Berriak
2023(e)ko urtarrilaren 20(a) 10:35
Bizkaiko gizartearen kezka nagusiak ekonomia eta enplegua bultzatzea eta osasuna dira
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Hala jasotzen da 2022ko bigarren seihilekoan egindako Bizkaiko Iritzi Publikoaren Azterlanean; azterlan horrek, era berean, lurraldeko bizi-kalitateak puntuazio altua lortzen jarraitzen duela, 10 puntutik 7,5, egiaztatzen du. Bizkaiko egoera ekonomikoaren pertzepzioa ia erdibana banatzen da egoera ona edo oso ona dela uste dutenen (% 45) eta egoera hori erregularra edo txarra dela uste dutenen (% 55) artean; hala ere, batez besteko balorazio-terminoei dagokienez, egoera ekonomikoak 6,5 puntuko puntuazioa jasotzen du. Bizkaiko Foru Aldundiak 6 puntuko batez besteko puntuazioa lortu du eta ondoen baloratutako erakundearen proiektuak honako hauek dira: Metro Bilbaoren 5. linea (8,8), zaintzako bizikidetza-unitateak (8,6), Abiadura Handiko Internet Bizkaia osora hedatzea (8,6), Bilbo Erandio eta Barakaldorekin lotuko duen bidegorria (8,2) eta Erandio eta Barakaldo lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako zubia (8,1).
Bizkaiko gizartearen kezka nagusiak ekonomia eta enplegua bultzatzea (% 56) eta sanitatea eta osasuna, COVID-19arekin duten loturagatik, (% 30) dira, 2022ko bigarren seihilekoan egindako Bizkaiko Iritzi Publikoaren Azterlanaren arabera. Azterlan honek, halaber, egiaztatzen du lurraldeko bizi-kalitateak puntuazio altua lortzen duela oraindik ere, 7,5 puntu 10etik -elkarrizketatutako pertsonen % 84k bizi-kalitatea 7 eta 10 puntu bitarteko puntuazioarekin balioesten du-.
Ekonomiaren, enpleguaren, sanitatearen eta osasunaren atzetik, bigarren kezka-maila batean nabarmentzen dira herritarren segurtasunik eza eta delinkuentzia (% 18), etxebizitza (% 15) eta prezioen igoera eta inflazioa (% 15). Mugikortasunarekin lotutako errepide, azpiegitura, garraio eta komunikazioek (% 10), mugikortasunarekin berak (% 9) eta hezkuntzak (% 9) osatzen dute herritarrek aipatzen dituzten arazo nagusien mapa.
Iazko abenduaren 8tik 20ra bitartean Bizkaian bizi diren adinez nagusiei telefonoz egindako 2.507 inkesten bidez egindako iritzi azterlana honen arabera lurraldeko ekonomiaren egoerari buruzko pertzepzioa ia erdibana banatzen da egoera ona edo oso ona dela uste dutenen ( % 45) eta erregulartzat (% 47) edo txartzat (% 8) jotzen dutenen artean (% 55). Hori guztia gai horri ematen dioten kalifikazioan ere islatzen da: 6,2 puntu.
Parekotasun hori gertatzen da, halaber, herritarrek ekonomiaren etorkizuna 2023an zehar nola ikusten duten aztertzerakoan: % 40k uste du ekonomiak berdin jarraituko duela, eta % 38k uste du bere jokabidea nabarmen okerragoa izango dela datozen hamabi hilabeteetan. Beste alde batetik, % 11k uste du bilakaera nahiko positiboa (% 9) edo oso positiboa (% 2) izango dela, eta % 8k uste du okerragoa izango dela.
Enpleguari dagokionez, herritarren gehiengoaren pertzepzioa "hala moduzko" balorazio batean biltzen da: % 51k horrela kalifikatzen du enpleguaren egungo egoera. Beste % 31k uste du positiboa dela, nahiko ona (% 30) eta oso ona (% 1). Horrela, gai honek batezbeste 5,7 puntu jasotzen ditu. Enpleguaren etorkizun hurbilari begira, inkestatutako pertsonen erdiek uste dute datorren urtea 2022aren antzekoa izango dela, eta hirutik batek uste du enpleguaren egoerak okerrera egingo duela.
