Berriak
2023(e)ko urtarrilaren 24(a) 15:42
Zallak BiziPark sarearekin bat egin du eta bizikleta-aparkaleku seguru bat jarriko du tren-geltokiaren ondoan
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila
Aparkalekuak 24 plaza izango ditu eta tren-geltokitik eta Bizkaibusen zenbait geltokitatik hurbil egongo da. Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak 60.000 euro emango ditu instalazio osoa diruz laguntzeko. Udalak egingo ditu aparkaleku hori atontzeko eta hornitzeko lanak, eta gero, hitzarmenaren indarraldian (lau urte), aparkalekua kudeatu eta mantentzeko ardura izango du.
Ezkerretik eskuinera, Ángel Anero, Juan Ramón Urkijo, Gómez Viar eta Josu Montalbán.
Zalla BiziPark sarearen barruan egongo da, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak bultzatuta.
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, Miguel Ángel Gómez Viar-ek, eta Zallako alkateak, Juan Ramón Urkijok, gaur goizean aurkeztu dute udalerrian bizikleta-aparkaleku seguru bat jartzeko lortu duten akordioa. Aparkalekua Udaletxearen inguruan jarriko da, tren geltokitik eta Bizkaibusen hainbat geltokitatik hurbil.
Zallako BiziPark aparkalekuan bizikletentzako 24 aparkaleku-plaza egongo dira, honako baliabide hauekin: sarrera-kontrola eta kudeatzeko softwarea, Interneteko konexioarekin; barrualdea beti argiturik egoteko sistemak; gutxienez suaren aurkako sei armairu, bakoitza bere elektrizitate-hargunearekin, erabiltzaileek beren gauzak seguru edukitzeko; zaintza-sistemak, eta Zallako Udaltzaingoaren segurtasun-zerbitzuekin konektatutako kamerak.
Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko BiziPark guztietarako emandako jarraibideen arabera pertsonalizatuko da espazioa.
Hamasei urtetik gorako pertsona orok, Zallaen bizi zein ez, plaza horiek erabiltzeko eskaera egin ahal izango du. Eskaera-kopurua plaza-kopurua baino handiagoa bada, zozketa egingo da.
Hasiera batean aurreikusitakoaren arabera, aparkalekuak eguneko 24 orduetan funtzionatuko du, urteko 365 egunetan, eta hauexek izango dira aparkalekua erabiltzeko tarifak: 4 € hilabetea; 10 € hiruhilekoa; 20 € seihilekoa eta 40 euro urte osoa. Hamalau egunik behin erabili beharko da bizikleta, aparkalekua ez dadin bizikletak gordetzeko toki batean bilakatu.
Bi erakundeen artean lortutako akordioaren arabera, Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailak 60.000 euroko dirulaguntza emango du instalazio osoa jartzeko, eta Udalak aparkalekua egokitu eta hornitzeko lanak egingo ditu, baita berau kudeatu eta mantentzeaz arduratu ere kontratua indarrean den lau urteetan.
Aparkalekua 2023ko abenduaren 31 baino lehen martxan jartzeko konpromisoa hartu da. Zallan mugikortasun jasangarriaren alde aurrera egiteko aukera bat dugu hau
azaldu du udalerriko alkateak, Juan Ramón Urkijok.
Esperientziak erakutsi digu erakundeen arteko lankidetza oso aproposa dela bizikletaren erabilera sustatzeko helburuan aurrera egiteko, hain zuzen ere, lurraldeko eskualde guztietan jarri ditugun BiziPuntuei esker egiaztatu dugun bezala
adierazi du Gómez Viar diputatuak.
Foru sarea
Ekimen hau foru sailak martxan jarritako plan baten parte da. Horren bidez, lurralde osoan bizikleta-aparkaleku seguruen sare bat zabaldu nahi da, mugikortasun aktiboa eta intermodalitatea sustatzeko asmoz.
Horretarako, 360.000 euro bideratuko dira guztira eta Bizkaiko sei Udalekin akordioak sinatuko dira beste hainbeste aparkaleku jartzeko.
Hauek dira Zalla udalerriaz gain ekimenarekin bat egin duten udalerriak: Barakaldo, Güeñes, Abadiño, Bermeo eta Derio.
Uztailean Ermuan inauguratutakorekin batera, aparkaleku seguruen foru-sareak zazpi BiziPark izango ditu martxan 2023aren amaieran.
Aurkezpen ekitaldian izan dira Mugikortasun Jasangarriko zuzendaria, Ángel Anero, eta PSE-EEren zinegotzia, Josu Montalbán.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...