Berriak
2023(e)ko Marchren 07(a) 09:03
Bizkaiak hiriko mugikortasunaren eta espazio publikoaren protagonista nagusiak oinezkoak izatea nahi du
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila
- Aldundiak bat egin du Red de Ciudades que Caminan Sarearekin, joan den otsailaren 21ean Bilbon aurkeztu zen Mugikortasun Aktiboaren Adierazpenaren elkarte laguntzaileetako batekin.
Oinez ibiltzen Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean

Oinez egitea sustatzen duten hirien aliatu nagusiak bizikletak eta garraio publikoa dira
Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak gaur egin duen bileran Red de Ciudades que Caminan Sarean sartzea onetsi du. Sare hau irabazi-asmorik gabeko nazioarteko elkartea da eta oinezkoen egoera hobetzeko interesa duten udalerri eta lurraldeak biltzen ditu irisgarritasun unibertsala, bide-segurtasuna eta ingurumena bera hobetzeko ekimenak abian jarriz eta elkartrukatuz.
Gaur egun Espainia osoko 80 toki-erakundek osatzen dute Sarea, eta horietatik 18k 100.000 biztanle baino gehiago dituzte. Horien artean daude Valentzia, Sevilla, Zaragoza, Palma, Alacant, Kordoba edo Valladolid udalerriak. Bizkaian, Bilbo, Basauri eta Zalla Sareko kideak dira, eta Euskadiko gainerako udalerriak Gasteiz, Irun eta Errenteria dira.
Bizkaiko Foru Aldundia Ciudades que Caminan Sarean integratu den hirugarren foru- edo probintzia-erakundea da, Pontevedrakoaren eta Cadizkoaren atzetik. Hiruren artean 3,3 milioi pertsona dira Sarearen lanak eragiten dien 10 milioi pertsonetatik.
Izena ematean foru erakundeak Sarearen hamar printzipioak sinatzen ditu, bere politika publikoen elementu inspiratzaile gisa. Printzipio horien artean daude, besteak beste, pertsonak lehenestea hiriak eta lurraldeak planifikatzeko orduan; espazio publikoa izateko eskubidea, hau da, kaleetan ibilgailuen presentzia murriztea; oinez egiteko moduko hirien diseinua sustatzea, funtsezko zerbitzuetara iristeko distantziak minimizatuko dituena eta oinezkoentzako bideak eta egoteko lekuak handitzearen aldeko apustua egingo duena; edo bide-segurtasuna areagotzea, adibidez hiriko kaleetan gehienez orduko 30 kilometroko abiadura sustatuz.
Udalen autonomiari kalterik egin gabe, argi dago Foru Aldundiaren politikak lagungarri izan daitezkeela eta koordinazio-tresna izan daitezkeela helburu horietan aurrera egiteko
, adierazi du Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, Miguel Ángel Gómez Viarrek. Udalaz gaindiko erakundea garen aldetik, espazio publikoa egoteko eta ibiltzeko leku gisa taxutzeko orduan eragiteko aukera dugu, eta, horretarako, hobekuntzak egin ditzakegu alderdi oso garrantzitsu eta interesgarrietan, hala nola hiri-mugikortasunean, bide-segurtasunean, osasun publikoan edo ingurumen-hobekuntzan
.
MUGIKORTASUN AKTIBOAREN OINARRIAK
Halaber, Sarearen printzipioek jasotzen dute bizikletak, patinak, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak eta garraio publikoa oinez egiteko moduko hirien aliatu onak direla, hirian automobilaren erabilera murrizten laguntzen dutelako, nahiz eta horiek ez diren inoiz mehatxu izan behar oinez doazen pertsonentzat.
Gogoratu behar da joan den otsailaren 21ean Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak Mugikortasun Aktiboaren Adierazpena Euskadin aurkeztea bultzatu zuela. Ekimen honen xedea mugikortasun-modu aktiboetara, batez ere oinez ibiltzera eta bizikleta erabiltzera bideratzea da, ildo horretako politikak garatuz eta jarduera-ildo berriak sortuz.
Oinez eta bizikletaz ibiltzea dira, garraio publiko jasangarriarekin batera, mugikortasun aktiboaren hiru zutabe nagusiak. Bi aukera horien erabilera egokiak, osasunerako eta ingurumenerako onurez gain, espazio publikoa eta bertako biztanleen bizi-kalitatea hobetzea eragiten du
, gogorarazi du Gómez Viarrek.
RCC Sareak gai interesgarriei buruzko informazio-kanpainak ere egiten ditu, adibidez une honetan udalerrientzat oso garrantzitsua den Emisio Txikiko Eremuak sortzeko premiari lotuta daudenak.
Gaur egungo "Hiri Desiratua-La Ciudad Deseada" kanpainak interes handia sortzen du; kanpaina honetan infografia moduko azalpen-posterrak argitaratzen dira, bizikleten eta oinezkoen bizikidetzari, espaloi onei edo bizikidetzako kaleei buruzkoak, besteak beste, eta horietan interes handiko informazio ugari laburbiltzen da.
Behinola garrantzitsua izan zen hiri-kale askotan 30 km orduko abiadura sartzeko borroka, eta Sareak ahalegin handiak egin zituen horretan. Beste kanpaina batzuk eskola-mugikortasunari, hiri-ereduari, metrominutuari eta urteroko Mugikortasunaren Europako Asteari buruzkoak dira.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...