Berriak
2023(e)ko urtarrilaren 12(a) 10:15
Aldundiak milioi bat euro erabiliko ditu Bizkaiko udalerrietan hondakinen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra sustatzeko
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila
Foru erakundeak berriro ere konpostajea sustatzeko, zaborren gaikako bilketa areagotzeko eta berrerabiltzea eta hondakinen prebentzioa bultzatzeko udal eta mankomunitateentzako laguntzen ildoa abiarazi du. Foru egoitza elektronikoaren bidez apirilaren 3ra arte eskatu ahal izango diren dirulaguntza hauekin besteak beste honako jarduketa hauek finantzatuko dira: elikagaien xahuketarekin edo plastikoen erabilerarekin lotutako sentsibilizazio-kanpainak; telekontrol- eta identifikazio-sistemak ezartzea; eraikuntza- eta eraispen-hondakinak (EEH) kudeatzeko udal-ordenantzak garatzea; edukiontzien erabileraren optimizazioa; berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko hobekuntza teknologikoak dituzten hondakinak biltzeko ibilgailuak erostea; hondakinak kudeatzeko eta/edo prebenitzeko tokiko planak idaztea, edo edukiontziak erostea. 20.000 biztanletik beherako udalek 80.000 euro jasoko dituzte gehienez, eta 20.000 biztanletik gorako udalek gehienez 120.000 euro laguntzak jaso ahal izango dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak bere gobernu-kontseiluan onartu du urtero lurraldean hondakinen kudeaketa eraginkorra eta iraunkorra sustatzeko abian jartzen duen laguntzen ildoa. Dirulaguntza hauek milioi bat euroz hornituta daude eta udal eta mankomunitateei zuzentzen zaizkie, foru erakundeak ezarritako helburu orokorretan toki mailan aurrera egitea ahalbidetuko duten hainbat jarduketa gara ditzaten, Europar Batasunak ezarritako hierarkiarekin bat hondakinetan dauden baliabideak aprobetxatzeko. Azken batean tokiko erakunde horiek motibatu eta lagundu nahi dira, konpostajea sustatzeko, zaborren gaikako bilketa areagotzeko eta hondakinen berrerabilera eta prebentzioa sustatzeko.
Zehatzago esanda laguntza hauekin sei eremutako neurriak finantzatuko dira:
- Hondakinen prebentzioa eta ingurumen-hezkuntza, besteak beste elikagaiak xahutzearekin, plastikoak erabiltzearekin eta gauzak konpontzearekin, berrerabiltzearekin eta birziklatzearekin lotutako sentsibilizazio-kanpainak abian jarriz edo ingurumen-hezkuntzako zerbitzuak emanez (300.000 euro).
- Hondakinak biltzeko eta kontabilizatzeko prozesua digitalizatzea telekontrol- eta identifikazio-sistemak ezarriz, edo konposta jatorrian kuantifikatzea (200.000 euro).
- Aholkularitza teknikoa eta prestakuntza eraikuntza- eta eraispen-hondakinak kudeatzeko udal-ordenantzak garatzeko eta edukiontzien erabilera optimizatzeko; era berean, arlo honen barruan sartzen da hondakinak kudeatzeko eta/edo prebenitzeko tokiko planak idaztea, edo hondakinen udal edo eskualde mailako laginketak, karakterizazioak eta konposizio-azterketak egitea (100.000 euro).
- Bilketa espezifikoak, legez kanpoko isurketak jaso eta ezabatzeko sistemak edo tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak atez ate biltzeko sistemak ezarriz (100.000 euro).
- Berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko hobekuntza teknologikoak dituzten hondakinak biltzeko ibilgailuak erostea. Eremu honetarako laguntzen munta osotik 100.000 euro destinatuko dira.
- Kudeaketarako baliabideetan inbertitzea, barne hartuta hondakinak biltzeko udal-edukiontziak, poltsa konpostagarriak, merkataritzako eta ostalaritzako frakzio berrerabilgarriak eta birziklagarriak biltzeko edukiontziak eta kuboak erostea; sarrailak, giltzak, autokonpostagailuak, konpostagailu komunitarioak eta birringailuak. Laguntzen barruan ekintza hauek 200.000 euroko aurrekontua dute.
Udalek eta mankomunitateek eskuratu ahal izango duten zenbatekoa garatu beharreko ekintzaren kostuaren % 100era irits daiteke baina, hori gorabehera, toki erakundeek 80.000 euroko gehieneko zenbatekoa jaso ahal izango dute 20.000 biztanletik beherako udalerrien kasuan eta 120.000 eurokoa 20.000 biztanletik gorako udalerrien kasuan.
Laguntzak norgehiagoka-erregimenean emango dira eta apirilaren 3ra arte eskatu ahal izango dira.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...