Berriak
2023(e)ko martxoaren 13(a) 11:16
Seed Capital Bizkaiak 50.000 eurora arte handitu ditu Europako Inbertsio Funtsaren bermedun mikrokredituak
Ekonomia Sustatzeko Saila
Seed Capital Bizkaiak aurtengo berrikuntzen eta 2022ko balantzearen berri eman du. Iazko urtea proiektu berritzaileetarako eta enpresa berrietarako finantza-funts eta -programen bidez 84 proiektutan 3,9 milioi euroko inbertsioa eginda amaitu zen.
Ainara Basurko diputatua eta Oscar Ugarte Seed Capital Bizkaiako zuzendaria
Martxoaren 22tik aurrera Seed Capital Bizkaiak 50.000 eurora arte handituko du startup eta mikroenpresentzako mikromaileguen zenbatekoa. Ainara Basurkok, Ekonomia Sustatzeko diputatuak, iragarri duenez, horrela Bizkaiko Foru Aldundiak startup teknologikoentzako eta mikroenpresentzako kredituak Europako Batzordeak onartutako muga berrira iritsi arte handituko ditu. Era berean, Ainara Basurkok zehaztu du joan den aste honetan Seed Capital Bizkaiak akordioa sinatu duela Europako Inbertsio Funtsarekin (EIF) eta, horren bidez, Europako erakundeak datozen hiru urteetan emango diren kredituen % 80 abalatuko duela 6,5 milioi euroraino.
Merkataritza-, ekoizpen- eta antolaketa-jarduerarekin lotutako inbertsioak eta gastuak ordaintzeko mikromaileguen kopurua biderkatu ahal izatea espero dugu. Gaur egungo testuinguruan garrantzi berezia hartzen dute mailegu horien baldintza onuragarriek; gehienez 50.000 euroko zenbatekoarekin, gehienez % 2,5eko intereserarekin (TA % 2,5235), gasturik eta komisiorik gabe eta berme eta abal pertsonalik gabe
, azaldu du diputatuak. Mikromaileguak 5 urte arteko antzinatasuna duten startup teknologikoetara, industria-sektoreko mikroenpresetara, horiei lotutako zerbitzu aurreratuetara eta gizarte-inpaktuko mikroenpresetara bideratzen dira.
Balantzea 2022
Ainara Basurkok, Seed Capital Bizkaiako zuzendaria den Oscar Ugarterekin batera, foru sozietatearen 2022ko jardueraren balantzea egin du. Joan den ekitaldian Seed Capitalek 3,9 milioi eurotik gorako inbertsioa egin zuen enpresa-proiektuetan Bizkaian eta guztira 84 proiektu lagundu zituen proiektu berritzaileetarako eta enpresa berrietarako bere funts eta finantza-programen bidez. Zifra horiek, zalantzarik gabe, irudi positiboa adierazten dute eta 2023ari aurre egiteko adorea eta kemena ematen dute, zenbait arlotan sendotzeko eta tresna berrietan hazteko
, azpimarratu du Basurkok.
FUNTSA, ekimen berritzaileen aldeko apustua
Guztira 1.832.000 euro inbertitu dira 6 enpresa berritan eta dagoeneko zorroan zeuden 5 enpresatan. Desinbertsio arrakastatsu bat egin da.
Inbertsio-sektoreak honako hauek izan dira: energia (% 18), industria (% 15), IKT (% 14,1), biotech (% 10,7) eta metala (% 10,2. Guztira 312 enplegu zuzen sortu dira (zorroan dauden enpresen kopuru metatua: 25).
BI FUNTSA, enpresa-ekimenak sendotzea
Guztira 200.000 euro inbertitu dira enpresa berri batean. Funts honetatik lagundutako sektore nagusiak industrialak eta biotechak dira. 1.017 enplegu sortu dira (zorroan dauden 16 enpresen kopuru metatua).
FEIS, Ekintzailetzaren eta Eragin Sozialaren Funtsa
355.000 euro inbertitu dira guztira 4 proiektutan, 3 enpresa berritan eta zorroko enpresa batean. Lagundutako sektore nagusiak osasuna, ongizatea eta inklusioa dira. Guztira 302 enplegu sortu dira (zorroan dauden 13 enpresen kopuru metatua).
BAF, Biscay Anchor Fund
2022. urtearen amaieran Bizkaiko Foru Aldundiaren Funtsen Funtsa ere bultzatu da. 2 milioi euroko ondarearekin sortu da, hurrengo ekitaldietan zuzkidura handitzen jarraitzeko asmoz. Inbertsio bat itxi da 2022an, eta bi inbertsio berri 2023an.
Start Bizkaia Funtsa
2022ko ekitaldian Seed Capital Bizkaiak sustatutako funts berria da, aurretiazko faseetan dauden eta berrikuntzarako asmoa duten ekimenak bultzatzeko. Tresna berri honi dagokionez azpimarratu behar da Seed Capital Bizkaiak proiektu bakoitzean egindako inbertsioaren zenbatekoa 100.000 euro artekoa izan daitekeela, partaidetza-mailegu moduan. Zenbateko horrek talde sustatzailearen ekarpena berdinduko du.
Bi inbertsio berri onartu dira 2023an.
MicroEurope
2022ko otsailean MicroEurope sortu zen Bilbon. Mikrofinantzen sektorean kokatutako ekimena da, eta inbertitzaile sozialei ikuspegi sozialetik eta bokazio inklusibo argiarekin lan egiteko modu berria eskaini nahi die.
Europa mailan mikrofinantzen sektorean esperientzia handia duten 8 profesional indibidualek eta aingura-inbertitzaile gisa jarduten duten 3 erakundek bultzatu dute. Seed Capital Bizkaiaren erantzukizuna da Bilbotik MicroEurope-ren idazkaritza teknikoaren lanak egitea. Urtean 2 inbertsio onartu dira.
Seed Capital Bizkaia Mikro, kredituak Bizkaiko mikroenpresen zerbitzura
2022an guztira 62 mailegu eman dira eta ordaindu den zenbatekoa, guztira, 1.108.000 euro izan da (17.984 euro proiektuko, batez beste). Horrek 186 enplegu sendotzea eta laguntzea ekarri du, batez ere industria-sektoreetan eta IKTetan.
Produktuaren lehentasunezko sektoreetan eta enpresa zaurgarrietan izango duen eraginari dagokionez, datu hauek zehaztu behar dira:
- emakumeak buru dituzten enpresak (kapital sozialaren % 50, gutxienez, emakumeena da): % 15.
- 45 urtetik gorako pertsonak edo gazteak buru dituzten enpresak: % 71.
- enpresa zaurgarriak (bestelako finantzaketa-iturririk gabekoak): % 23.
Crowdfunding Bizkaia, partaidetzazko finantzaketarako plataforma
Plataformaren bidez ekitaldian 3 finantzaketa-txanda itxi dira, guztira 316.348,74 euroko zenbatekoarekin. Hiru proiektu hauek Fashion-Jasangarritasuna, Beauty-Health eta Foodtech sektoreei dagozkie, hurrenez hurren.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...