2023(e)ko otsailaren 05(a) 10:00

Zamudioko Truiuondo egoitza bizikidetza-unitate izateko eraldaketa integrala hasi da

Gizarte Ekintzako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak erreforma-proiektua lizitatu du egoitza-zentroa bizikidetza-unitatetan antolatzeko; horietako bakoitzak 25 plaza hartuko ditu gehienez. Azpiegiturak foru-sozietatearen zentroak eraldatzen hasi dira, bertan bizi direnei etxe-ingurunea eskaini ahal izateko, etxebizitza batekin ahalik eta antzekotasunik handiena izan dezaten, zeinetan arreta pertsonalizatua eskainiko baita egoiliarrek beren bizi-proiektua gauzatu dezaten.

Bizikidetza-unitateen bidez iraupen luzeko zaintzetarako arreta pertsonalizatua emateko ereduak aurrera egiten jarraitzen du Bizkaian, baita Azpiegiturak sozietate publikoaren egoitzetan ere. Foru Aldundiak lizitaziora atera berri ditu Zamudioko Truiuondo egoitza bizikidetza-unitatetan antolatzeko obra-zuzendaritza eta xehetasun-proiektua. Hala, foru-sozietatearen egoitza-zentroak eraldatzen hasiko dira bertan bizi direnei etxe-ingurunea eskaini ahal izateko eta etxebizitza batekin ahalik eta antzekotasunik handiena izan dezaten.

Helburua da arreta pertsonalizatua eskaintzea ahalbidetuko duten bizikidetza-unitatetan antolatzea zentroa; izan ere, komunitatera irekita egongo dira eta laguntza behar duten pertsonen askotariko beharrizan, nahi eta itxaropenei erantzuna emango zaie, betiere beren eskubideak eta nortasun biografikoa errespetatuz.

Zehazki, Truiuondo egoitza honela egongo da egituratuta: sei bizikidetza-unitate (hiru eraikinaren lehenengo solairuan eta beste hiru bigarrenean), eta horietako bakoitzak 25 pertsona hartuko ditu gehienez. Unitate bakoitzak sarbide independentea izango du, eta bizikidetzarako gune komunak egongo dira unitate bakoitzean. Obrak amaitutakoan (aurreikusitakoaren arabera, bi urteko epean egikarituko dira), zentroak 122 plaza izango ditu bizikidetza-unitatetan.

Bizkaiko Foru Aldundiak sustatzen duen etorkizuneko egoitzaren eredura zentroa egokitzeko obrak modu progresiboan egingo dira; izan ere, zentroan egoiliarrak nahiz langileak bizi diren eta lan egiten duten une berean egingo dira. Horiek horrela, sortu daitezkeen afekzio oro murrizteko beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dira.

Espero da egoitza bizikidetza-unitatetan antolatuta egon dadin eraldatzeko lanak 2025. urtean amaitzea, 695.000 euroko kostuan.

Truiuondoren ostean beste zazpi egoitza eraldatuko dira modu progresiboan, Bizkaiko egoitzen sarean 868 bizikidetza-unitate egon arte.

Proiektu hau Next Generation EU funtsarekin batera finantzatuko da, Estatuko Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...