2023(e)ko otsailaren 21(a) 13:50

Bizkaiko udalerriei 28,3 milioi euro gehiago emango dizkiete Udalkutxak eta Gizarte Zerbitzuen Funtsak

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Gaur eguerdian Finantzen Lurralde Kontseiluaren bilera egin da. Bertan 2022ko ekitaldiaren itxierako behin betiko datuak azaldu dira, eta urrian iragarri ziren likidazio positiboaren aurreikuspenak berretsi dira. Finantzen Lurralde Kontseiluan egin den Udalkutxa funtsaren likidazioan 28,05 milioi euro ordaindu zaizkie udalei; guztirako kopurua 965,4 milioi euro izan da, aurrekontuan ezarritakoa baino % 3 gehiago. Gainera, Gizarte Zerbitzuen Funtsa ere likidatu da, eta ondorioz 264.222 euro gehiago ordaindu dira, 9,09 milioi euro guztira.

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluak

Bizkaiko Finantzen Lurralde Kontseiluak 2022ko ekitaldiko Udalkutxa eta Gizarte-zerbitzuak Finantzaketarako Foru Funtsa likidatu ditu. Guztirako zenbatekoa 974,5 milioi euro izan da, ekitaldi horretarako aurreikusitakoa (946,2 milioi) baino 28,3 milioi euro gehiago. Azkenean, behin betiko kopurua Finantzen Lurralde Kontseiluaren urriko bileran aurreikusitakoa bera baino gehiago izan da. Bilera hartan hasierako aurreikuspenean 18,78 milioi euroko hazkundea izango zela aurreikusi zen.

Horrela, Bizkaiko 112 udalerriek 2023. urtean 28.057.509 euro gehiago edukiko dituzte Udalkutxa - Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren likidaziori esker. Kopuru hori ekitaldi honetarako aurrekontuan dagoeneko ezarritako 937.425.153 euroei gehituko zaie. Soberakin hori udalerrien artean banatzerako orduan, hainbat irizpide hartzen dira kontuan, besteak beste: biztanle-kopurua, langabezia-tasa, ahalegin fiskala, langabezia-tasa, gela-kopurua edo biztanleen sakabanatzea. Udalek gastu eta inbertsioei aurre egiteko 2023an izango duten gaitasun handiago hori Bizkaian 2022. urtean zehar itundutako zergen bidez egindako diru-bilketaren datu onen ondorioa da. Datu horiek Finantzen Euskal Kontseiluaren azkenengo bileran egiaztatu ziren.

Gainera, Bizkaiko udalerriek uste baino 264.222 euro gehiago edukiko dituzte Gizarte Zerbitzuen Funtsaren likidazioari esker (9.092.099 euro guztira).

Finantzen Lurralde Kontseilua

Finantzen Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalerrien eta Foru Aldundiaren arteko koordinaziorako eta parte-hartzerako organoa da. Hain zuzen ere, udal-finantzaketa modu egokian banatzen dela bermatzen du, bai eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia- eta finantza-jarduera eta aurrekontu-jarduera zaindu ere.

Hamar kide ditu, eta horietatik bost Bizkaiko Foru Aldunditik datoz: Elixabete Etxanobe, Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatua eta Kontseiluko burua gaurko saioan; Sergio Murillo, Gizarte Ekintzako diputatua; Amaia Antxustegi, Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko diputatua; José María Iruarrizaga, Ogasun eta Finantzetako diputatua; José Rubí, Ogasun eta Finantza Saileko idazkari nagusi teknikoa. Horiez gain, Euskadiko Udalen Elkartea (EUDEL) ordezkatzeko parte hartu duten gainerako bost kideak ere batu dira: Elixabete Uribarri Plentziako alkatea, Ane Legarretaetxebarria Fruizko alkatea, Marta Ajuria Bilboko zinegotzia, Mikel Torres Portugaleteko alkatea eta Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkatea.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...