2023(e)ko urtarrilaren 23(a) 12:50

Euskalduna Bilbaok `Bizi Euskalduna! 2023´ ekimenaren bigarren edizioan ateak herritarrei irekiko dizkie

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Euskalduna Bilbaok instalazioak ezagutzeko eta kultur jarduerez betetako egun batez gozatzeko aukera herritarrei eskaintzen dizkie otsailaren 4eko larunbatean. Bizi Euskalduna! 2023 saioak 15 jarduera izango ditu, 10 gunetan garatuko direnak.

Bizi Euskalduna 2023

Bilbon, 2023ko urtarrilaren 26an. Euskara, Kultura eta Kirola diputatuak, Lorea Bilbao Ibarra, eta  Euskalduna Bilbaoko zuzendari nagusiak, Nerea Lupardok, `Bizi Euskalduna! 2023´ jardunaldiaren bigarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean. Jardunaldia Euskalduna Jauregian izango da datorren otsailaren 4an, larunbatan.

Euskalduna Bilbaok 10 espazio beteko ditu etenik gabeko jardunaldi honekin. 12 ordu iraungo dituen ‘Bizi Eskalduna’ren bigarren edizio honek, goizeko 11:00etan hasiko da kultura- eta aisialdi-eskaintzarekin; entretenimendua eta artea ere izango da, zientzia eta ikuskizun eszenikoak publiko guztiarentzat izango ditu. Guztira 15 ekitaldi izango dira Euskaldunan 23:00ak arte. Hain zuzen, Jarduerak jauregiaren barruko eta kanpoko espazioetan egingo dira: Lakuan -aire librean-, Auditoriumean, Urban Hallen, uretaratzeko hallean eta 0A, OB, 0C, 0D eta 0E aretoetan.

Lorea Bilbao Ibarra diputatuak eta Nerea Lupardo zuzendari nagusiak datorren larunbatean Euskalduna Bilbaoren eskaintza kultural, artistiko, didaktiko eta jardueraz beteak urte osoan zehar osatzen duenaz gozatzera hurbiltzeko deia egin diete herritarrei.

Lorea Bilbaok zehaztu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren helburua beti izan dela bere izatea. Horretarako, espazioak, haien historia, jauregian zer egiten ari diren, eszenan zer gertatzen den, banbalinen artean... ondo ezagutzea besterik ez dago. Hori guztia eta gehiago bizi ahal izango da otsailaren 4an. Lorea Bilbaok Euskalduna Bilbao bizitzeko eta bertako parte izatearen harrotasuna sentitzeko eskatzen du, gauzak gertatzen diren eta artea eta kultura bizitzen diren lekua delako, hau da, kohesioa eta bizikidetza.

Nerea Lupardok gonbidatu die: `Bizi Euskalduna! 2023´, Euskalduna Bilbao partekatzea, Bilboko eta Bizkaiko ikusleei, bisitatzen gaituzten guztiei, kulturari emandako babesa eskertzeko modurik onena baita. Gaineratu duenez: kulturak inspirazioa eta itxaropena ematen dizkio pertsonen bizitzari. Eta animatu du ez galtzeko diziplina artistiko desberdinak batzen dituen jardunaldira: 12 ordu non stop, aukeratu beharreko ikuskizunekin eta bisita gidatu antzeztuekin.

Programazioko jarduera desberdinetarako sarrerak eskuragarri daude euskalduna.eus-en.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...