2023(e)ko otsailaren 17(a) 09:30

Bizkaiko Foru Aldundiak bizikidetza-unitateetan egongo diren 120 plaza dituen egoitza bat egingo du Abadiñon

Gizarte Ekintzako Saila

Egoitza berrian 17 milioi euro baino gehiago inbertituko dira, eta Zelaieta auzoko lurzati batean eraikiko da. Egoitza-zentro berria 2027rako amaitzeko asmoa dago. Bizikidetza-unitatetan antolatuko da, eta plazak mendetasuna duten Durangaldeko adinekoentzat izango dira.

Bizkaiko Foru Aldundiak egoitza bat egingo du Abadiñon

Bizkaiko Foru Aldundiak egoitza-zentro bat eraikiko du Abadiñon mendetasuna duten adinekoentzat. Azpiegitura sozial berrian 120 plaza egongo dira bizikidetza-unitateetan banatuta, eta unitate bakoitzean 25 pertsona biziko dira gehienez. Egoitza-eredu berriaren helburuak dira arreta pertsonalizatuagoa ematea, egoitza komunitatera zabalik egotea, eta laguntza behar duten pertsonen beharrizanak, nahiak eta itxaropenak betetzea, aldi berean haien eskubideak eta nortasun biografikoan errespetatzen direla.

Durangaldean dagoeneko badaude horrelako beste hiru egoitza, Elorrion, Otxandion eta Durangon. Horrela, mendetasunean dauden adinekoen egungo eta etorkizuneko beharrizanak aseko dira, Gizarte Ekintzako foru diputatu Sergio Murillok esan duen bezala: Egoitza-sarea eraldatzen ari gara laguntza behar duten pertsonei erantzun pertsonalizatua emateko. Halaber, egungo eta etorkizuneko beharrizanak aintzat hartuta, gizarte-azpiegituren sare egokia eta orekatua sortzen ari gara.

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatu Elixabete Etxanobek goraipatu egin du Abadiñoko Udalarekin azpiegitura berria laster abian jartzeko ezarri den lankidetza: Urrats sendoak ematen jarraitzen dugu iraupen luzeko zaintza behar duten Bizkaiko adinekoen ongizatearen alde. Eskerrak eman nahi dizkiot Abadiñoko Udalari egoitza berria 2027rako amaituta egoteko lan egiteko prest egoteagatik. Batera lan egingo dugu denok nahi dugun helburu bat lortzeko: Durangaldeko pertsonen bizimodua hobea izatea.

Abadiñoko alkate Mikel Garaizabalek esan duenez, erakundeen arteko lankidetzari esker abian ipini ahal izan dugu Abadiñorentzat estrategikoa den proiektu hau. Oso pozik gaude udalerrian azpiegitura berria edukiko dugulako, bai eta horren alde egiten lagundu ahal dugulako ere. Abadiñoko adinekoen onura Udalaren lehentasuna da, eta horregatik buru-belarri lan egiten dugu arloko eskumenak dauzkaten administrazioekin haien bizi-kalitatea hobetzeko eta beren beharrizan guztiak asetzeko.

Egoitza berria Azpiegiturak sozietate publikoak eraikiko du; guztira inbertsioa 17 milioi eurotik gorakoa izango da. Proiektu honen zati bat Next Generation EU funtsarekin finantzatuko da, Estatuko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren barruan.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...