Berriak
2023(e)ko otsailaren 15(a) 17:05
Rementeria: 2022an inoizko dirurik gehien bildu da, eta hori Bizkaia ondo dabilen seinalea da
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Bizkaiko diputatu nagusiak esan du azken bi legealdietako diru-bilketaren bilakaera “itzelak” erakusten duela Bizkaiko Foru Aldundia ondo ari dela eta zerga-sistemak ondo erantzuten diela pertsonen eta enpresen interesei.
Bizkaiko diputatu nagusi Unai Rementeria Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileran izan da. Bilera horretan 2022ko diru-bilketaren eta ekarpenen likidazioa egin da. 2022ko ekitaldian inoizko dirurik gehien bildu du Bizkaiak, 8.803 milioi euro, Eusko Jaurlaritzarentzako ekarpena inoizko handiena izan da, 5.844 milioi euro, eta Bizkaiak barruko doikuntzen arabera Gipuzkoari eta Arabari egin dien ekarpena inoizko handiena izan da, 1.692 milioi euro.
Rementeriaren ustez kopuru horiek azken legealdi bietako ibilbide bikainaren erakusgarri dira; azken zortzi hauek kontu osasuntsuekin itxiko ditugu. Prestatu ditugun aurrekontuek zerbitzu publiko onak eta aukera-berdintasuna bermatzen dituzte Bizkaian
, esan du, eta gogorarazi du aldi honetan Bizkaiak egoera zailei egin behar izan diela aurre: krisi ekonomikoa, Covidaren pandemia, eta Ukrainako gerrak eta beraren ondorioek eragin duten krisi orokorra.
Amaitzeko, diputatu nagusiak hauxe esan du: Bizkaiko Foru Aldundia ondo ari da, Bizkaiko Foru Aldundia ondo ari da, eta zerga-sistemak ondo erantzuten die pertsonen eta enpresen interesei
.
2022an % 8,2 gehiago bildu da
Rementeriak azaldu duenez, zerga itunduen bidez 2022an 8.803,5 milioi euro bildu dira. Kopuru hori bilketa-aurrekontua baino % 8,3 gehiago da (416,6 milioi euro gehiago) eta 2021ean bildutakoa baino % 8,2 gehiago (667,4 milioi euro gehiago).
Bildutako kopuru garbia Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiekin barruko doikuntzak egin ondokoa da. 2022. urtean ekarpena inoizko handiena izan da: -1.692,3 milioi euro. Bizkaian bildutako kopuru horretatik 1.285,1 milioi Gipuzkoari ordaindu zaizkio eta 407,2 Arabari. Aurreko urtekoekin alderatuta, igoera % 14,8 eta % 11,1 izan da, hurrenez hurren. BEZaren bidez 1.102,9 milioi euro bildu dira, zerga berezien bidez 536,6 milioi euro, eta finantza-transakzio batzuen gaineko zergaren bidez 52,8 milioi euro.
Jarraian itundutako zerga nagusien bidez zenbat bildu den eta aurreko urtetik bilakaera nolakoa izan den ikusiko dugu:
-
Zuzeneko zergak: 4.377,7 M€ (% 9,5)
- PFEZ: 3.367,8 M€ (% 7,8)
- Sozietateen gaineko zerga 757,1 M€ (% 19,1)
- Ondarearen gaineko zerga 79,5 M€ (% -2,1)
- Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga 81,7 M€ (%119,1)
- Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zerga 76,1 M€ (% -15,3)
-
Zuzeneko zergak doikuntzen 3.306,7 M€ (% 3)
- BEZa 2.121,8 M€ (% 1,6)
-
Zerga bereziak:
- Hidrokarburoak 746,2 M€ (% -2,9)
- Tabakogaiak 178,3 M€ (% 17)
- Elektrizitatea 7,8% M€ (% -69,5)
- Finantza-trans. g. zerga 52,8 M€
- Zerb. digit. bat. g. zerga 9,7 M€
Estatuarekiko doikuntzetan, 1.365,9 milioi euro jaso dira BEZagatik eta 246,8 milioi euro ordaindu dira zerga bereziengatik.
Eusko Jaurlaritzarentzako ekarpena: 5.844 milioi
2022an Bizkaiko Foru Aldundiak 5.844,6 milioi euroko ekarpena egin dio Eusko Jaurlaritzari. Kopuru hori hiru foru aldundiek guztira bildu dutenaren % 50,39 da.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen
Kargatzen...