2023(e)ko martxoaren 03(a) 10:00

Leioako egoitza bizikidetza-unitate eta Uriberako erreferentziazko eskualde-zentro berri bihurtzen hasi da

Gizarte Ekintzako Saila

Faseka burutuko den eraldaketa-prozesu progresibo baten ondoren Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen mendeko zentroak etorkizunean 132 egoitza-plaza izango ditu sei bizikidetza-unitatetan banatuta, eta Uriberako Eskualdeko Erreferentzia Zentro berria hartuko du, 25 plazako unitate soziosanitarioarekin. Obren lehen fasean laugarren solairua eraberritzeari ekingo zaio bertan lehenengo bi bizikidetza-unitate independenteak jartzeko; unitate hauek 20 logela, zerbitzu komunak eta bakoitzean 22 pertsona hartzeko edukiera izango dituzte, pertsona horiek etxe baten antzekoena izango den euren etxeko bizi-proiektuarekin jarraitu ahal izateko.

Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru diputatuak obrak bisitatu ditu

Abian dira Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen mendeko Leioako egoitza-zentroa Bizkaiko Foru Aldundia sustatzen ari den etorkizuneko egoitza-eredura egokitzeko lehen eraberritze-lanak. Helburua zentroa bizikidetza-unitateetan antolatzea da, arreta pertsonalizatuagoa eta komunitatearekiko eredu irekiagoa eskaintzeko  eta laguntza behar duten pertsonen behar, nahi eta itxaropenei, erabiltzaile horien eskubideak eta nortasun biografikoa errespetatuz, erantzuteko gauza izango dena.

Leioako egoitza sei bizikidetza-unitatetan egituratuko da eta horietako bakoitzak gehienez 22 pertsona hartuko ditu. Hala unitate bakoitzak 20 logela eta unitate bakoitzean elkarbizitzarako eremu komunak  izango ditu (egoteko gunea, jantokiarekin integratuta egongo den etxeko sukalde irekia  eta terraza), egoiliarrek etxe baten antzekoena izango den inguruan euren bizi-proiektuarekin jarraitu ahal izan dezaten. Era berean Leioak 25 plazako unitate soziosanitarioa izango du eta Uriberako Eskualdeko Erreferentzia Zentro berria hartuko du, Bilborako dagoeneko abian dagoen  Birjinetxeren ereduari jarraituz.

Sergio Murillok, Gizarte Ekintzako foru diputatuak, nabarmendu duenez, eraldaketa honi esker Leioa erreferentziazko zentroa izango da Uribeko gizarte zerbitzuen sektore osoarentzat: Hemen, bizikidetza-unitate hauetan, pertsonak etxean bezala biziko dira, eta, gainera, eskualdeko gainerako egoitzei lagunduko diegu. Dagoeneko eskualdeko egoitzekin arlo hau lantzen ari den Leioako zentroa une hauetan Birjinetxe Bilborentzat eta alde horretako egoitzentzat denaren modukoa izango da Uriberentzat.  Bizkaia trantsizio soziosanitarioa bizkortzen ari da, eta horren adibide ona da Foru Aldundiaren zuzeneko kudeaketa publikoa duen Leioako zentro hau. Horrela aurrera egiten dugu, urratsez urrats,  etorkizuneko zainketetan, azpimarratu du Sergio Murillok.

Zentroa bizikidetza-unitate bihurtzeko prozesua 2026an amaitzea espero da, Eraldaketa, Berreskuratze eta Erresilientziako Estatuko Planaren esparruan EB Next Generation funtsek finantzatutako 20,8 milioi eurotik gorako kostuarekin.

Obra-prozesu mailakatua eta segurua

Zentroa egokitzeko eta hobetzeko obrak era progresiboan egingo dira, zentroan bizi diren pertsonak eta lan egiten duten profesionalak kontuan hartuta egin behar direlako. Ildo horretatik obrek eragin ditzaketen kalteak minimizatzeko beharrezko neurri guztiak hartuko dira.

Obren lehen fasean laugarren solairua eraberritzen ari dira eta bertan jarriko dira lehenengo bi bizikidetza-unitate independenteak.  Behin 4. solairua amaituta eraberritze-lanak  1. solairuan hasiko dira unitate soziosanitarioa sortzeko eta une honetan fase horri dagokion proiektu arkitektonikoa idazten ari dira. Ondoren era progresiboan 2. eta 3. solairuetan aurreikusitako obrei ekingo zaie, bizikidetza-unitateetara egokitzeko eta horrela beste lau unitate gehitzeko. Leioako Eskualdeko Erreferentzia Zentroak amaierako konfigurazio horretan 157 plaza izango ditu, 132 sei bizikidetza-unitatetan eta 25 unitate soziosanitarioan.

Egoitza-arreta gehiago pertsonalizatzeko estrategia

Bizkaiko Foru Aldundia iraupen luzeko zainketen eraldaketa bultzatzen ari da  aniztasunarekiko arretan eta euren bizi-proiektua garatzeko laguntza behar duten pertsonen behar, itxaropen eta lehentasunen bilakaeran aurrera egingo duen pertsonalizazio  lortzeko.

Bizikidetza-unitateak egungo araudian (CAEren esparruan 126/2019 Dekretuaren 24. artikulua) aurreikusita eta jasota daude eta Foru Erakundea bultzada hori politika publikoko hainbat tresna abian jarriz gauzatzen ari da, adibidez bizikidetza-unitateak arautzen dituen Foru Dekretua (BAOn 2021/08/31n argitaratua) eta bizikidetza-unitateak itunetan sartzea. Jakina, kudeaketa zuzeneko adinekoentzako zentroak, eta horien artean daude Leioakoa eta obren bigarren fasea abian duen Elorriokoa, Bizkaiko Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren ardatz eragileetakoa den neurri multzo honen barruan daude.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...