Berriak
2022(e)ko abenduaren 29(a) 14:00
PFEZaren kenkarien eta atxikipenen 2023rako taulak % 2ko deflatazio osagarria barne hartu du
Ogasuna eta Finantzetako Saila
Bizkaiko Foru Aldundiak 2023ko ekitaldirako PFEZaren atxikipenen taula argitaratu du (ikusi erantsitako dokumentua), non % 2ko deflatazioa aplikatu baita, egoera inflazionistara egokitzeko eta prezioen igoeraren ondorioz galdutako erosteko ahalmena arintzeko. Era berean, likidazio-oinarri orokorrari aplikatu beharreko tarifa % 2 deflatatu da, eta ehuneko berean igo dira baterako zerga-ordainketen ondoriozko murrizketa, kuotaren minorizazioa eta kenkari pertsonalak (ondorengo ahaideak, aurreko ahaideak, desgaitasuna edo mendekotasuna dutenak eta adinagatiko kenkaria).
Deflatazio hori gehituko zaio foru-ogasunek inflazioari aurre egiteko 2022ko PFEZn aplikatu zituzten beste bi deflatazioei (% 1,5 eta % 4). Helburu horrekin, bai 2022rako bai 2023rako, 200 euroko ezohiko kenkaria onartu da 30.000 eurotik beherako errentak dituzten pertsonentzat. Kenkari hori pixkanaka txikiagotzen joango da, 35.000 euro baino gehiagoko errentak dituzten zergadunetara iristean desagertzen diren arte.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...