Berriak
2023(e)ko otsailaren 21(a) 13:30
Aldundiak Mugikortasun Aktiboaren Adierazpena bultzatzen du hiri bizigarriagoak eta jasangarriagoak lortzeko
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila
Manifestuaren helburua mugikortasun aktiboago eta osasungarriago baterantz aurrera egin ahal izateko ikuspegi partekatua sortzea eta erreferentzia erabilgarria eraikitzea da, politikak eta jardun-ildo berriak bideratuz. Mugikortasun Aktiboaren Adierazpenaren neurriak lau esku-hartze eremu argitan oinarritzen dira: hirigintza, espazio publikoa, intermodalitatea eta komunikazioa eta pizgarriak.

Gómez Viar: “Bere eskumenen esparruan Bizkaiko Foru Aldundiaren politikak erabat daude helburu horiekin lerrokatuta”.
Gaur goizean Mugikortasun Aktiboaren Adierazpenaren Euskadiko aurkezpena egin da San Mames estadioan. Aurkezpen-jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiak eta ‘El Futuro de la Movilidad-Mugikortasunaren Etorkizuna aliantzak antolatu dute, Bilboko Udalarekin eta Red de Ciudades que Caminan eta Bizi Eskola bezalako erakundeekin lankidetzan.
Mugikortasun Aktiboaren Adierazpena egiteko jardunaldietan hainbat erakundek parte hartu dute, besteak beste: Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioa; Osasun Ministerioa; Bizkaiko Foru Aldundia, Alcorcón, Madril, Las Rozas, Elche eta Sevillako Udalak; Madrilgo EMT; Decathlon; Red de Ciudades por la Bicicleta; Red de Ciudades que Caminan; Coordinadora Andando; Coordinadora en Defensa de la Bici (CONBICI), Ciclosfera, eta mugikortasun aktiboaren sektorearekin lotutako hainbat enpresa.
Manifestuaren helburua da mugikortasun aktiborantz (batez ere oinez eta bizikletaz ibiltzea) aurrera egiteko ikuspegi partekatu bat sortzea eta erreferentzia erabilgarri bat eraikitzea, politikak bideratuz eta jarduera-ildo berriak sortuz.
Miguel Ángel Gómez Viarrek, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru diputatuak, ireki du jardunaldia, eta ongietorria eta eskerrak eman dizkie bertaratutako guztiei. Gure hiri-inguruneak birdiseinatzeko garaia da, egonaldi eremu gehiago eta hobeak sortuz, mugikortasunaren piramidea alderantzikatuz, oinezkoak goienean kokatuz, eta ibilgailu pribatu motorduna posizio baxuenean jarriz
.
Gaur egun hirian 5 km baino gutxiagoko tarteak egiteko egiten diren desplazamendu gehienak oinez egin daitezke. Ibiltzeak ez du kutsatzen, ez du gastatzen, ez du baztertzen eta ez du bide-indarkeriarik sortzen
, errepikatu du.
Bizikleta elektrikoaren agerpenak eraginkortasun handia erakutsi du 10 km-ko edo gehiagoko eguneroko joan-etorrietan. Eta bizikleta alokatzeko sistema publikoek, Foru Aldundiaren barruan Bizkaibizirekin bultzatzen ari garenaren gisakoek, aukera ematen diete herritarrei eraginkortasun hori egiaztatzeko egunero ikastetxera edo lantokira joateko
.
Gómez Viarrek nabarmendu duenez, mugikortasun aktiboaren hirugarren aliatu nagusia garraio publiko kolektiboa da, jakina, energia-iturri berriztagarriak erabiltzen dituena. Hiri- eta metropoli-inguruneetan gero eta gehiago erabiltzen da, eta txartelaren prezioa merkatzea sustatzeko politikek areagotu egin dute hazkunde hori. Beste alde batetik, biztanle gutxiko eremuetan merezi du eskariaren araberako garraio publikoaren aukera balioesteak
.
Lau esku-hartze eremu nagusi
Mugikortasun Aktiboaren Adierazpenak lau esku-hartze eremu handi identifikatzen ditu, eta horietan jardun behar da aipatutako helburuak lortzeko, Hirigintza, Espazio Publikoaren banaketa, Intermodalitatea eta Komunikazioa, eta, aldi berean, hiri bizigarriagoak, osasungarriagoak eta jasangarriagoak lortzeko jarduera-ildoak planteatzen dira.
