2022(e)ko azaroaren 23(a) 09:53

Bizkaiak zinemarako eta arte eszenikoetarako pizgarri fiskalak areagotu ditu zerga-araubide berri bati esker

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Batzar Nagusiek onartu duten Foru Arauaren bidez, tratamendu fiskal lehiakorragoa ematen zaie ikus-entzunezko ekoizpenei (atzerriko ekoizpenak eta formatu digital berriak barne), eta kenkari berriak sortzen dira ikus-entzunezko lanen eta arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunetarako.

Bizkaiko Batzar Nagusiek Kultura sustatzeko zerga-pizgarriak eguneratzen eta zabaltzen dituen Foru Araua onartu dute. Foru Arau hori 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta ikus-entzunezko ekoizpenetarako pizgarri fiskalak areagotzen ditu; izan ere, egindako gastuen % 70era arteko kenkaria ezartzen du, eta atzerriko ekoizpenetara eta formatu digital berrietara zabaltzen ditu. Halaber, % 40rainoko kenkari berri bat ezartzen du arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunen ekoizpenetarako, eta ekoizpen kulturalen finantzaketa alternatiboa sustatzen du, ekoizlearen eta finantzatzailearen arteko kenkarien transferentzia ahalbidetzen baitu, Sozietateen gaineko Zergaren 64bis artikuluko mekanismo-ereduari jarraituz, I+G+B proiektuetarako.

Foru-arauaren aurkezpenean, José María Iruarrizaga Ogasun eta Finantza Saileko foru-diputatuak adierazi du Foru Aldundiak  lortu nahi duen helburua dela Bizkaiak kultur ekoizpenerako duen erakargarritasuna indartzea, eta, horretarako, sektoreko eragileek lurraldean egiten duten lana babestu eta euskarazko ikus-entzunezko ekoizpenak eta ekoizpen eszenikoak bereziki sustatu nahi direla. Era berean, zergadunei erabateko berme juridikoa eskaintzeko, zerga-araubide berrirako Europako Batzordearen baimena jaso du Aldundiak. Horrela, Bizkaia da Europako Batzordearen baimena duen Estatuko lurralde bakarra ikus-entzunezko ekoizpenetarako (atzerriko ekoizpenak eta formatu digital berriak barne) eta arte eszenikoen eta musikalen ekoizpenetarako tratamendu fiskal lehiakorragoa emateko.

Ikus-entzunezko lanen produkzioagatiko kenkaria

Kenkari hori aplikatzen zaie, nazionalitatea edozein dela ere, film luze eta laburrei eta ikus-entzunezko beste lan batzuei, hala nola fikziozko, animazioko edo dokumentaleko serieei (zinematografikoak, telebistakoak edo formatu digital berrietakoak izan), baldin eta haien kultura-izaera egiaztatzen badute. Kenkariaren oinarria ekoizpenaren kostuak, kopiak lortzeko gastuek eta produktorearen konturako publizitate- eta sustapen-gastuek osatuko dute.

Aplikatu beharreko kenkaria % 35 eta % 60 artekoa izango da Bizkaian egindako gastu eta inbertsioen ehunekoaren arabera, eta beste % 10 handituko da osorik euskaraz filmatutako obra bada. Horrela, gehienezko kenkaria % 70ekoa izango da.

  • % 60ko kenkaria, Bizkaian egindako gastuak % 50etik gorakoak badira.
  • % 50eko kenkaria, Bizkaian egindako gastuak % 35 eta % 50 artekoak badira.
  • % 40ko kenkaria, Bizkaiko gastuak % 20 eta % 35 bitartekoak badira.
  • % 35eko kenkaria gainerako kasuetan.
  • Aurreko edozein kasutan, kenkaria % 10 handituko da euskaraz filmatutako filmetarako.

Kenkari hori baldintza batzuen mende dago, besteak beste, izaera kulturala egiaztatzen duen ziurtagiria lortzea, kultura-errealitatearekin duen lotura edo kultura-aniztasuna aberasteko egiten duen ekarpena, edo obraren kopia bat Euskadiko Filmategian edo ikus-entzunezko lanak katalogatzeko eta kontserbatzeko eskumena duten erakunde edo erakundeetan uztea.

Gaur egun, ikus-entzunezko produkzioetarako kenkaria ez zaie aplikatzen atzerriko produkzioei, ezta formatu digital berriei ere, eta % 30ekoa edo % 40koa da euskara hutsean filmatutako produkzioetarako.

Arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunengatiko kenkaria

Arte eszenikoen eta musikalen zuzeneko ikuskizunak ekoiztean eta erakustean egindako gastuek Sozietateen gaineko Zergaren kuota likidoan % 30eko kenkaria izateko eskubidea ematen dute. Ikuskizuna euskaraz bada, kenkaria % 40ra arte igoko da.

Kenkariaren oinarria arte-, teknika- eta sustapen-arloko zuzeneko kostuek osatzen dute, eta sortutako kenkariak ezin izango du 1.000.000 euroko zenbatekoa gainditu.

Betekizunen artean ezartzen da zergadunak gutxienez irabazien % 50 berrinbertitzea hurrengo lau urteetan arte eszeniko eta musikalen zuzeneko ikuskizun berriak egiteko.

Liburuak argitaratzeagatiko kenkaria

Industria-ekoizpen seriatuaren aurretik euskarri fisiko bat egitea ahalbidetzen duten liburuak argitaratzeko inbertsioek kuota likidoaren % 5eko kenkaria izateko eskubidea emango dute.

Kenkarien transferentzia

Kulturaren eremura zabaltzen da Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauaren 64.bis artikuluan ezarritako mekanismoa, I+G+b inbertsioengatik sortutako kenkarien transferentziaren bidez proiektu berrien finantzaketa sustatzeko.

Horrela, kulturaren edo ikus-entzunezkoen sektorekoak ez diren enpresek ekoizpenak finantzatzea errazten da, ondoren kenkari horiek ikus-entzunezko ekoizpenengatik, arte eszenikoen zuzeneko ikuskizunengatik edo liburuak argitaratzeagatik aplikatzeko. Finantzatzaileen gehieneko errentagarritasuna ekarpenaren % 120 izango da.


Bideoak


Audioak

Egin zaitez Bizkaia Denontzat newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...