Berriak
2023(e)ko otsailaren 20(a) 12:26
Bizkaiak Euskararen Interpretazio Zentroa berritu du eta herritarrak gonbidatu ditu bertan hizkuntzaren esperientzia gozatzera
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Bizkaiko Foru Aldundiak berritutako Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) aurkeztu du ama hizkuntzen nazioarteko egunaren harira. EIZk eskaintzen duen bisita interaktiboan euskararen bilakaera, transmisioa eta aniztasuna erakusten dira, eta baita etorkizunerako dauzkan erronkak ere. Interpretazio zentro berri honek eredugarria izan nahi du gainerako hizkuntzentzat. EIZ berritzeko proiektua Bizkaiko Foru Aldundiaren 2019-2023 Bizkaia Egiten agintaldiko planaren barruan gauzatu da. Zentroari eta bisitei buruzko informazio guztia eskuragarri dago www.euskararenetxea.eus helbidean, eta 94 402 80 81 telefono zenbakira deituta.
EIZ zabalera ekitaldia
Bizkaiko Foru Aldundiak Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) berritu du, eta ama hizkuntzen nazioarteko egunaren testuinguruan egin du haren aurkezpena. Zentroak euskararen bizitasuna erakusten du; eduki interaktiboen bitartez herritarrei helarazi nahi die euskarak ekarpena egiten diola aniztasunari, eta euskararen inguruko jakin-mina eta atxikimendua piztu nahi du bisitariengan.
Euskararen Interpretazio Zentro berriak aukera ematen du euskara modu atseginean eta irekian ezagutzeko, baikortasunetik eta, aldi berean, edukien zehaztasunarekin eta zorroztasunarekin. Zentroaren diseinuaren xedea da bizkaitarrek eta Bizkaira datozen pertsona guztiek euskararen esperientzia bizi ahal izatea zentro berritu eta berritzaile batean.
Aurkezpena gaur goizean egin da Euskararen Etxean eta Unai Rementeria ahaldun nagusia bertan izan da. Ahaldun nagusiak aipatu duenez, Euskararen Interpretazio Zentro barri honek bisita interaktiboa eskaintzen dau eta euskararen historia, transmisioa, aniztasuna eta bizitasuna erakusten dauz, baita etorkizuneko erronkak be. Zentroa diseinatuta dago Bizkaiko herritarrek eta lurraldea bisitatzen daben guztiek euskararen esperientzia barritzaile, erakargarria eta aberatsa izan dagien. Euskarak batu eta gehitu egiten dau
.
ahaldun nagusiarekin batera, besteak beste, honako hauek izan dira: Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatu Elixabete Etxanobe, Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatu Lorea Bilbao, Euskara zuzendari nagusi Xabier Arauzo, Kulturako zuzendari nagusi Begoña de Ibarra, Azkue Fundazioko zuzendari-kudeatzaile Iudana Acasuso, eta Bizkaiko museoen ordezkariak.
EIZk euskararen bizindarra erakusten du, haren izaera inklusiboa azpimarratzen du, eta euskararen iraupena, sustapena eta garapena lotzen ditu munduko aniztasuna babestearekin eta sendotzearekin.
Euskararen Interpretazio Zentroa, Euskararen Etxean eskaintzen diren gainerako zerbitzuekin batera, nazioarteko erreferentzia da, euskararen esperientziatik abiatuta, hizkuntzak eta haien dibertsitateari balioa emateko estrategia gisa.
Euskararen Interpretazio Zentroa eguneratzeko eta sendotzeko proiektua 2019-2023 Bizkaia Egiten izeneko agintaldiko planaren barruan gauzatu da. Estrategia horretan Bizkaiko Foru Aldundiak lehentasunezkotzat jotzen dituen 120 jarduera biltzen dira helburu jakin batekin: Bizkaia hobea izatea datozen belaunaldietako bizkaitarrentzat.
Foru Aldundiak 538.000 euro inbertitu ditu Euskararen Interpretazio Zentroaren azpiegitura eta edukiak eguneratzeko.
Ingurune ludikoa
EIZk zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta aberatsa eskaintzen die bertara doazenei. Bisita-esperientzia horretan bisitariek euskararen izaera poliedrikoaren berri izango dute.
