Berriak
2023(e)ko martxoaren 03(a) 09:00
Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoek emakumeek historian zehar egindako ekarpen handia erakusten dute
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
XX. mendearen hasieran emakumeek nola egiten zuten lan La Encartada fabrika-museoan gogoratzea; Eulalia Abaitua nor izan zen ezagutzea; saregileen eta kordeleren lan latza deskubritzea; emakumeak historian izan duen zeregina ezagutzea; Bizkaiko Abangoardiako 10 emakumeren ekarpen handiaz ohartzea edo emakume batzuek Bizkaiko historiari buruz egin dituzten ikerketez jabetzea. Hauek dira martxoan Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoetan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko eskaintzen diren jardueretako batzuk. Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon, Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon, La Encartada fabrika-museoa Balmasedan, Txakolinaren Museoa-Txakolingunea Bakion, El Pobaleko Burdinola Muskizen, Santimamiñe Kortezubin eta Rekalde Aretoa Bilbon emakumeak Bizkaiko historiari egindako ekarpena ikusarazteko jarduerak egingo diren lekuak dira. Jardueretan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. Informazio guztia www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunean dago jasota.
Bizkaiko Foru Aldundiko museo eta aretoetan ere ospatzen da Emakumeen Nazioarteko Eguna, emakumeek historian zehar egin duten ekarpen handia erakusteko diseinatutako jarduerekin.
Arkeologi Museoa Bilbon, Arrantzaleen Museoa Bermeon, Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon, La Encartada fabrika-museoa Balmasedan, Txakolinaren Museoa-Txakolingunea Bakion, El Pobaleko burdinola Muskizen, Santimamiñe Kortezubin eta Rekalde Aretoa Bilbon, denak ere Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako kultura-kokalekuak, dira martxoan zehar emakumeari buruzko era askotako jarduerak garatuko dituzten tokiak.
Arkeologi Museoa (Bilbo)
Museo honek bisita gidatu bereziak eskaintzen ditu martxoaren 7tik 11ra, Bizkaiko Historiaren Ikertzaileen izenburuarekin. Ekintza honen bidez metodologia berritzaileak planteatuz, topiko zaharrak hautsiz, ahaztutako ondarea nabarmenduz eta iraganari ikuspegi integratzaileagoarekin begiratuz emakume arkeologo batzuek lurraldearen historiari buruz egin dituzten ikerketak ezagutzeko aukera egongo da.
Santimamiñe (Kortezubi)
Santimamiñek Historiaurrean emakumeak izan zuen zereginari buruzko bisitak eskaintzen ditu hausnartzeko eta egungo estereotipoekin amaitzeko helburuarekin. Bisita gidatu hauek martxoaren 8, 11 eta 12an izango dira.
Arrantzaleen Museoa (Bermeo)
Martxoaren 9an Geu be bagara itsasoa dokumentala proiektatuko da, eta, ondoren, mahai-ingurua egingo da emakumeek itsasoko zereginetan egiten zuten eta egiten duten lana ikusgai jartzeko. Itsasoko lan hauek ondo bereizita egon dira: gizonak arrantzan aritu dira eta emakumeak portuko jardueretan. Jarduera horiek bigarren mailakotzat jo dira eta emakume horiek ez dute itsasoko gizonen osperik eta ikuspenik izan. Hori guztia aztertuko da Labayru Fundazioak egin duen lanaren aurkezpenean.
Beste alde batetik, martxoaren 5ean, saregileen sekretuak ezagutzen dituen emakume baten eskutik, 5 eta 10 urte bitarteko umeei zuzendutako Gure saregileak - Nuestras rederas tailerra eskainiko da, portuko lanak ezagutarazteko. Bereziki nola egiten eta konpontzen diren arrantza-sareak.
Euskal Herria Museoa (Gernika-Lumo)
Emakume artean paseatzen martxoaren 5, 12, 18 eta 26an egingo diren bisita gidatuak dira. Bisita horietan euskal emakumeak politikan, erlijioan eta ekonomian subjektu aktibo gisa egin duen lana jorratzen da, baita, besteak beste, kultur-sorkuntzan, tradizioen transmisioan eta aurrerapen kolektiboan duen presentzia ere. Horretarako, museoko erakusketa iraunkorreko piezez gain, martxoaren 8tik aurrera ikusgai dagoen Abangoardiako 10 emakume Bizkaian erakusketari ere egingo zaio erreferentzia. Bisita gidatuan bertaratzen diren pertsonek museoko protagonista diren emakumeen bizitza eta obra ezagutu ahal izango dute: erreginak, kirolariak, artistak edo emakume langile anonimoak.
Gainera Euskal Herria Museoak Emakumea eta itsasoa tailerra eskainiko du martxoaren 18an. Tailerra 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta kordelak erabiliz artelan bat egiteko aukera izango dute.
