Berriak
2022(e)ko Decemberren 28(a) 09:49
Bizkaiak 2023an aurrekontua izango du lurraldearen bizi-kalitatea eta egonkortasuna blindatzeko
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Bizkaiko Foru Aldundiaren 2023ko aurrekontua 9.808,1 milioi eurokoa da. Aldundiak 1.540,5 milioi euro banatuko ditu sailen artean zerbitzu publikoak babesteko eta Bizkaia modernizatzen jarraitzeko. Aldundiaren kontuak ez ezik, inflazioaren ondorioz herritarren erosahalmenean gertatutako galera arintzeko Aldundiak proposatutako zerga-neurriak ere onetsi dituzte Batzar Nagusiek.
Unai Rementeria,Elixabete Etxanobe eta Jose Maria Iruarrizaga
Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaiko Aurrekontu Orokorren Foru Araua onetsi dute. Diputatu nagusi Unai Rementeriaren hitzetan, arau horren helburuak dira zerbitzu publikoak babestea, Bizkaiko bizi-kalitatea ziurtatzea, gizarte modura hobetzen jarraitzea, eta Bizkaia modernizatzen jarraitzea
. Bizkaiko 2023. urteko aurrekontuaren arabera diru-sarreren eta gastuen aurreikuspena .9.808,1 milioi eurokoa da. Kopuru horretatik Foru Aldundiak 1.540,5 milioi euro erabiliko ditu, 7.778,9 milioi beste erakunde batzuk (Eusko Jaurlaritza, udalak, Batzar Nagusiak, eta Estatuaren Kupoa) finantzatzeko izango dira, eta 486,7 milioi konprometitutako gastuak (zorra eta langileak) ordaintzeko erabiliko dira.
Jarraian Aldundiko sail bakoitzak baliagarri edukiko duen aurrekontua eta beraren helburu nagusiak azalduko dira:
Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko Saila
Sail honek 81,1 milioi euroko aurrekontua edukiko du nekazariei eta abeltzainei laguntzeko lehen sektoreko proiektuen eta jarduketen bitartez eta klima-aldaketaren aurkako ingurumenaren arloko ekimenen bitartez.
Gizarte Ekintza Saila
Aurrekontua gehitu zaio eta 625,6 milioi euro edukiko ditu adinekoen, desgaituen eta babesgabetasunean dauden pertsonen arreta eta zaintza sendotzeko. Gainera, zaintza-sistema eraldatzen jarraituko du EtxeTIK zentro berriekin, eskualdeetako erreferentziazko zentroekin eta bizikidetza-unitateekin.
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
71,9 milioi euro edukiko ditu euskararen erabilera sustatzeko. Laguntza-lerro berria ezarriko du euskarazko sorkuntza bultzatzeko. Horrez gainera, Bizkaiko kulturaren eta kirolaren arloak sendotzeko partidak dauzka.
Ogasun eta Finantza Saila
Ogasun eta Finantza Sailak 65,7 milioi euroko aurrekontua dauka zergadunen arreta sendotzeko bulegoetan, telefono bidezko arreta-zerbitzuaren bitartez eta egoitza elektronikoan, eta zergak kudeatzeko eta Batuz sisteman eta errentaren kanpainan behar diren aplikazio informatikoak garatzeko.
Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Saila
Sail honek 200 milioi euro baino gehiago edukiko ditu, eta gehienak Bizkaibus eta Metro Bilbao zerbitzuak finantzatzeko erabiliko dira, % 50eko hobaria bermatzeko partida barne. Gainera, aurrekontuak partida batzuk ezarri dira Metroko 5. linearako eta Bizkaibizi zerbitzua zabaltzeko.
Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila
Sail honek 94,1 milioi euroko aurrekontua edukiko du gobernu digital inklusiborako trantsizioa azkartzeko, lurraldearen kohesioa bermatzeko, Gertu bulego berriak irekitzeko Aldundia bizkaitar guztiengandik hurbil egon dadin, eta inbertsio berriak egiteko Aldundiaren suhiltzaileen zerbitzuan.
Ekonomia Sustatzeko Saila
Sail honek 79,8 milioi euro edukiko ditu Bizkaiko enpresen eraldakuntza eta trantsizio handiak sustatzeko. Diruaren % 75 Bizkaiko ETEen eta ekintzaileen proiektuak (milatik gora) sustatzeko gastatuko da.
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Sail honek datorren urtean 76,4 milioi euro erabili ahal izango ditu Enplegu Planean eta gizarte-kohesiorako programetan, indarkeria matxistaren biktimak babesteko programetan, dibertsitatearen eta berdintasunaren aldeko programetan, eta Gazte Estrategia programan.
Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila
Sail honek 245,8 milioi euro edukiko ditu honako proiektu hauetan inbertitzeko: ibai azpiko tunela, hegoaldeko saihesbidearen bigarren fasea, Markinako saihesbidea, itsasadarreko bulebarra, Erandio eta Barakaldo arteko zubi mugikorra, La Avanzada estaltzea, eta Errekaldeko saihesbidearen eraikuntzaren hasiera.
Zergen arloko neurriak inflazioari aurre egiteko
Bizkaiko 2023ko Aurrekontu Orokorren Foru Arauan zergen arloko zenbait neurri ezartzen dira inflazioak bizkaitarren erosahalmenean daukan eragina arintzeko:
- % 2ko deflaktazioa PFEZen, honako hauetan aplikatuko dena: oinarri orokorreko tarifan, baterako tributazioagatik aplika daitekeen murrizketan, kuotaren murrizketan, eta kenkari pertsonal eta familiarretan. Gainera, 2023ko atxikipenen taulan ere aplikatuko da.
- 200 euroko aparteko kenkaria PFEZen 30.000 eurora arteko errentak dituzten pertsona guztientzat. Kopuru horretatik aurrera kenkariaren zenbatekoa pixkanaka gutxituko da, 35.000 eurotik gorako oinarria duten aitorpenetarako desagertu arte.
- Autonomoek eta mikroenpresek beren zerga-oinarria PFEZen eta sozietateetan murrizteko erabiltzen duten gastu-forfaita handitzea. % 15era arte handituko da gastuen forfaita autonomo eta mikroenpresa guztientzat, eta % 70era arte salgaien errepidezko garraioan, nekazaritzan eta abeltzaintzan ari direnentzat.
- Tasak, prezio publikoak eta katastro-balioak izoztuko dira. 2023an Aldundiak ez ditu eguneratuko ondasun higiezinen gaineko zerga kalkulatzeko erreferentziatzat hartzen diren tasak, prezio publikoak eta katastro-balioak.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...