Horrela, eremu horietako lehenengoan, hurbiltasunaren sortzaile izango den, erabilerak eta funtzioak konbinatuko dituen eta distantzia handiak eginez mugitzeko beharrak murriztuko dituen Hirigintzaren alde egiten da automobil pribatuaren mendekotasuna murrizteko.
Espazio Publikoari dagokionez, herritarrentzat topaleku gisa berreskuratzeko beharra aldarrikatzen da, urte askotan espazio horren zati handi bat automobil pribatuak zirkulatzeko eta aparkatzeko erabili ondoren.
Mugikortasun aktiboaren eta garraio publiko kolektiboaren arteko Intermodalitatea ere automobil pribatuaren erabileraren alternatiba erreal eta eraginkor gisa planteatzen da. Eta, azkenik, ahalegin handia egitea planteatzen da Komunikazioan, sentsibilizazioan, pizgarrien lerrokatzean eta sustapeneko plan sektorialen koordinazioan.
Bere eskumenen esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiaren politikak erabat daude helburu horiekin lerrokatuta
, berretsi du Gómez Viar diputatuak. Udalaz gaindiko erakunde moduan bere eginkizunetako bat lurralde historikoko udalei jarduteko gaitasuna duten gai guztietan estaldura ematea da, eta esku-hartze guztien arteko koordinazio-tresna izatea, udal-autonomiari kalterik egin gabe
.
Adierazpen horren aurkezpena Luis Moralesek egin du, El Futuro de la Movilidad- Mugikortasunaren Etorkizuna
elkarteko Erakunde Harremanetarako arduradunak. Moralesek adierazi duen bezala mugikortasun aktiboaren orainari eta etorkizunari buruzko ikuspegi partekatua sortzeko eragile guztiok elkarlanean aritzeko eta elkarrekin lan egiteko unea da, tokiko erakundeentzat erreferentzia bat eraikiz, politika ausartak hedatzen eta asmo handiko jardun-ildoak ezartzen laguntzeko
. Mugikortasun aktiboak eta, bereziki, bizikleta bidezko mugikortasunak babes sozial eta politikoa duen arren, beharrezkoa da erabilera hau normalizatu eta orokortuko duten politika eta neurrietan aurrera egiten jarraitzea. Gai hau funtsezkoa da 2030ean 1990eko mailarekin alderatuta CO2 isuriak % 55 murrizteko helburua betetzeko
azpimarratu du.
Jardunaldia amaitzeko Mahai-ingurua eta Solasaldia egin da Mugikortasun aktiboaren arloko tokiko esperientziei
buruz. Ekitaldian Nora Abetek, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziak; Ángel Anerok, Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko foru zuzendariak; Karlos Belaskok, Bizkaiko Foru Aldundikoak; Pedro Vallejok, Bizi Eskola Arrigorriagakoak, eta Ana Montalbánek, Red de Ciudades que Caminan taldekoak parte hartu dute.
Nora Abetek nabarmendu du hiriek ezinbestean pertsonenak izan behar dutela, eta mugikortasunak funtsezko zeregina duela hiri-inguruneak hobeto eta denbora luzean bizitzeko lekuak izan daitezen. Abetek azaldu du Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak duela urte batzuetatik garatzen duen Eskola Bideak proiektua. Proiektu horren bidez, haurrek kalea berreskuratu eta erabiltzea lortu nahi da.
Mugikortasun jasangarriko jarduketak
Angel Aneroren esku-hartzearen ardatza Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Zuzendaritzak egindako jarduketa nagusiak izan dira. Bizkaiko eskualde guztietan instalatutako 110 BiziPuntuen datuak eman ditu, 2023an instalatuko diren 6 BiziPark berriak aurkeztuz, eta BizkaiBizi proiektuaren egoeraren berri eman du. Proiektuaren lehen fasea ekainean jarriko da martxan ziurrenik.
Karlos Belaskok, bere aldetik, Bizkaiko Foru Aldundiak hirigintzaren arloan mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik egindako ekintzak errepasatu ditu. Laster behin betiko onartuko da Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana, eta Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Foru Sailaren bitartez hainbat obra eta proiektu daude martxan.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...