2023(e)ko martxoaren 13(a) 12:39

Zahar-egoitzetako erabiltzaileen familien % 84,3k uste du oso interesgarria litzatekeela bizikidetza-unitateak sustatzea

Gizarte Ekintzako Saila

Familiek 7,90 puntu eman dizkiote beren senideek Bizkaiko egoitza-zentroetan jasotzen duten arretari. Bizkaian jada martxan dauden bizikidetza-unitateetako plazetako batean bizi diren senitartekoen gogobetetze-maila, berriz, 8,74koa da 10 puntutik. Inkestatutakoen ia % 60k (% 58,1ek) Foru Aldundiak egoitzetan egiten duen gainbegiratzea, 0tik 10era, zortzitik gorakoa dela balioetsi du, eta % 48,5ek gainbegiratze gehiago egiten ari direla uste du. Egoitza-plazaren informazio eta izapidetze prozesu osoan Aldundiak emandako tratua 8,13 punturekin baloratu dute. Horiek dira joan den abenduaz geroztik egoitza-erabiltzaileen 1.824 familiari egindako telefono bidezko inkestaren ondorio nagusietako batzuk. Inkestaren helburua egoitza-eredua, zerbitzuaren kalitatea eta arreta baloratzea eta hobekuntzak proposatzea da.

Bizkaiko Foru Aldundiak azterketa berri batean jaso du familiek adineko pertsonak bizi diren eta artatzen dituzten lurraldeko egoitza-zentroei buruz egiten duten balorazioa.

Foru Erakundea, iraupen luzeko zainketen trantsizio-planaren baitan, bizikidetza-unitateen eredu berria bultzatzen ari da. Eredu berri hori ardatz izanda, zentroetan ematen den arretaren pertsonalizazioari buruz lehen aldiz galdetu zitzaien inkestatuei, eta % 84,3k positiboki baloratu zuen eraldaketa, horren bitartez zahar-egoitzetan bizi diren pertsonei etxeko ingurunearen antzekoa eskainiko baitzaie. Gainera, Bizkaian jada martxan dauden bizikidetza-unitateetako plazetako batean bizi diren senitartekoen gogobetetze-maila 8,74koa da 10 puntutik. Inkestatuen % 83,9k, 0tik 10era, zortzitik gorako puntuazioa eman diote, eta horietatik ia erdiek puntuazio handiena.

Hori da Gizarte Ekintza Sailak joan den abendutik lurraldeko zahar-egoitzak erabiltzen dituzten adineko pertsonen erreferentziazko pertsona gisa ageri diren 1.824 familiei egin dien inkestaren ondorio nagusietako bat.

Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatuak, Bizkaiko Batzar Nagusietan egindako agerraldian, azterketaren datuak azaldu zituen, eta adierazi zuen 10etik 7,90eko balorazioa eman zaiola egoitza-zentroek mendekotasun-egoeran dauden pertsonei ematen dieten zerbitzuari.  Inkestatutako hamar familiatik zazpik (zehazki, inkestatuen % 67,4k) zortzi puntu baino gehiagorekin baloratu dute egoitza-zentroek ematen duten zerbitzua, eta, gainera, gomendatuko luketela adierazi dute (% 67,7k zortzi puntu baino gehiago).

Halaber, inkestatutako familiek 8,13 punturekin baloratu dute egoitza-plazaren informazio- eta izapidetze-prozesu osoan Bizkaiko Foru Aldundiak emandako tratua, eta % 91,9k uste du garrantzitsua dela erreferentziazko pertsona bat edukitzea foru-erakundean.

Inkestatutako familien % 93,1ek egoitzak informatzen diela adierazi dute, eta % 79,9k aukeratutako zentroan bertan informatzen dietela.

Gainbegiratze gehiago

Foru-sareko egoitza-zentroetan egindako gainbegiratze-lanak eta egoiliarren zaintzak 7,08ko nota jaso dute. Inkestatutako pertsonen ia % 60k (% 58,1ek), 0tik 10era, zortzitik gorako puntuazioarekin baloratu dute gainbegiratzea.

Era berean, familien % 48,5ek egoitza-zentroetan gainbegiratze gehiago egiten ari direla uste du, eta % 29,1ek gainbegiratzeak handitzeko ildo horretan jarraitzeko eskatu du.

Ildo horretan, Gizarte Ekintzako foru diputatuak adierazi du, pandemiak gainbegiratze-zerbitzuan izan duen eragina kontuan hartu gabe, azken urtean egoitza-zentroetan egindako 193 gainbegiratzeek % 10eko igoera ekarri dutela aurreko urtearekin alderatuta, eta ehuneko horri % 23 gehigarri bat gehitu behar zaiola legegintzaldiaren hasieran egindakoen aldean. Gero eta gainbegiratze handiagoa egiten dugu egoitza-zentroetan, eta ez da soilik familiek hautematen duten zerbait; izan ere, zerbitzuaren gainbegiratze-datuek ere hori berresten dute, azpimarratu du.

Sergio Murillok eskerrak eman dizkie familiei eta hurbilekoei, nola edo hala, zaintzak eskaintzen eta zaintzen ditugun profesionalen lanean duten konfiantzagatik. Era berean, adierazi du Foru Aldundiak konpromisoa hartu duela adierazitako hobekuntza-bideetan aurrera egiteko, profesionalen unitateetan aurrera egiteko eta arreta pertsonalizatzeko.

Beharrezko balorazioa

Bizkaiko Foru Aldundiarentzat lehentasuna du mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako egoitza-eredu oso eta ezin hobea izatea, haien eta beren familien premiak asetzeko. Hori dela eta, familiek kudeaketari buruz egiten duten balorazioa zuzenean ezagutzea beharrezkotzat jotzen da. Horregatik, Foru Erakundeak zuzenean jo du familia erabiltzaileetara berriz ere, funtsezko honako helburu hauekin: zerbitzua hobetzen aurrera egitea, jasotako arreta eta zerbitzuaren kalitatea ebaluatzea eta egoitza-arloko foru-zerbitzuan hobetu beharreko arloak identifikatzea.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...