Gogo-aldartearen pertzepzio orokortu gisa kezka (elkarrizketatutako pertsonen % 60 hala sentitzen da), estutasuna eta estresa (% 43) eta nekea (% 53) nagusitzen badira ere, azterlanak erakusten du hamarretik ia seik Bizkaiaren etorkizuna optimismo nahikorekin (% 46) edo askorekin (% 12) ikusten dutela. Horrela, nahiz eta intentsitate eta ziurgabetasun handiko urteen ondorioz Bizkaiko gizartearen egoera animiko kolektiboan tentsio handiagoa dagoela uste izan, Bizkaiaren etorkizuneko itxaropenak 6,7 puntuko batezbesteko puntuazioa lortu du.
Bizkaiko Foru Aldundiaren balorazioa
Herritarrek Foru Aldundiak egiten duen kudeaketari buruz egiten duten balorazioa 6,2 puntukoa da, erakunde honekiko adierazten duten konfiantza baino bi hamarren altuagoa. Hala ere, gizartearen aldetik konfiantza-maila handiena eta kalifikazio onena duen erakundea da, udalen (5,8), Eusko Jaurlaritzaren (5,9), Europar Batasunaren (4,9) eta Espainiako Gobernuaren gainetik; azken hori da balorazio txarrena jaso duen erakundea (4,3).
Foru Aldundiaren kudeaketan lehentasunak zeintzuk izan beharko liratekeen galdetu zaienean, iritzi azterlan honetan parte hartu duten pertsona gehienek honako hauek aipatzen dituzte, ordena honetan: langabeziaren, desberdintasunaren eta gizarte-bazterkeriaren aurkako borroka; mendetasun-egoeran dauden pertsonak babestea eta zaintzea; mugikortasuna eta garraioa; eta enpresa-lehiakortasunari eta ekintzailetzari laguntzea. Erakunde honen eskumen zuzenak alde batera utzita, herritarrek hautematen dituzten beste kudeaketa-eremu batzuk osasunarekin-sanitatearekin, hezkuntzarekin eta etxebizitzarekin lotutakoak dira.
Ondoen baloratutako foru-proiektuak honako hauek dira: Metro Bilbaoren 5. linea (8,8); zaintzako bizikidetza-unitateak (8,6); Abiadura Handiko Internet Bizkaia osora hedatzea (8,6); Bilbo Erandio eta Barakaldorekin lotuko duen bidegorria (8,2); eta Erandio eta Barakaldo lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako zubia (8,1). Eta ezagunenak Metroko 5. linearekin (% 78ko ezagutza), Guggenheim Urdaibairekin, itsasadarraren azpiko tunelarekin eta Tourreko etapa baten irteerarekin lotutakoak dira. Proiektu guztiek jasotzen duten batezbesteko balorazioa 10etik 6,6koa da gutxienez.
Hainbat administrazio publikok abian jarri dituzten inflazioaren eta prezioen igoeraren aurkako neurriak aztertzean, ezagutza-mailagatik honako hauek nabarmentzen dira: erregaien deskontuak (inkestatutako pertsonen % 94k ezagutzen ditu); garraio publikoan tarifak % 50 murriztea (% 91); eta ohiko bidaiarientzako doako garraio-bonua (% 80). Neurri horiek guztiak oso beharrezkotzat jotzen dira: gutxienez 8 puntuko premia-balorazioa jasotzen dute zero eta hamar bitarteko eskala batean.
Iritzi azterlanak lider politikoen balorazioari buruzko informazioa ere jasotzen du. Unai Rementeria Ahaldun Nagusiaren kasuan 6,1eko puntuazioa jaso du, hau da, Iñigo Urkullu Lehendakariak (6) eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak (5) jasotako kalifikazioak baino altuagoa.
Hauteskunde-prospekzioa
Ikerketa honetan egindako hauteskunde-azterketak jasotzen duenaren arabera EAJ-PNV izango litzateke alderdi irabazlea maiatzeko foru-hauteskundeetan. Jeltzaleek 2019ko emaitzak berdindu (25 batzarkide) edo bat gehiago lor dezakete, botoen % 41,1 eskuratuta. Bizkaian bigarren indarra EH Bildu izango litzateke, 12 batzarkiderekin eta botoen % 21,3rekin. Atzetik PSE-EE (8 batzarkide eta botoen % 15,8), Elkarrekin Podemos (3-4 batzarkide eta % 8,1) eta PP (2 batzarkide eta botoen % 6,8) leudeke.
Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...