste pertsona batzuk zaintzen dituzten 20.000 pertsona baino gehiagori zuzenduta dago.
Bizkaiko Foru Aldundiak zabaldu berri du Zaintza Eskola izeneko prestakuntza-programa Bilboko Txurdinaga auzoan, Balmasedan eta Ugao-Miraballesen kokatutako beste hiru zentrotara. Zentro hauek Bilbon (Santutxu eta Indautxu auzoetan), Basaurin, Durangon, Getxon, Sestaon eta Zamudion prestakuntza ematen ari ziren beste zazpi zentroei batu zaizkie. Inkorporazio berri hauekin une honetan 130 zaintzaile baino gehiago joaten dira lurralde osoan garatzen den prestakuntza-programa honetara.
Zaintza Eskola prestakuntza-programa Foru Aldundiak 2018an abian jarritako Bizkaiko Zaintzaileen Estatutuak jasotzen dituen neurrien artean dago. Programa lurraldean mendekotasun-egoeran dauden eta familia-ingurunean zaintzeagatiko prestazio ekonomikoa jasotzen duten beste pertsona batzuk zaintzen dituzten 20.000 pertsona baino gehiagori zuzenduta dago. Helburua zaintzaileei zeregin hori errazago betetzeko eta zaintzailearen eta mendekotasun-egoeran dagoen pertsonaren bizi-kalitatea hobetzeko gaitasunak ematea da. Eta, horrez gain, emandako prestakuntza LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatuko du.
Izan ere Zaintza Eskolak baditu ziurtagiria lortu duten eta foru sareko eguneko zentroetan edo egoitzetan praktikaldia hasi duten lehen hamar zaintzaileak. Horiek guztiak ziurtatutako prestakuntza abian jarri zen lehenengo zentroan, Bilboko Santutxu auzoko El Karmelo eguneko zentroan, aritu dira.
Doako prestakuntza eta plaza mugatuak
Zaintza Eskolak ziurtatutako prestakuntza osoa 4 orduko 112 saiotan banatuta dago, hau da, guztira 450 ordu teoriko eta praktiko.
Parte hartzeko saioak dira eta parte-hartzaileek euren beharretan oinarritutako ikaskuntza-mota esperimentatzeko diseinatuta daude, euren erritmoen arabera antolatuta eta antzeko zaintza-egoerak bizi dituzten pertsonen arteko harremanetarako, atsedenerako eta topaketarako denbora ematen duen atmosferarekin. Ikastaro guztiak larunbatetan dira, 9:30etatik 13:30etara, eta plazak mugatuak dira.
Zaintzaileei ikastaroetara joatea errazteko, zaintzen duten mendetasun-egoeran dagoen pertsonari arreta emateko zerbitzu espezializatua eskaintzen da, garraio-zerbitzua barne. Bi zerbitzuak doakoak dira.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...