2023(e)ko martxoaren 15(a) 11:52

Foru Ogasunak 414 milioi euro erregularizatu zituen iaz iruzur fiskalaren aurkako milioi erdi jarduketa baino gehiagotan

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Jarduketak iruzurra prebenitzera, zergadunen zerga-informazioa lortzera eta aztertzera eta aitortu gabeko zenbatekoak erregularizatzera bideratu dira eta horien bidez foru-ogasunak iruzurraren aurkako hamar eurotik bederatzi berreskuratu ditu dagoeneko.

Bizkaiko Foru Ogasunak iaz 545.323 jarduketa egin zituen iruzur fiskalaren aurkako planean, eta 414,2 milioi euroko emaitza lortu zuen. Kopuru horretatik 319,5 milioi euro ordaindu gabeko kuotei dagozkie, 33,9 milioi berandutze-interesen ordainketari, 32,6 milioi kuota-murrizketei eta 28,2 milioi euro Foru Ogasunak ezarritako zehapenei.

Jose Maria Iruarrizagak, Ogasun eta Finantza diputatuak, datu horien berri eman du eta garrantzia eman dio iruzurra erregularizatzeko eta kobratzeko jarduketen eraginkortasunari; izan ere, dagoeneko 368 milioi euro berreskuratu dituzte, guztizkoaren % 89. Nolanahi ere, berreskuratze-jarduketak egiten jarraitzen dute eta, beraz, litekeena da datozen hilabeteetan kopuru hori handitzea. Berreskuratze-indize hau bat dator azken ekitaldietakoarekin; izan ere, 2009 eta 2021 bitartean iruzurraren aurkako borrokan erregularizatutako 6.319 milioi euroetatik Foru Ogasunak 5.870 milioi berreskuratu ditu, % 93.

Bai lruarrizagak bai Iñaki Alonsok, Foru Ogasuneko zuzendariak, uste dute iruzur fiskalaren aurkako borrokan lortutako emaitzek agerian uzten dutela Ogasun eta Finantza Saileko langile guztien profesionaltasuna. Era berean, azpimarratzen dute oso garrantzitsua dela konplexutasun berezia dakarten zergen, sektoreen edo zergadunen tributazioan espezializatutako unitateak izatea, hala nola nazioarteko fiskalitatearekin, zerga bereziekin edo hartzekodunen konkurtsoekin zerikusia dutenak.

Erregularizazio- eta kobrantza-jarduketen emaitza

Hain zuzen ere nazioarteko fiskalitatearen esparruan, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergarekin lotutako jarduketek erregularizatutako kopuruaren laurdena hartu dute. Jarraian azaltzen den taulan ikus daitekeenez, zerga hori izan da, BEZarekin batera, iruzurraren aurkako borrokan diru-sarrera nagusia 2022an.

 

Jarduketak

Emaitza (euroak)