La Encartada fabrika-museoa (Balmaseda)
La Encartada eraldatu egiten da eta duela mende bat baino gehiago inauguratu zen mantak ekoizteko atalaren egunera eramaten gaitu industria «ez dela gizonen kontua» frogatzeko. Antzezpen honek (benetako gertaera historikoetan oinarritua eta enpresaren dokumentazioan jasoa) hausnarketa eragitea du helburu iraganeko emakume langileen bizi-garapenaren baldintzak erakutsiz. José Ángel Ramón, "Zarra-ren" zuzendaritzapean Balmasedako hogeita hamar bat herritarrek eta museoko langileek parte hartzen dute euren borondatez.
Txakolinaren Museoa-Txakolingunea (Bakio)
Txakolinaren Museoa-Txakolingunean erakusgai dago Gure Aurreko Andrak. Mujeres Vascas de ayer erakusketa. Bertan Eulalia Abaitua Allende-Salazarrek, euskal argazkigintzaren aitzindari nagusiak, hartutako emakumeen erretratuak erakusten dira. Martxoaren 5ean Norberaren Gela (Una habitación propia) proiektatuko da, hainbat emakume argazkilarik Eulalia de Abaituaren, 1900. urteko Bilbon aitzindari izan zen lehen argazkilari euskaldun eta bizkaitarraren, argazki bat aukeratu eta proiektu propio bat egiteko enkargua jaso zutela kontatzen duen dokumentala. Artistek elkarrizketa ezartzen dute argazkilari honen bizitzarekin eta obrarekin, nolabait berearekin lotuta daudela deskubritzen duten bitartean.
Dokumentalaren emanaldiaren ondoren solasaldia eskainiko da Maied Urrutia, José Pablo Arriaga eta Ainhoa Urgoitiaren eskutik (zuzendaria eta gidoilaria).
El Pobaleko burdinola (Muskiz)
Nesken ipuinak guztiontzat eskainiko du El Pobaleko burdinolak. Martxoaren 12an familientzako ipuin kontaketa eskainiko da Alabazan taldeko Bego Gómezen eskutik; ipuinen protagonistak emakumeak eta neskatoak izango dira.
Muñatones gaztelua (Muskiz)
Janire Castrillo historialariak Nola bizi ziren emakumeak Bizkaian Erdi Aroan? ¿Cómo viven las mujeres en Bizkaia en la Edad Media? hitzaldia emango du martxoaren 11n. Bertan hainbat errealitate aztertuko dira kolektiboaren aniztasuna kontuan hartuta: emakume nobleak, klase xumeetakoak, dontzeilak, emakume ezkonduak eta alargunak... Lan-munduan nola integratzen ziren eta emakumeen lanbide ohikoenak zeintzuk ziren azalduko da. Halaber gizarte-ingurunean nola parte hartzen zuten eta zein ziren garai hartan indarrean zeuden emakume onen eta txarren ereduak azartuko da. Gainera gizonezkoei ez bezala eremu publikoan jarduteko emakumeei eragiten zieten mugez hitz egingo da, baita eremu publikoan sartzeko eta, kasu batzuetan, beren agintea gauzatzeko eskura zituzten bideez ere.
Rekalde Aretoa
Martxoan zehar Inés García artistari buruzko hainbat jarduera eskainiko dira, gaur egun erakusleihoan SLIDES, (Movimiento entre silencio) erakusketarekin ikusgai dagoen artista.
Rekalde Aretoko erakusleihotik Inés García areto nagusiaren barrualdera lerratzen da eta bertan ikus-entzunezko instalazio, bideo eta film batzuk erakusten ditu, transformazio-prozesuan dagoen espazio arkitektonikoarekin hitz egiten dutenak. Aretoaren aldi baterako jabetze edo TAKE OVER honetan sortzaileak 2013 eta 2022 bitartean egindako amodiozko, bizitzazko eta heriotzazko kontakizunekin bizi da espazioa.
Martxoaren 2an, 18:30etan, Inés Garcíaren ikus-entzunezkoak ikusteko saio bat eskainiko da. Bertan, artista eta zinemagileak bere lanen aukeraketa bat erakutsiko du aretoan, Take Over erakusketa-proposamenaren oihartzun moduan. Martxoaren 10ean, 18:00etan, Artista Tailerra egingo da Inés Garcíarekin. Beste alde batetik, martxoaren 15ean, 18:30etan, Elkarrizketa egingo da Peio Aguirrerekin, eta komisario eta arte kritikariak elkarrizketa izango du Inés Garcíarekin erakusketaren eta sortzailearen praktika artistiko eta filmikoaren inguruan. SLIDES (Movimiento entre silencios) eta horren luzapena den TAKE OVER erakusketaren Finissage-amaiera Laura Sam poeta eta rap-egilearen emanaldiarekin burutuko da, martxoaren 24an, 18:30etan.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...