2022(e)ko abenduaren 31(a) 15:18

Bidesarien tarifak eta gastu-muga eguneratzea 2023an

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak 2023. urterako bidesaria duten eta foru-titulartasun eta -kudeaketakoak diren bideen tarifak eguneratu ditu, baita azpiegitura horien erabiltzaileentzako gehieneko gastuaren muga ere. Berrikuntza gisa, 2023. urtean % 10eko beherapena ezarriko zaio I. eta II. motako ibilgailu astunetarako eguneratutako tarifari; deskontu horiek % 25 eta % 15 artekoak izango dira ibilgailu efizienteetarako, eta deskontu konbinatu berriak aplikatuko zaizkie ibilgailu astunei, erabilera-maiztasunaren arabera.

Halaber, tarifak eguneratzeko dekretuak barne hartzen ditu Metropoli Hegoaldeko Saihesbideko tarte berriak, zeinak udaberrian jarriko baitira zerbitzuan.

Jarraian, aldundiak kudeatzen dituen bidesaridun bideetan 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tarifak zehaztu dira.

AP-8

Ibilgailu arinetarako tarifak honako prezio hauen artean daude: 0,44 euro ordaindu behar dira ibilbiderik laburrenean (Ermua - Gipuzkoako muga) eta 5,38 euro, berriz, ibilbiderik luzeenean (Galdakao - Gipuzkoako muga). Hortaz, gehikuntza bi eta hemeretzi zentimo artekoa da.

I. motako ibilgailu astunek 0,70 eta 11,69 euro ordainduko dituzte, hurrenez hurren; hala, 0,06 eta 0,92 euro aurreztuko dituzte, hurrenez hurren.

II. motako ibilgailu astunek, berriz, 0,82 eta 13,18 euro ordainduko dituzte ibilbide horietan, hurrenez hurren; horrenbestez, 2022an indarrean egon diren tarifak 0,06 eta 1,04 euro bitartean murriztuko dira.

Metropoli Hegoaldeko Saihesbidea

Metropoli Hegoaldeko Saihesbidea doakoa da 00:00etatik 06:00etara.

Egunaren gainerako zatian, ibilgailu arinek jarraituko dute 0,60 euro ordaintzen ibilbide laburragoengatik (Bilbo ekialdea - Bilbo hegoaldea eta Bilbo hegoaldea - Ortuella). Ibilbiderik luzeenagatik (Bilbo ekialdea - Santurtzi) 1,50 euro ordainduko dituzte, hau da, bost zentimo gehiago.

Ibilgailu berengatik, I. motako ibilgailu astunek 2,05 eta 4,90 euro ordainduko dituzte, hurrenez hurren; hortaz, 0,15 eta 0,36 euro bitartean aurreztuko dituzte. II. motako ibilgailu astunek 2,30 eta 5,50 euro ordainduko dituzte (0,19 eta 0,43 euro gutxiago).

Supersur saihesbidearen bigarren fasea martxan jartzearekin batera udaberritik aurrera gehituko diren tarte berriei dagokienez, hauexek izango dira prezioak: Arrigorriaga eta Bilbo hegoaldearen arteko ibilbideetan, 0,90 euro ordainduko dituzte ibilgailu arinek, 2,85 euro I. motako astunek, eta 3,45 euro II. motako astunek; Arrigorriaga-Ortuella tartean, ibilgailu arinek 1,50 euroko tarifa izango dute, I. motako astunek 4,75 eurokoa, eta II. motakoek 5,75 eurokoa; Arrigorriaga-Santurtzi arteko Supersur saihesbidearen tarte osoan, berriz, ibilgailu arinek 1,80 euroko tarifa izango dute, I. motako astunek 5,70 eurokoa, eta II. motakoek 6,90 eurokoa.

Artxandako tunelak

Artxandako tunelak doakoak dira 00:00etatik 06:00etara.

Ibilgailu arinetarako tarifek lau zentimoko gehikuntza izango dute, 1,35 euroko tarifara arte; I. eta II. motako ibilgailu astunen kasuan, berriz, 7 zentimoko gehikuntza ezarriko da, eta tarifa 1,45 eurokoa izango da.