EIZko erakusketa interakzioz, jokoz eta ikus-entzunezkoz beterik dago, eta euskararen inguruko informazio ugari ematen die bisitariei. Zentroko guneetan besteak beste euskararen ibilbidea azaltzen da; bertaratzen direnei aukera ematen zaie hitzekin eta ahotsekin jolasteko eta hausnartzeko, eta euskararen transmisioari eta aniztasunari balioa ematen zaie. Gainera, etorkizuneko erronkez hausnartzeko aukera ematen da, eta euskal kulturaren oparotasuna eta bikaintasuna agerian jartzen dira.
Euskararen Interpretazio Zentro berriak Euskararen Etxeko bi solairu hartzen ditu. Ibilbidea 0 solairuan hasten da. bertan Kirmen Uriberen Munduari begiratzeko modu bat olerkaria dago, eta euskara bizirik dagoela erakusten duten informazio eta datu aldakorrak agertzen dira. Euskara hizkuntza aktiboa eta bizia dela erakusten da panel grafiko interaktibo batean, adierazle ugariren bitartez. Panel hori osatu da euskarari buruz gaur egun dagoen datu soziolinguistikoen bildumarik handienarekin. Esaterako, bisitariek azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta mapa soziolinguistikoko datu berrienak aztertu ahal izango dituzte. Eremu honetan euskararen egoera soziala eta Euskal Herrian izan duen bilakaera aztertu daitezke.
Guztiarekin ere, erakusketaren osagai gehienak lehen solairuan daude. Bertan euskarak batu egiten duela nabarmentzen da. Erakusketak nahi du euskarari buruzko ikuspegi optimista, abegitsua eta irekia islatzea. Halaber, hausnarketarako lekua ere izan nahi du, bisitariek euskarari egin diezaioketen ekarpenaz, besteak beste.
Erakusketa osoan diseinu berritzaileak erabili dira eta eduki interaktiboak daude. Horri guztiari esker Zentroko erakusketa dinamikoa eta erakargarria da. Erakusketara biltzen diren pertsonek esperientzia aktiboa biziko dute. Edukiak aldian-aldian eguneratuko dira. Erakusketaren asmoa da, bestek beste, euskararen berri zabaltzea eta bisitariak haren edertasunaz eta gainditu behar izan dituen eragozpenez ohartzea. Azkenik, erakusketako ikus-entzunezko parte-hartzaile baten bidez bisitariak eta euskara batu nahi dira. Izan ere, euskarak maitemindu ez ezik, batu ere egiten gaitu.
Edukiak lau hizkuntzatan daude: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa.
Bisitak
Zentroa doan bisitatu dezakete Bizkaiko herritarrek eta euskararen esperientzia berria bizi nahi duten bisitari guztiek. Euskararen Interpretazio Zentro berria goizez eta arratsaldez bisitatu daiteke, banaka zein taldeka (30 pertsona gehienez).
Astelehenetik ostiralera ordutegia 10:30etik 19:00ak artekoa da. Larunbatetan goizeko 10:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik, eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte.
Zentroak bisita gidatuak eskainiko ditu bai taldeentzat, bai bakarrik datozen pertsonentzat. Bisita gidatuak astelehenetan eta asteazkenetan arratsaldeko 16:30etan izango dira, eta astearteetan eta ostegunetan eguerdiko 12:00etan.
Gainera, Euskararen Interpretazio Zentroak ikastetxeentzako bisitak ere eskainiko ditu. Bisita erreserbatu nahi duten ikastetxeek gutxienez 15 egun lehenago eskatu beharko dute Euskararen Etxearen web orrian. Ikastetxeen bisitak astelehenetik ostiralera izango dira, bi txandatan: goizeko 10:00etan eta eguerdiko 12:00etan.
Ikasleek tailer batean ere parte hartu ahal izango dute. Horretarako, lau unitate didaktiko prestatu dira:
- Lehen Hezkuntza 1-2-3: Hizkuntza aniztasuna munduan eta gugan, hizkuntza aniztasunaren gaineko hausnarketa.
- Lehen Hezkuntza 4-5-6: Berbak batzen, zer dakit euskararen inguruan? , galdera-sorta eta hitz-elkarteen jokoa.
- DBH 1-2: Euskal erreferenteen bila! , Kahoot! Euskal erreferenteei buruzko lehiaketa eta galdera-sorta.
- DBH 3-4 + BATXILERGOA: Euskararen lorategia , euskaren barneko aniztasuna eta artea lotzen dituen jokoa.
Bisitei buruzko informazio guztia eskura dago www.euskararenetxea.eus helbidean, eta telefonoz ere eskatu daiteke (94 402 80 81).
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...