2023(e)ko martxoaren 13(a) 10:00

Bizkaiko Foru Aldundiak bideo bat zabaldu du, suhiltzaileek estereotipoetatik libre duten lanbidea erakusteko

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bideoa Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko profesionalek egin dute; bideoa benetako tokietan filmatu da, adibidez Iurretako parkean eta Ispasterreko maniobra-eremuan.

Bizkaia suhiltzaileak

Gaur hasita Bizkaiko Foru Aldundiak Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko profesionalek filmatu duten bideo bat zabalduko du. Filmazioak euren egunerokoan ager daitezkeen hainbat esku-hartze mota erakusten ditu. Deskribapena Begok egiten du, iaz foru zerbitzuan sartu ziren suhiltzaile eta suhiltzaile-gidarien azken promozioko suhiltzailea da. Esku-hartze horien artean trafiko-istripuetako erreskateak, egituren suteak, likidoen edo gasen ihesak, altuerako erreskateak, maskoten erreskateak eta abar agertzen dira, eta, era berean, prebentzioaren garrantzia azpimarratzen da.

Bideoa benetako tokietan filmatu da, adibidez Iurretako parkean eta Ispasterreko maniobra-eremuan. Bertan Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek,  gizonezkoek eta emakumezkoek, "estereotipoak ahaztea" gomendatzen dute oso argi adierazten dute eurena gizonezkoek eta emakumezkoek osatutako "talde-lana" dela.

Sarjentuen hurrengo deialdia

Bizkaiko Foru Aldundiak laster hasiko du Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko sarjentu izateko 4 plaza, gizon zein emakume,  betetzeko hautaketa-prozesua. Deialdia 2023ko Lan Eskaintza Publikoaren 1. Fasearen barruan kokatzen da. Plaza horietarako Batxilergoko titulua edo titulu teknikoa eta II. hizkuntza-eskakizuna eskatuko dira. C gidabaimena ere eduki beharko da. Lau plazetatik bi txanda irekikoak dira eta bi barne-sustapeneko txandakoak. Plaza hauek betetzeak aukera emango du larrialdietan jarduteko prozesuetan eta protokoloetan eta zerbitzuan arian-arian gertatzen den belaunaldi-erreleboari aurre egiteko, betiere arreta hobea eta jarduketa seguruagoak eta eraginkorragoak lortzeko.

Bizkaiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzua zenbakitan

Bizkaiko Foru Aldundiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzua  Larrialdien Kudeaketarako eta Babes Zibilerako Zuzendaritzaren barruan dago eta 436 profesional ditu. Horien artean, jakina, uniformedunak eta uniformerik gabekoak daude, eta lurraldeko eskualde guztietan banatutako zortzi suhiltzaile-parke profesional ditu. Era berean, Bizkaiko larrialdiak kudeatzeko "Bizkaia Prest" zentro integrala eta ehun ibilgailu inguru ditu.

Aldundiaren suhiltzaileen zerbitzuarentzat 2022. urtea azken hamarkadan irteera gehien egin dituena izan da: 6.429 irteera, eta egunean batez  beste 18 abisu jaso zituen. Jarduketa motaren arabera iaz irteerak modu proportzionalean banatu ziren: 2.035 sute (% 32), 2.185 salbamendu (% 34) eta 2.209 laguntza tekniko -galtzadak garbitzea, prebentzio-operatiboak edo likido eta gasen ihesak, besteak beste- (% 34).


Bideoak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...