Berriak
2023(e)ko otsailaren 14(a) 14:10
Derio BiziPark sarean sartuko da, udalerrian bizikleta-aparkaleku seguru bat instalatuta
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila
Aparkalekuak gutxienez 24 plaza izango ditu, eta tren-geltokiaren eta Bizkaibusen geraleku batzuen ondoan egongo da. Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak 60.000 euro emango ditu instalazio osoa diruz laguntzeko. Udalak egingo ditu aparkaleku hori atontzeko eta hornitzeko lanak, eta gero, hitzarmenaren indarraldian (lau urte), aparkalekua kudeatu eta mantentzeko ardura izango du.
Gómez Viar eta Esther Apraiz
Derio BiziPark sarearen barruan egongo da, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak bultzatuta.
Miguel Ángel Gómez Viar Saileko titularrak eta Esther Apraiz Derioko alkateak udalerrian bizikleta-aparkaleku seguru instalatzeko hitzarmena aurkeztu dute gaur goizean. Aparkalekua udalerriko tren geltokiaren ondoan eta Bizkaibusen geraleku batzuetatik hurbil egongo da kokatuta.
Bi erakundeen artean lortutako akordioaren arabera, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak 60.000 euroko dirulaguntza emango du instalazio osoa jartzeko, eta Udalak aparkalekua egokitu eta hornitzeko lanak egingo ditu, baita berau kudeatu eta mantentzeaz arduratu ere kontratua indarrean den lau urteetan.
Esperientziak erakutsi digu erakundeen arteko lankidetza oso aproposa dela bizikletaren erabilera sustatzeko helburuan aurrera egiteko, hain zuzen ere, lurraldeko eskualde guztietan jarri ditugun BiziPuntuei esker egiaztatu dugun bezala
adierazi du Gómez Viar diputatuak.
Bizikletak aparkatzeko hogei plaza izango ditu gutxienez, honako baliabide hauekin: sarrera-kontrola eta kudeatzeko softwarea, Interneteko konexioarekin; barrualdea beti argiturik egoteko sistemak; gutxienez suaren aurkako sei armairu, bakoitza bere elektrizitate-hargunearekin, erabiltzaileek beren gauzak seguru edukitzeko; zaintza-sistemak, eta Derioko Udaltzaingoaren segurtasun-zerbitzuekin konektatutako kamerak.
Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko BiziPark guztietarako emandako jarraibideen arabera pertsonalizatuko da espazioa.
Hamasei urtetik gorako pertsona orok, Derioen bizi zein ez, plaza horiek erabiltzeko eskaera egin ahal izango du. Eskaera-kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, zozketa egingo da.
Hasiera batean aurreikusitakoaren arabera, aparkalekuak eguneko 24 orduetan funtzionatuko du, urteko 365 egunetan, eta hauexek izango dira aparkalekua erabiltzeko tarifak: 4 € hilabetea; 10 € hiruhilekoa; 20 € seihilekoa eta 40 euro urte osoa. Hamalau egunik behin erabili beharko da bizikleta, aparkalekua ez dadin bizikletak gordetzeko toki batean bilakatu.
Aparkalekua 2023ko abenduaren 31 baino lehen martxan jartzeko konpromisoa hartu da.
Abenduan, bizikletentzako estalitako lehen aparkalekua jarri genuen Eskola inguruan, 32 plazarekin. Eta gaur, proiektu berri bat aurkezten dugu bizikletentzako beste aparkaleku seguru bat jartzeko hemen, tren geltokitik gertu. Bi jarduera horiek Derioko Udalak mugikortasun iraunkorra bultzatzeko eta bizikleta garraiobide osasungarri gisa erabiltzeko duen konpromisoaren adibide dira. Instalazio berri honek gainera, garraiobideen arteko intermodalitatea sustatu nahi du, ibilgailu pribatuaren kaltetan. Gero eta gehiago gara herrian zehar bizikletaz mugitzeko hautua egin dugun derioztarrak eta, zentzu honetan, instalazio hauek erosotasun eta segurtasun handiagoarekin egiteko aukera ematen digute
, adierazi du Esther Apraiz Derioko alkateak.
Foru sarea
Ekimen hau foru sailak martxan jarritako plan baten parte da. Horren bidez, lurralde osoan bizikleta-aparkaleku seguruen sare bat zabaldu nahi da, mugikortasun aktiboa eta intermodalitatea sustatzeko asmoz.
Horretarako, 360.000 euro bideratuko dira guztira eta Bizkaiko sei Udalekin akordioak sinatuko dira beste hainbeste aparkaleku jartzeko.
Hauek dira Derio udalerriaz gain ekimenarekin bat egin duten udalerriak: Barakaldo, Güeñes, Abadiño, Bermeo eta Zalla.
Uztailean Ermuan inauguratutakorekin batera, aparkaleku seguruen foru-sareak zazpi BiziPark izango ditu martxan 2023aren amaieran.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...