PFEZ

487.784

32.068.892

Ondarearen gaineko Zerga

8.333

1.792.530

Sozietateen gaineko Zerga

5.414

56.624.878

EERZ

948

102.744.685

Beste zerga batzuk

13.677

25.039.789

BEZ

25.238

116.029.241

Atxikipenak

3.919

77.497.342

Delituak

10

2.405.334

Guztira

545.323

414.202.690

Jarduketa garrantzitsuenak

  • Talde multinazional bateko kide den Bizkaiko sozietate baten gaineko jarduketek 51,3 milioi euroko emaitza eman dute. Sozietate horrek talde bereko hainbat sozietate bereganatu zituen, bere garaian Kaiman Uharteetan eta Panaman helbideratuta egon zirenak. Egoitza Bizkaian duen sozietateak zergak ordaintzetik salbuetsitzat jo zituen lurralde horietako jardueratik ekarritako erreserbak. Zerga ordaindu behar zuten sarrera horiek erregularizatu egin ziren.
  • Egoitza Bizkaian ez duen sozietate bati lotutako jarduketek 28,9 milioi euroko emaitza izan dute. Sozietate honek Bizkaiko sozietate baten partaidetza du, aurretik hainbat sozietate bereganatu zituena, eta azken sozietate horiek, aldi berean, beste sozietate ez-egoiliar batzuetan parte hartzen zuten. Azken sozietate horietan eragiketa garrantzitsuak egin ziren baliabide material eta pertsonal nahikorik gabe, eta Bizkaiko sozietateak sortutako dibidenduak zergapetzetik salbuetsitakotzat aitortu zituen.
  • Informazioa trukatzeko nazioarteko akordioak garatzeko Foru Ogasunak 44.181 pertsonari buruzko 162.708 informazio-erregistro jaso ditu 87 jurisdikziotatik. Batez ere finantza-kontuen erregistroak dira, baita jabetzei, higiezinen etekinei, pentsioei eta lan-etekinei buruzkoak ere.
  • 2022 izan da iruzurraren aurka borrokatzeko Batuz sistemara borondatez atxikitzeko  lehen urtea. Abenduaren 31ra arte atxikitako 12.603 enpresa eta profesionalek 134.198.932 erosketa eta salmentari buruzko informazio ekonomikoa eman zioten Foru Ogasunari, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburuaren (EEEL) bidez.
  • 2022an Foru Ogasunak lau milioi arreta baino gehiago (4.033.972) eskaini die Bizkaiko zergadunei, zerga-betebeharrak borondatezko epean betetzeko erraztasunak emanez. Esparru honetan gida interaktiboen eta aurretiko hitzordu adimendunaren zerbitzu berrien garapena nabarmentzen da. Zergadunen eskariari erantzunez, honako hau izan zen arreta-modalitateen arteko banaketa:
    • 3.052.460 arreta kanal digitalean (% 76).
    • 817.296 arreta telefono bidez (% 20).
    • 164.216 arreta aurrez aurre (% 4).
  • Salmentak eskudirutan kobratzen ohi diren eta bezeroak azken kontsumitzaileak diren jarduera-sektoreetan aitortu gabeko salmenten detekzioak 80 eragiketa ekarri ditu, eta eragiketa horietan 5,9 milioi euro erregularizatu dira.
  • Finantza-erakundeek emandako informazioa aztertuta, 108 jarduketa egin dira kontu-titularren gainean, sarreren eta irteeren bolumen handiekin, 4,1 milioi euroko emaitzarekin. Besteak beste, honako hauek antzeman dira: profesionalek lortutako diru-sarrerak, PFEZn aitortu ez direnak; aitortu gabeko kapital-ordainsariak; edo sozietate baten salmentetatik eratorritako kobrantzak bazkideen kontuetan ordaintzea.
  • Faktura irregularren edo eduki ekonomiko errealik gabekoen jaulkitzaile eta hartzaileei buruzko 30 jarduketek 2,5 milioi euro berreskuratzea ahalbidetu dute. Praktika hau detektatu den sektoreak zuraren zerrategiekin eta handizkariekin, eraikuntzarekin eta muntaketekin, makineriaren konponketarekin eta kontabilitate- eta finantza-zerbitzuak ematen dituzten erakundeekin lotuta daude.
  • Kreditu fiskalei buruzko 11 jarduketek, bereziki zerga-oinarri negatiboei eta sozietateen gaineko zergaren zerga-oinarrian egindako doikuntza negatiboei buruzkoek, 10,5 milioi euro berreskuratzea ahalbidetu dute.
  • 25.102 jarduketa egin dira zerga-aitorpenak aurkeztu ez dituzten pertsonei lotuta, eta 11,4 milioi euroko emaitza lortu da. Emaitza horren zatirik handiena PFEZri (7,7 milioi), Sozietateen gaineko Zergari (1,6 milioi) eta BEZari (1,3 milioi) dagokie.

Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...