2023(e)ko martxoaren 13(a) 19:36

Bizkaiko Foru Aldundiak balioa eman dio lurraldeko oinarrizko kirolaren lanari Bizkaia Kirolak Sariak 2023 ekimenean

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Bizkaiko kirol-eragileek lurraldeko kirol-ehunaren muskulua indartzeko egindako lana goraipatu du eta Bizkaian mundu global batean lehiatzeko gai garela agerian utzi du. Hauek izan dira 2023ko Bizkaia Kirolak Sarien irabazleak: banakako kirolean, Ager Solabarrieta Txakartegi (kirol egokitua); promesa gaztearen kategorian saria jaso duena Arai Lejardi Larrinaga (euskal pilota) izan da; epaile kategoriako irabazlea Lourdes Garcia Negro (arrauna) izan da; teknikarien kategorian Sergio López Carazo (atletismo egokitua) izan da saritua; erakundeen kategorian Deportiva Náutica Portugalete (igeriketa) izan da, bere 75. urteurrenean; eta zuzendarien kategorian Kepa Andoni Saitua Grasak (errugbia) jaso du saria; Eduardo Perez Martinezek (judoa) jaso du saria kirolari beteranoen kategorian; eta, azkenik, ekitaldi irabazlea Bilbao Bizkaia 2022 Triatloi Multikiroleko Europako Txapelketa izan da.

Bizkaia Kirola Sariak 2023

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko oinarrizko kirolaren lana aintzatetsi du gaur arratsaldean 2023ko Bizkaia Kirolak Sariak ospatuz. Unai Rementeriak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, eta Lorea Bilbao Ibarrak, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak,  Oinarrizko Kirolean Bizkaian jarduera fisikoa eta kirola bultzatzeko eta sustatzeko egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona eta erakundeei zuzendutako sari-banaketan parte hartu dute. Ekitaldia Bizkaia Frontoian egin da eta bertan erakunde eta kirol ordezkaritza zabala izan da.

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eskerrak eman dizkie Bizkaiko kirol-eragile guztiei lurraldeko kirol-ehunaren muskulua indartzen egindako lanagatik. Rementeriak saritutako erakunde eta pertsonen eta sariak banatu dituztenen maila eta ibilbidea azpimarratu ditu, eta Bizkaian, txikitasunetik, gure izaera eta kirola ulertzeko moduarekin, mundu global batean lehiatzeko gai garela nabarmendu du.

Sarituen izenak ekitaldian zehar jakinarazi dira eta horrek agerian utzi du  saridunen eta euren  laguntzaileen emozioa sariak banatzean. Sari-banaketa honetan hiriko kiroleko bi emanaldi izan dira.

Sarituek Lorea Bilbao Ibarra, Isabel Itube, Silvia Trigueros, Carmen Solana, Garazi Sanchez, Unai Basurko, Marian Rocha eta Unai Rementeriagandik eskuratu dute saria. Sari banaketako aurkezleak Karmele Gizasola eta Iñigo Vicens izan dira.

Oraingoan bederatzi erakunde edo pertsona izan dira sarituak, zortzi kategoriatan. Horrela  hauek dira Bizkaia Kirolak Sariak 2023ko saridunak:

  • Izar Gaztea Saria: Arai Lejardi Larrinaga (euskal pilota).
  • Argizagi Saria: Ager Solabarrieta Txakartegi (kirol egokitua).
  • Iparrizar Saria: Eduardo Perez Martinez (judoa).
  • Leialtasun Saria: Kepa Andoni Saitua Grasa (errugbya).
  • Zuzentasun Saria: Lourdes Garcia Negro (arrauna).
  • Lidergotasun Saria: Sergio Lopez Carazo (atletismo egokitua).
  • Kidetasun Saria: Deportiva Náutica Portugalete: 75. urteurrena  (igeriketa).
  • Ikusgarritasun Saria: Bilbao Bizkaia 2022 Triatloi Multikiroleko Europako Txapelketa

Sarituek Bizkaiko jarduera fisikoa eta kirol-jarduera bultzatzen eta zabaltzen lagundu dute 2022ko ekitaldian. Edizio honetan bederatzi sari banatu dira zortzi kategoriatan: Argizagi Saria, banakako kirolaren kategorian; Izar Gaztea Saria, etorkizun handiko gazteen kategoria saritzen duena; kirolari beteranoentzat den Iparrizar Saria; Zuzentasun Saria, epaile kategoria saritzeko; Lidergotasun Saria, entrenatzaileak saritzen dituena; Kidetasun Saria, Lurraldeko kirol-erakundeak saritzeko; Leialtasun Saria, zuzendaritzako kideak baloratzen dituena; eta, azkenik, Ikusgarritasun Sariak 2022an Bizkaiko jarduera fisikoa eta kirol-jardueraren  zabalkundean nabarmendu den ekitaldia saritzen du.

Foru erakundeak 71 hautagai-eskaera jaso ditu Bizkaia Kirolak Sariak 2023 sarietarako. Bizkaia Kirolak Sariak 2023 sariek Bizkaiko kirolariek 2022an lortutako kirol merituak aintzatesten dituzte, baita oinarrizko kirolari laguntzeagatik nabarmendu diren teknikariak, erakundeak eta ekitaldiak ere.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...