Berriak
2023(e)ko martxoaren 18(a) 10:00
Aldundiak hasierako onespena eman dio Lezamako Trenbide Zaharreko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea eraikitzeko proiektuari
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila
Proiektua gauzatzeko epea 24 hilabetekoa izango da eta 7,3 milioi euroko aurrekontua izango du Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura. Proiektuak Bilbo, Sondika, Loiu eta Zamudio udalerriak zeharkatzen dituen 7,5 kilometroko ibilbidea sortzeko aukera emango du eta lurraldeko hiriburua gaur egun garapen-fasean dagoen Txorierriko bizikletentzako ardatzarekin lotzeko aukera emango du.
Bizkaiko Foru Aldundiak hasierako onespena eman dio Lezamako Trenbide Zaharreko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea sortzeko proiektuari. Bide horrek 7,5 kilometroko luzera izango du eta Bilbo, Sondika, Loiu eta Zamudio udalerriak zeharkatzen ditu; bideak Bilbo eta gaur egun garapen-fasean dagoen Txorierriko bizikletentzako ardatza lortuko ditu. Proiektu hau gauzatzeko epea 24 hilabetekoa da eta lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 7,3 milioi eurokoa da, Estatuko Aurrekontu Orokorren kargura, Foru Aldundiak eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak proiektu hau Natur Bideen Estatuko programan sartzeko lortutako akordioan oinarrituta.
Akordio hau betez Foru Aldundiaren erantzukizuna da eraikuntza-proiektua idaztea eta ukitutako lurrak Ministerioaren esku jartzea, eta obrak amaitutakoan, erakunde honen ardura izango da mantentze lanak burutzea. Trukean Estatuko erakundea arduratuko da Bilbo eta Lezama arteko trenbide zaharraren trazadura aprobetxatzen duen bide horren obren kostua finantzatzeaz; izan ere 1901ean utzi zioten trenbide hori erabiltzeari -hau da, 120 urte baino gehiago daramatza erabili gabe-.
Oinezkoentzako eta bizikletentzako bide mistoak 3,20 metroko zabalera izango du lehenengo sei kilometroetan, eta 3,50 metrokoa gainerako atalean. Bide hau zagor artifizialez zolatuta egongo da eta, eraikitzeko maldei dagokienez indarrean dagoen araudira egokitu beharreko eremuak induskatu eta bete egingo dira, baita ibilbideko zati batzuei jarraipena emateko diseinatu diren plataforma zaharretik kanpoko zati berriak ere.
Proiektuak, era berean, trenbide zaharrean dagoen tunela egokitzea ere jasotzen du; tunelak 446 metroko luzera du eta erabiltzeko segurtasun-maila egokiak zuzkitzeko iragazgaizte lanak burutuko dira eta LED luminariadun argiztapena jarriko da. Egokitzapen honen barruan hormigoizko horma atxiki bat eraikiko da tunelaren barruan iragazgaiztearen behealdea babesteko eta hormen irregulartasunak estaltzeko eta, horrela, barruan ezkutatzea ahalbidetuko duten espazioak sortzea saihesteko.
Gainera trazaduran zehar egonkortze-obrak egingo dira bidearen plataforma behar besteko zabalerarekin egokitzeko egungo topografiak ezponda egonkorrekin betetzea edo induskatzea ahalbidetzen ez duen eremuetan.
Egin beharreko lanen artean proposatutako ibilbidean zehar zenbait atsedenleku jartzea ere aurreikusten da.
Ingurumen-ebaluazio sinplifikatuaren prozedura egin eta hasierako onespena eman ondoren, bizikletentzako-oinezkoentzako bide hau eraikitzeko proiektua jendaurrean aurkeztuko da berriro, 20 egun balioduneko epean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, eragindako pertsonek edo interesdunek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Aldi berean eragindako toki-korporazioei entzunaldia emateko prozesua irekiko da. Prozedura hauek proiektua behin betiko onartu aurrekoak izango dira.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...