Bidesaria: gastuaren muga

2023. urtean, AP-8 autobidean, Supersur saihesbidean eta Artxandako tuneletan egin daitekeen gehieneko gastuaren muga nahiz AP-68 autobidearen gastuaren muga hilean 35,59 eurokoa izango da. Halaber, gastuaren muga 52,05 eurokoa izango da Gipuzkoako AP-8 autobidean edo Arabako AP-1 eta AP-68 autobideetan ordaindutako bidesarietarako, betiere baldin eta bidaia Bizkaian hasten edo amaitzen bada. Hileko muga horiek gainditzen dituzten zenbatekoak itzuliko dizkie Aldundiak erabiltzaileei, zenbatekoa edozein dela ere. 2022. urtean, 26.646 pertsonak hartu zuten parte Bidesaria dirulaguntzen programan, eta batez bestean 54,67 euroko itzulketa jaso zuten hilero.

Deskontu berriak 2023an

AP-8 eta VSM konbinatua

AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartea eta AP-8 MHS Bilbo-Santurtzi tartea konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez hogei ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Galdakao-Gipuzkoako muga tartean jasaten dituzten bidesarien % 13, baldin eta OBE edo VIAT gailu bera erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak). Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

VSM eta AP-68 konbinatua

AP-8 Bilbo-Santurtzi eta AP-68 autobidea (Bilbo-Zaragoza autobidea) konbinatuz (norabide bakarra) egutegiko hilean gutxienez hogei ostera egiten dituzten ibilgailu astunek AP8 Metropoli Hegoaldeko Saihesbidea (MHS) Bilbo-Santurtzi tartean jasaten dituzten bidesarien % 13, baldin eta OBE gailu bera erabiltzen badute identifikatzeko eta ordaintzeko bi azpiegituretan egun berean (honetan ez dira sartzen 0 tarifako ibilbideak), eta bi azpiegituren arteko zirkulazioa ondoz ondokoa bada. Aurreko guztia betez gero, deskontua lehenengo urratsetik hasita aplikatuko da.

Deskontuak efizienteenak diren ibilgailuentzat

  1. Ibilgailu arin elektriko puruentzat egindako ibilbide guztien tarifaren zenbatekoaren % 25eko deskontua egingo da, baldin eta horretarako egiaztatuta badaude eta ordainketa egiteko OBE identifikazio- eta ordainketa-gailua erabiltzen badute. Horrela, hilean behin ordaindu ahal izango da doikuntza, hilabetea amaitutakoan, OBE gailuari lotutako kontuan.
  2. Salgaiak errepidetik garraiatzeko bakarrik erabiltzen diren ibilgailu astun elektrikoentzat, hibridoentzat eta gasez propultsatutakoentzat, O etiketa duten ibilgailuentzat eta DGTren sailkapenaren ECO etiketa duten ibilgailuentzat egindako ibilbide guztien tarifaren zenbatekoaren % 25eko deskontua egingo da, baldin eta horretarako egiaztatuta badaude eta ordainketa egiteko OBE identifikazio- eta ordainketa-gailua erabiltzen badute. Horrela, hilean behin ordaindu ahal izango da doikuntza, hilabetea amaitutakoan, OBE gailuari lotutako kontuan.
  3. Salgaiak errepidetik garraiatzeko bakarrik erabiltzen diren ibilgailuentzat egindako ibilbide guztien tarifaren zenbatekoaren % 20ko deskontua egingo da baldin eta EURO 6 sailkapena baldin badute; ostera, salgaiak errepidetik garraiatzeko bakarrik erabiltzen diren ibilgailuentzat egindako ibilbide guztien tarifaren zenbatekoaren % 15eko deskontua egingo da EURO 5 sailkapena baldin badute. Kasu bietan, hartara egiaztatuta egon beharko dira eta ordainketa egiteko OBE identifikazio- eta ordainketa-gailua erabili beharko dute. Horrela, hilean behin ordaindu ahal izango da doikuntza, hilabetea amaitutakoan, OBE gailuari lotutako kontuan.

Deskontu horien onuradun izateko, erabiltzaileek Interbiaken webgunean (www.interbiak.bizkaia.eus) izena eman eta bertan dauden jarraibideak jarraituko dituzte eta bidezkoak diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte (zirkulatzeko baimena: eta/edo ibilgailuaren azterketa teknikoko txartela, dagokion moduan). Interbiaken bulegoetan aurrez aurre izena emateko aukera ere badago. Horretarako, Foru Dekretu honen eranskina behar bezala beteta aurkeztu beharko da ibilgailuaren zirkulazio-baimenarekin eta/edo ibilgailuaren azterketa teknikoko txartelarekin batera, dagokion moduan.

Egiaztatutako dokumentazioa osorik eta zuzen jasotzen den hurrengo hilabetetik aurrera aplikatuko dira ibilgailu arinen deskontuak, eta hilabete beretik aurrera ibilgailu astunen deskontuak, Foru Dekretu honetan tarifei ezarri zaien indarraldian.

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...