Berriak
2023(e)ko Januaryren 18(a) 12:00
Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldean Araugintzako Herri-Ekimena arautzen duen Foru Araua onartu dute
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Lurraldeko Batzar Nagusiek, adostasun politiko handiarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztutako testua onartu dute. Testu horren puntu garrantzitsuenetako bat foru arau bat izapidetzeko prozesua hasteko behar diren sinaduren kopurua jaistea eta Bizkaian erroldatutako 16 urtetik gorako 5.800 pertsonatan uztea da.
Bizkaiko Batzar Nagusiek argitara eman dute Foru Aldundiak lurraldeko araugintzako herri-ekimena arautzeko egin duen testua. Arau berriak berrikuntza garrantzitsuak ditu eta aurrerapauso handia da, bai alderdi kuantitatiboetan, bai kualitatiboetan, herritarrek zuzenean parte har dezaten. Horrela, Foru Arau berriak, berritasun nagusi moduan, ezartzen du lurraldean erroldatuta dauden 5.800 pertsonaren sinadura beharko dela izapide parlamentarioa abiarazteko. Azken 38 urteetan indarrean egon den Foru Arauak 20.000 sinadura eskatzen zituen.
Era berean, 16 urtera jaitsi du sinatuz ekimen bat proposa dezaketen pertsonen adina, eta, horrela, gazteei politika egiteko tresnak hurbildu dizkie. Eta, gainera, Batzarretako Mahaiak herri-ekimena izapidetzeari uko egiten badio, zabalik uzten da sustatzaileek Konstituzio Auzitegian babes-errekurtsoa jartzeko aukera.
Aldundiak sustatutako foru arau berriak dakarren beste berrikuntzetako bat bitarteko elektronikoen bidez izapidetzea errazteko mekanismoak dira, baina aldi berean herritarrek sinadurak paperean aurkezteko aukerari eutsiz. Era berean, beste aldaketa batzuk planteatzen dira, honako hauekin zerikusia dutenak: datuak babesteko araudia betetzea; sustatzaileek hizkuntza-normalizazioko eta genero-eragineko irizpideak betetzea; eta konpentsazio-zenbatekoak eguneratzea.
Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, Elixabete Etxanobek, nabarmendu du araugintzako herri-ekimena arautzeko testu berriak 4/1985 Foru Araua eguneratzen duela, testuak berak jasotzen duenez oso eraginkorra izan ez dena
, eta Bizkaian bizi diren pertsonen parte-hartze politikoa erraztea
eragingo duela. Gizarteak erakundeetan parte hartzeko modu zuzenagoa eta hurbilagoa eskatzen du orain, azken hamarkadetan nagusitu den egoera politiko, sozial, teknologiko eta juridiko berria kontuan hartuta
.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...