Berriak
2023(e)ko martxoaren 16(a) 11:30
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gertu seigarren bulegoak Igorretik Arratia-Nerbioiko 24.000 pertsona baino gehiagori ematen die arreta
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Bizkaiko herritarrentzako arreta-sarea eskualdeko arreta integralerako Gertu bulego berri batekin hedatu da. Bulego berri hori seigarrena izango da, Durango, Bermeo, Gernika, Balmaseda eta Mungian ere Gertu bulegoak baitaude, eta Igorrekoaren ostean, Markinan ere beste bat irekiko da apirileko lehenengo astean. Agirre Lehendakariaren kaleko 19. zenbakian dagoen ekipamenduak gune bakarrean eskainiko ditu Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan ematen ziren zerbitzuak, Bizkaiko Foru Aldundiaren gainerako sailen (Ogasun eta Finantza Saila barne) 150 izapide eta zerbitzu baino gehiagorekin batera. Foru-erakundeak 434.720 euro baino gehiagoko inbertsioa egin du Arratia-Nerbioi eskualdeko 16 udalerri baino gehiagori zerbitzua emango dien bulego berri hori martxan jartzeko.
Andere Ortuzar, Elixabete Etxanobe eta Illart Gumuzio Igorren
Bizkaiko Foru Aldundiak eskualdeko arreta integralerako seigarren bulegoa jarri du martxan Igorren. Bulego horretan udalerriko Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan ematen ziren zerbitzua guztiak barne hartzen dira, bai eta foru-erakundearen gainerako sailen 150 izapide eta zerbitzu baino gehiago ere. Hori guztia 147 metro karratuko lokal bakarrean, berria eta xede horretarako egokitua, Agirre Lehendakariaren kaleko 19. zenbakian. Foru-erakundeak 434.722 euroko inbertsioa egin du dagoeneko 13 pertsonak lan egiten duten bulego berri hori martxan jartzeko, baina kopuru hori handitu egingo da Errenta eta Azaleren Aitorpenaren kanpainetan.
Dagoeneko martxan dagoen bulego berriak Arratia-Nerbioiko 16 udalerritako 24.000 pertsona baino gehiagori emango die zerbitzua. Hortaz, aurrerantzean, Aldundiarekin egiten dituzten kudeaketak eskualdean bertan gauzatu ahalko dituzte, Bilboraino mugitzeko beharrik gabe. Hala, zerbitzu integrala eskaintzen du leihatila bakar eta arreta aurrez aurrekoa batean. Horri esker, gertutasun handiagoa eta lurralde-kohesio handiagoa lortu da. Gainera, instalazio hauek, Durango, Bermeo, Gernika, Balmaseda eta Mungian dauden aurrekoek bezala, izapideak egiteko aukera emango die, ez bakarrik kokatuta dagoen eskualdean bizi diren pertsonei, baita bertara jotzen duen edonori ere, edonon bizi dela ere.
Elixabete Etxanobe Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak nabarmendu duenez, Igorren eskualdeko arreta integralerako Gertu bulego berria martxan jartzearekin batera, lurraldeko sarean ezaugarri horiekin dugun seigarrena, Bizkaiko herritarrei arreta gehiago eta hobea emateko konpromisoan aurrera egiten jarraitzen dugu. Pertsonei eta kolektiboei baliozko zerbitzuak eman nahi dizkiegu, hurbiltasuna eta lurralde oreka kontuan hartuta
.
Etxanobek adierazi du Bizkaiko herritarrentzako arreta-sarea handitu egingo dela bi aste pasatxoan, Markinan beste bulego berri bat irekiko baita; era berean, dagoeneko Bilboko eta Getxoko bi bulego berriren inguruan dihardute lanean: Konpromiso sendo hori hartu dugu: Aldundia bizkaitarrengana hurbiltzen jarraitzea
, esan du amaitzeko.
Izapide eta zerbitzu berriak
2016an inauguratutako Durangoko bulegoan lehen aldiz ezarritako ereduari jarraituz, Igorreko eta laster Markinako ekipamendu berria funtsezkoa dira Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko herritarrei eskaini nahi dien arretaren barruan. Izan ere, Bizkaiko Foru Aldundiak sarrera-eredu bakarra da edozein pertsonak foru-erakundearekin izapidetu behar dituen kudeaketa guztietarako, eta, horrela, lehen erabilitako eskema alde batera uzten du (zerbitzu edo sail jakin batzuen arabera zatituta zegoena).
Lehen ENBn (Eskualdeko Nekazaritza Bulegoa) egiten ziren zerga-kudeaketez eta nekazaritzako izapideez gain, Igorreko ekipamenduak 150 zerbitzu baino gehiago eskaintzen dizkie herritarrei, eta horietako batzuk instalazio horietatik ematen dira lehen aldiz, hala nola: Bizkaiko Foru Aldundiko sail guztietako zerbitzuei buruzko informazio orokorra, erakunde honi eta beste administrazio publiko batzuei zuzendutako idazkien erregistroa; jakinarazpenak entregatzea, Aldundiko hautaketa-prozesuetan izena ematea, Aldundiak kudeatutako gizarte-prestazioak kobratzeari/ez kobratzeari buruzko ziurtagirien jaulkipenak, identifikazio-datuen aldatzea, sinadura elektroniko aurreratuko ziurtagiriak bidaltzea, eta kexak eta iradokizunak aurkeztea.
Igorreko bulegoak harrera-gune edo -puntu bat du. Bertan, pertsona batek ongietorria emango die erabiltzaileei, eta haien beharrak eta zerbitzu mota detektatuko ditu, bulego berriak dituen sei arreta-puntuetako batera bideratzeko. Lokalak beste areto bat ere badu arreta pribatuagoa behar duten gaietarako.
Irekiera-ordutegia 8:30etik 14:00etara izango da astelehenetik ostiralera, udan izan ezik (ekainaren 14tik irailaren 10era), orduan 8:30etik 13:30era egongo baita zabalik.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...