Berriak
2022(e)ko abenduaren 26(a) 09:00
Ireki da Berdintasunerako Zirgari Sarien 2023ko ediziorako proposamenak aurkezteko epealdia
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Sari hauek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK-ren ekimenez ematen dira. Zirgari Sarien zortzigarren edizioan hiru kategoria daude: ohorezkoak, proiektua eta erakundea. Hautagaiak aurkezteko epealdia urtarrilaren 26an itxiko da.
Zirgari Sariak.
Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k aurten ere Berdintasunerako Zirgari Sariak emango dituzte martxoaren 8an (Emakumearen Nazioarteko Eguna). Herritarrek zabaldik dute dagoeneko sarietarako hautagaiak proposatzeko epealdia. Pertsona fisikoek zein erakundeek jasoko dituzte sariak.
Honako kategoria hauek daude:
- Ohorezko saria: pertsona fisiko batek edo gehiagok emakumeen eskubideen alde eta emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde eginiko ibilbidea saritzeko.
- Berdintasunerako proiektua: gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko proiektu bat edo batzuk, irabazteko asmorik gabeko elkarte edo entitateek eginak.
- Berdintasunaren aldeko entitatea: irabazteko asmorik gabeko elkarte edota entitate bat edo batzuk, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean nabarmendutakoak.
Zirgari Sarien zortzigarren edizioa izango da 2023koa. Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k abian ipinitako sari hauen bidez aintzatespen publikoa ematen zaie berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona fisikoei eta entitateei. Horrez gainera, sari hauen bitartez berdintasuna eta emakumeen eskubidea sustatu nahi dira Bizkaian, eta bizkaitar guztiak horien babesera bildu daitezela lortu nahi da.
Saridun-proposamenak urtarrilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dituzte pertsona fisikoek zein pertsona juridikoek. Zirgari Sarien epaimahaiak hautagai modura proposatu gabekoei eman ahal izango die saria.
Hautagaitzak posta elektronikoz (berdintasuna@bizkaia.eus) edo Berdintasunerako Zuzendaritzara joanda (Mazarredo 63, 3. solairua - 48009 Bilbo) aurkeztu daitezke, bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16. artikuluan ezartzen dituen bideak erabiliz ere.
Zirgari Sariak martxoaren 8aren (Emakumearen Nazioarteko Eguna) inguruan egingo den ekitaldian emango dira.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...