Berriak
2023(e)ko Februaryren 06(a) 14:34
Bizkaiak lurraldeko kirol-sarea bildu du euskara sustatzeko duen konpromisoa aintzatesteko ekitaldi batean
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak kirol klub eta federazioei kirol arloan euskara sustatzeko egindako lana aintzatesten die. Foru-erakundeak eta lurraldeko kirol-erakunde nagusiek aurrera egiten jarraitzen dute Bizkaiko hizkuntza-normalizazioan, kirolaren esparru guztietan euskararen presentzia eta erabilera sustatuz. Bizkaiko Foru Aldundia, mankomunitateak, udalerriak eta kirol-klubak eskualdeka bildu dira azken urtean, BIKKE proiektuaren irismena zabaltzeko.
BIKEE ekitaldian aitortutakoak
Bizkaiko Foru Aldundia eta lurraldeko kirol-sarearen ordezkaritza handia bildu dira gaur arratsaldean Bizkaia Frontoian egindako ekitaldian, BIKEE, Bizkaian Kirolean Ere Euskaraz programa sendotzeko egindako lana aitortzeko.
Euskara, Kultura eta Kirol diputatua, Lorea Bilbao Ibarra, izan da Bizkaiko kirol arloko ehun ordezkarik baino gehiagok parte hartu duten ekitaldiko burua. Modalitate eta diziplina desberdinetako Lurraldeko hogeita hamar bat klub, federazio eta kirol elkartek kirol arloan euskara sustatzeko egindako lana aitortzeko Foru Erakundeak emandako lekukoa jaso dute.
Diputatuak Bizkaiko federazioen eta kirol kluben ekarpena agerian utzi du eta kirol sare bat, eta azken finean, gero eta elebidunagoa den gizartea lortzeko egin duten lana aitortu du. Bilbao Ibarrak bakoitzak bere esparrutik euskararen normalizazioan lan handia egin duela aitortu du eta zeregin horretan urrats sendoak ematen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du. Gaur, Bizkaiko kirol-ehunak euskalduntze-prozesuan ere erreferente gisa egiten duen lana aitortu eta balioetsi nahi dugu
. Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu eta lagundu du lurraldeko kirol sarean euskararen presentzia areagotzeko prozesu honetan, baina Bilbao Ibarraren arabera, zuek zarete benetan lehen lerroan zaudetenak. Hau guztia federazio eta kluba, kirolari eta staff teknikoaren artean lortzen ari zarete; ekarpen handia egiten diozue Bizkaiari
.
Foru-erakundeak eta kirol-sareak aurrera egiten jarraituko dute BIKEE programa lurralde osora hedatzeko, baita, euskararen presentzia kirolaren esparru guztietan errealitate izan dadin, gero eta neurri eraginkorragoak finkatzen eta bultzatzen ere. Foru Erakundeak hizkuntza-normalizazioaren arloan lanean jarraitzen du, eta aurrera egiten du kirolaren arlo guztietan euskararen presentzia sustatzeari dagokionez. Lurraldeko klubak BIKEE programaren parte izan daitezen Foru Erakundeak Bizkaiko eskualdeetan aurkeztu du proiektua. Proiektuaren aurkezpena hainbat azalpen-topaketatan egin da, eta horietan 24 alkatek eta 61 zinegotzik hartu dute parte. Era berean Aldundiak lan-mahaiak eratu ditu euskara eta kiroletako teknikariekin eta klubetako ordezkariekin.
BIKEE Programa
Programa honen helburu nagusia Lurraldeko kirol-sarean euskararen presentzia areagotzea da, izan ere, kirola, garapen integraleko tresna izateaz gain, euskararen aurrerabiderako eta normalizaziorako aukera eremua ere badelako. BIKKEk kirolaren bidez euskararen erabilera soziala sustatzen du, adin txikienetatik, eta erabilera horri jarraipena ematen dio kiroleko prestakuntza-ibilbide osoan, gizarte osoari euskararen erabilerarako eta ikusgarritasunerako espazio bat eskainiz.
BIKKE proiektua 2017ko martxoan sortu zen, Euskara Bizia Bizkaiko hainbat arlotako adituen batzordean euskararen erabilera soziala areagotzeko egindako hausnarketa estrategikoaren esparruan.
Lehenengo fasean Aldundiak, ASFEDEBIk eta Bizkaiko Kirol Federazioek diagnostikoa egin zuten kirol modalitate guztietan euskararen presentzia aztertzeko eta kirol modalitate bakoitzerako euskararen erabilera sustatzeko neurri egokienak adostu zituzten. Aldundiak aholkularitza teknikoa, materiala eta laguntza jarri zituen federazioen eskura, euskarak sektore honetan duen presentzia areagotzeko.
Harrezkero Foru Erakundea lankidetzan ari da proiektu honekin borondatez bat egin nahi izan duten lurraldeko federazio guztiekin. Bizkaiko 39 kirol-federazio (Lurraldean 44 federazio daude) BIKKE proiektuaren parte dira eta Aldundiarekin batera egiten dute lan.
Proiektuaren bigarren fasean Aldundiak programa lurraldeko eskualde guztietara zabaltzearen aldeko apustua egin du eta, horretarako, Foru Erakundeak bilerak egin ditu Bizkaiko udaletako eta udalerrietako ordezkari politikoekin; 24 alkatek eta 61 zinegotzik parte hartu dute ordezkaritza horietan. Halaber, programaren aurkezpena egin da lurraldeko kirol-klub eta -elkarteen aurrean, eta lan-saioak egin dira teknikariekin Bizkaiko hainbat eskualdetan; saio horietan kirol-erakundeetako 96 ordezkarik hartu dute parte. Gainera hainbat material prestatu dira, dekalogo bat eta azalpen-pilulak, besteak beste, kirolean euskararen erabilera sustatzeko eta errazteko.
Kirolean euskara sustatzearen aldeko apustuari eutsiko dio Bizkaiak
Bizkaiko Foru Aldundiak kirolean euskara sustatzeko lanean jarraitzen du eta kirol eta gizarte esparru guztietan euskararen erabilera bultzatzeko konpromisoa indartzen du. Hala, Foru Erakundeak konpromisoa hartzen du lurraldeko eskualde guztietan lan-saioak osatzeko eta federazioekin lan egiten jarraitzeko, horien guztien erronkak identifikatuz eta horietako batzuetan esku-hartze zehatzagoak gauzatuz. Era berean kirol-eragileen lana erraztuko duten materialak sortzen jarraituko du eta kirolean euskara sustatzeko era askotako ekintzak egingo dira.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...