Berriak
2023(e)ko otsailaren 24(a) 10:30
Bizkaiko Foru Aldundiak berriz hasi ditu Usansolo udalerri berri izateko tramiteak
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak kautelaz eteteko neurria ezesteko eman duen autoaren jakinarazpen ofiziala jaso ostean, Foru Aldundiak Hauteskunde-batzorde Zentralari eskatu dio 2019ko maiatzaren 26an egin ziren udal-hauteskundeetako emaitzak bidaltzeko. Izan ere, urrats hori ezinbestekoa da kudeaketa-batzordea eratu ahal izateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak berriz hasi ditu Usansolo Bizkaiko lurralde historikoko 113. udalerria izateko tramiteak. Foru Aldundiak aste honetan jaso du, modu ofizialean, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak emandako autoa, Batzar Nagusietan hartu zen erabakia, estatuaren abokatutzak eskatuta, kautelaz eteteko neurria ezesten duena, eta berehala hasi da berriz izapidetzen espedientea. Hurrengo urratsa, beraz, kudeaketa-batzordea eratzea izango da, Bizkaiko Lurralde Mugapeei buruzko 9/2012 Foru Arauan xedatutakoa betez. Udal berriaren hazia den kudeaketa-batzordeak 11 kide izango ditu, hau da, hauteskundeen gaineko araudiak ezarritakoaren arabera egoki den zinegotzien kopurua izango du.
Foru Aldundiak Hauteskunde-batzorde Zentralari eskatu dio 2019ko maiatzaren 26an Galdakaoko udalerrian egin ziren udal-hauteskundeetako emaitzak bidaltzeko, hauteskunde- sekzio eta -mahaien arabera sailkatuta, baita udalerri berriaren lurralde-eremuko hauteskunde-mahaien datuak bidaltzeko ere. Horrez gain, alderdi politiko, koalizio edo talde bakoitzeko kideen kopurua zehazteko ere eskatu dio.
Hori guztia ezinbestekoa da hurrengo urratsa eman ahal izateko: hauteskunde horietan parte hartu zuten alderdi politikoei eskatzea kudeaketa-batzordean izango dituzten ordezkariak izendatzeko, bakoitzari dagokion proportzioan betiere. Kudeaketa-batzordea foru-agindu bidez izendatu ostean, batzorde hori eratzeko eta batzordeburua aukeratzeko bilera egingo da.
Halaber, Foru Aldundiak Hauteskunde-batzorde Zentralari eskatu dio erabaki dezala Usansolo apirilaren 3ko Foru Dekretuan sartu behar den, hau da, Batzar Nagusietarako maiatzaren 28ko hauteskundeak deituko dituen foru dekretuan.
Beraz, Bizkaiko Foru Aldundiak jarraitzen du beharrezkoak diren urratsak ematen, Bizkaiko Batzar Nagusiek agindutakoa bete ahal izateko.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...