2023(e)ko Marchren 16(a) 14:31

Bizkaiko meatzaritzaren historian emakumeek izan duten protagonismoa omendu du Aldundiak

Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Meatzaritzaren Museoan oroitzapen-plaka bat jarri da eta “Burdinazko emakumeen” garrantziari buruko erakusketa eta argitalpena egin dira. Ekimena Batzar Nagusien agindu batetik abiatzen da eta Historian doktorea den Pilar Pérez Fuentesen laguntza du.

Teresa Laespada.

Laespada: “Zorretan gaude emakume haiekin”

Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin dio gure Lurralde Historikoko burdinazko mendietan meatzaritzaren historian emakumeek izan zuten funtsezko protagonismo ezezagunari eta ikusezinari.

Abanto-Zierbenako Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan gaur inauguratutako oroitzapenezko plaka bat erakusketa bati (Meatzaldeko herrietan zehar ibiliko dena eta, azkenik, aipatutako museoan kokatuko dena), eta argitalpen bati gehituko zaie. Ekimen honen izenburua Burdinazko emakumeak: historia eta memoria da.

Ekimena Batzar Nagusiek aho batez adostutako agindu batetik abiatzen da eta Historian doktorea den Pilar Pérez Fuentesen laguntza jasotzen ari da. Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak estalgabetu du plaka gaur goizean Meatzaritza Museoan, inguruko hainbat alkateren presentzia ere izan duen ekitaldian.

Laespada diputatuak omenaldi-plaka estalgabetu ondoren egindako hitzaldian adierazi duenez Bizkaiko meatzaritzaren historian eta gure Lurralde Historikoko langileen eta sindikatuen mugimenduaren sorreran emakumeen errealitatea ezkutuan egon da.

Eta gizonen istorio epikoa kontatu digute eta kontatzen diogu elkarri… gizonena. Gizon protagonistak meategietan lanean; gizon protagonistak sindikatuetan, alderdietan, udaletan, meategien jabe ziren enpresetan; grebak geldiarazteko iritsi ziren armadetan, gizonak gobernu zibiletan eta gobernu militarretan,… gizonak, gizonak, beti gizonak….  Eta, bai, hala izan zen. Baina ez bakarrik. Epika eta aldaketa historikoaren hamarkada haietako protagonistak ez ziren bakarrik gizonak izan, ohartarazi du.

Laespadak adierazi duenez, orain ataza ezkutuko hori agertaraztea da, eta hori da adibidez itsasadarrean itsasontziak indarrez atoian zeramatzaten zirgarien irudiarekin egin dena Bilbon multzo eskultoriko bat eskainiz. Zirgariak Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBKk ematen dituzten berdintasun-sarien protagonista dira urtero.

Ildo horretatik, adierazi du burdinazko emakumeak meategietan lan egin zutenak izan zirela, nahiz eta gutxi izan ziren, baina baita euren bizkar gainean etxe ziztrin haien iraupena eraiki zutenak ere, pertsonentzat baino gehiago animalientzat pentsatuta zegoen ustiapen ekonomikoaren sistema bati lotuta.

Omenaldi hau burdinazko emakume guzti haiei egiten zaie. Burdinazkoak ziren, burdinaren meatzaritzak markatutako lur batean bizi, sufritu eta hil zirelako. Eta burdinazkoak, aldi berean, emakume indartsu borrokalariak izan zirelako, mineral hau bezain erresistenteak, azpimarratu du.

Gaur goizean Gallartan egindako ekitaldian Pilar Pérez Fuentesen hitzaldia ere izan da.

Burdinazko emakumeak: historia eta memoria izeneko proiektu honetarako aipatutako Meatzaritzaren Museoaren (argazki-artxiboak eta objektuak) eta AHOAren (ondare immaterialaren artxiboa, erakusketan garai hartan bizi izan ziren azken pertsonei egindako elkarrizketen audioak ere egongo direlako) laguntza jaso da.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...