2023(e)ko otsailaren 28(a) 17:10

Bizkaiak etxean irauten laguntzeko etxeTIC zerbitzu publikoa aurkeztu du Mobile World Congress-en esparruan

Gizarte Ekintzako Saila

Gizarte Ekintza Sailak etxeTIC zerbitzu publiko aitzindaria partekatu du Bartzelonako Mobile World Congress-en egiten den Digital Health & Wellness Summit-en. Zerbitzu hau Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimena da eta erreferentziazko eguneko zentro batetik antolatutako prestazio teknologiko eta erlazionalak, presentzialak eta telematikoak, uztartzen ditu. etxeTIC etxean irauten laguntzeko zerbitzua funtsezko ardatzetako bat da Bizkaian abian jarritako Iraupen Luzeko Zaintzetarako Trantsizio Plana hedatzeko.

Sergio Murillo Gizarte Ekintzako diputatua bere erakusketan.

Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza batek, Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako diputatua buru duela, etxean irauten laguntzeko etxeTIC zerbitzu publikoa azaldu du Bartzelonako Mobile World Congress-en esparruan egiten ari den Digital Health & Wellness Summit-en,  Osasun Digitalari eta Ongizateari buruzko Goi Bileran. Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako doako zerbitzu aitzindari honek arreta telematikoa eta presentziala konbinatzen ditu, eguneko arretarako zentroetatik, komunitarioetatik; zentro hauek mendekotasun-egoeran dagoen pertsona bat duten etxeetako zaintza-ekosistemen erreferentzia-puntu bihurtzen dira.

Sergio Murillok, Gizarte Ekintzako foru diputatuak, Bizkaian Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren funtsezko ardatzetako bat den etxeTIC zerbitzua martxan jartzearen esperientzia azaldu du ‘El papel de la tecnología en la vida Independiente-Teknologiaren zeregina bizitza independentean’ izeneko saioan. Saio honetan teknologiek pertsona guztiak, euren nahia hori bada, etxean bizi ahal izatea bermatzeko duten ahalmena aztertu da iraunkortasunaren, erabiltzeko erraztasunaren, onargarritasunaren eta erabiltzaileen onarpenaren ikuspegitik.

Sergio Murillok, bere azalpenean, zaintzaren eremu soziosanitarioan teknologia digitalak ezartzeko beharra defendatu du: Zainketa-sistemak ere trantsizio digitalaren eraginpean daude. Bizkaiko Foru Aldundian uste dugu teknologiak autonomia sustatzeko ematen dituen aukerak maximizatzea eten digitala murrizten duten, horien erabilera etikoa sustatzen duten eta sistema soziosanitarioen erantzuna hobetzen duten erantzunekin konbinatu behar dela.

Bizkaiak parte hartu duen saio berean, Australia eta Finlandiatik etorritako beste esperientzia teknologiko batzuk azaldu dira.

Mobile World Congress hitzordura mundu osoko 100.000 pertsona baino gehiago joaten dira teknologiaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta azken irtenbide berritzaileak erakusteko. Horren barruan Digital Health & Wellness Summitek 10 urte daramatza osasun-arloan aitzindariak diren profesionalen deialdia egiten eta 800 parte-hartzaile baino gehiagoko publiko profesional batengana hurbiltzen. Hamargarren edizioan 30 hizlarik baino gehiagok parte hartzen dute, eta osasunaren eta ongizatearen arloko oraina edo etorkizuna diren konponbide teknologikoak azaltzen ari dira.

Berrikuntzaren erosketa publikoa pertsonak zaintzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntzako erosketa publikoko prozesu baten bidez ekin zion etxeTIC belaunaldi berriko eguneko arretarako zentroak modu eraginkorrean abian jartzeko prozesuari, aldez aurretik 2020an merkatuari kontsulta eginda etxean irauten laguntzeko ideia eta formula aitzindariak merkatutik biltzeko. Merkatuari egindako aurretiazko kontsultaren amaieran 30 erakundek 33 proposamen egin zituzten guztira, eta horien artean eremu pribatuko enpresak zeuden, bai ETEak eta bai mikroETEak, bai informazioaren teknologien sektoreko multinazional lider globalak eta asistentzia-dispositibo eta -zerbitzuen garapena eta nazioarteko erreferentziazko zentro teknologikoak. Prozesu honi esker, ondoren, lehen etxeTIC zentroa kudeatzeko lizitazio-prozesua abiarazi ahal izan zen, etxean irauten laguntzeko prebentzio-formula aitzindariekin.

EtxeTICen hedapenak aurrera jarraitzen du Bizkaian

Etxean irauteko lehen laguntza-zentroa, etxeTIC, Etxanizkoa izan zen, Bilbon, eta 2021ean ireki zituen ateak. Ondoren, Etxebarrikoa ireki zuten, eta, bien artean, dagoeneko 430 etxek baino gehiagok jasotzen dute zerbitzu hori. Mendekotasun-egoeran dauden pertsonek eta haien zaintzaileek etxean egiten den zainketa-ekosistemari laguntzeko plan bat dute, mendekotasuna duen pertsonarentzat eta zaintzaileentzat ekintza pertsonalizatuak biltzen dituena eta laguntza-teknologiekin osatzen direnak, hala nola tabletak eta/edo jarduera-eskumuturrekoak, aldizkako jarraipen horrekin arriskuak monitorizatzen eta prebenitzen laguntzen dutenak. Bi zentroetan abian jarritako esku-hartzeek, beraz, online eta aurrez aurreko modalitatea eta unean uneko zentrora bertara joanda jasotzen den asistentzia konbinatzen dituzte. Era berean, beste 25 pertsonak eguneko zentro baten arreta jasotzen dute.

Aurtengo ekainean Zallako etxeTIC zentroa martxan jartzea aurreikusi da. Zentro horrek Enkarterri osoari emango dio zerbitzua eta horren kudeaketaren lizitazioa atera berri da bi milioi euro baino munta handiagoarekin. Obra fasean daude etorkizuneko etxeTIC zentroak Basaurin eta Mungian.

Horrela Bizkaiko Foru Aldundiak modu mailakatu eta irmoan egiten du aurrera etxean irauteko laguntza-zerbitzu berri hau hedatzen. Sistema hau abenduaren 21eko 173/2021 Foru Dekretuak arautzen du, hurbileko zentro komunitario batetik etxean iraupen luzeko zainketak laguntzeko gako gisa, zainketaren bideratzaile moduan teknologia berrien potentziala erabiliz eta eguneko arretarako zentroetatik ematen den arreta presentzialarekin konbinatuz.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...