2023(e)ko Februaryren 07(a) 13:28

Abadiñok "Bizipark" bizikletentzako aparkaleku segurua izango du Traña-Matienan

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak 60.000 euroko dirulaguntza emango du instalazio osoa egiteko. Bere aldetik Udalaren ardura izango dira instalazioa egokitu eta ekipatzeko lanak, bai eta kontratua indarrean egongo den lau urteetan kudeatu eta mantentzea ere.

Ezkerretik eskuinera, Patxo Campo, Gómez Viar, Mikel Garaizabal eta Javier Crespo

Abadiñok "Bizipark" bizikletentzako aparkaleku segurua izango du datorren urtean Traña-Matienako tren geltokiaren ondoan eta Bizkaibusen hainbat geltokitatik hurbil.  Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Bizkaiko Foru Aldundiarekin bizikleta erabiliz udalerrian mugikortasun aktiboa eta jasangarria sustatzeko estrategiaren esparruan; estrategia horrek hiriko ingurumena eta pertsonen osasuna eta segurtasuna hobetzen lagunduko du.

Horrela Bizkaiko Foru Aldundiak 60.000 euroko dirulaguntza emango du bizikletentzako aparkaleku segurua egokitu eta ekipatzeko lanetarako eta BiziPark-Abadiño zerbitzu publikoa abian jarri aurretik egin beharreko lanak burutzeko; jarduketa horietan irisgarritasuna bermatzeko neurri guztiak bete beharko dira. Bere aldetik Udalak konpromisoa hartu du ekipamendua datorren urtean zehar martxan jartzeko eta instalazioaren kudeaketa integrala bere gain hartzeko.

Ekipamenduak gutxienez 24 bizikletarentzako aparkalekua izango du eta besteak beste ezaugarri hauek  izango ditu: sarbideak kontrolatzeko sistema eta kudeaketarako softwarea -internet bidezko konexioa barne-; barneko argiztapen iraunkorra; banakako hargune elektrikoa izango duten suaren aurkako segurtasun-armairuak; eta Udaltzaingoaren segurtasun-zerbitzuarekin konektatutako kameren bidezko zaintza-sistema.

BiziPark-Abadiñoren erabilera- eta funtzionamendu-araubidea adostu ondoren, Udalak bere gain hartuko du esparruaren kudeaketa eta mantentzea. Era berean, aparkalekuaren kudeaketa ekonomikoa Udalaren erantzukizuna izango da. Erakundeen arteko lankidetzak, berriz ere, beharrezko ekipamendu berri hau izatea ahalbidetuko digu. Abadiñon bizikleta erabiltzeko kultura daukagu, baina administrazioei dagokigu azpiegiturak eta segurtasuna eskaintzea. BiziParka tren geltokiaren ondoan egongo da eta horrela bizikleta eta garraio publikoaren arteko intermodalitatea ahalbidetuko du, azaldu du Mikel Garaizabalek,  Abadiñoko alkateak.

Esperientziak erakusten digunez mugikortasun aktiboa sustatzeko helburuan aurrera egiteko modu ona da ibilgailu pribatuaren kaltetan bizikletaren erabilera errazten duten eta beste garraiobide publiko batzuekiko intermodalitatea ahalbidetzen duten horrelako ekipamenduak eraikitzen tokiko erakundeei zuzenean laguntzea, adierazi du Miguel Ángel Gómez Viarrek,  Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak.

Bizikletaren aldeko apustua

Duela urte bat baino gehiagotik Udala obrak egiten ari da udalerriko hainbat tokitan lehendik zeuden bidegorri-zatiak lotzeko eta, horrela, bizikletaz ibiltzeko trazadura segurua eta jarraitua osatzeko, Muntsaratz, Zelaieta eta Traña-Matiena artean lanerako, ikasketetarako edo aisialdirako egin ohi diren joan-etorrietan bizikletaz mugitzea bultzatzeko. Bidegorrien sareaz gain udalerrian bizikletak garbitzeko bi puntu daude eta bizikleten aparkalekuak areagotu dira. Jarduketa hauek guztiak Abadiñoko Udalaren bizikletaren eta mugikortasun aktibo eta jasangarriaren aldeko estrategiaren barruan kokatzen dira.

360.000 euro Bizkaian sei aparkaleku seguru egiteko

Ekimen hau Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Foru Sailak abian jarritako planaren parte da, Bizkaian herritarrentzako garraio publikoaren modu osagarri gisa bizikletaren, hala bera bakarrik nola adibidez  Bizkaibus edo EuskoTren bezalako beste modu batzuekin konbinatuta, erabilera errazteko bizikletentzako aparkaleku seguruen sare bat lurralde osora zabaltzeko. Eta horretarako 360.000 euro bideratu ditu guztira eta Bizkaiko sei udalekin akordioak lortu ditu beste horrenbeste aparkaleku jartzeko.

Abadiñoz gain ekimen honekin bat egin duten gainerako udalak Barakaldo, Gueñes, Derio, Bermeo eta Zalla dira. Ermuan uztailean inauguratutakoarekin batera, aparkaleku seguruen foru sareak 7 BiziPark izango ditu.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...