Berriak
2022(e)ko azaroaren 15(a) 13:15
Bizkaiko Foru Aldundiaren azaroaren 25eko kanpainak emakumeek jasaten duten indarkeriarekiko nazka erakusten du
Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila
Leloa: “Lor dezagun aurtengoa azken A25 izatea. Bat gehiago ere ez”. Azken hamarkadan gizonek 15 emakume hil dituzte Bizkaian.
.

Laespada: “Geure buruak aske, seguru eta bizirik nahi ditugu”
Bizkaiko Foru Aldundiak kanpaina bat abiarazi du azaroaren 25erako, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna. Kanpaina horren leloa "Lor dezagun aurtengoa azken A25 izatea. Bat gehiago ere ez" da eta Giza Eskubideak behin eta berriz urratzearekiko nazka adierazten du.
Kanpainaren aurkezpen-ekitaldi baten hainbat material banatu da Bilboko Emilio Campuzano Lanbide Heziketako Zentroko ikasleen artean eta bertan Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak gogorarazi du gure Lurralde Historikoan azken hamarkadan 15 emakume asasinatu dituztela eta Bizkaian urtero bi mila emakumek baino gehiagok jasaten dutela indarkeria matxistaren bat. Iaz, zehatz esanda, 2.307 emakume izan ziren.
Emakumeok argi eta garbi esaten dugu nazkatuta gaudela eta ezin dugula heriotza bat gehiago jasan. Ez beste erasorik, ez indarkeria matxista gehiagorik
azpimarratu du diputatuak.
Ildo horretatik, gogorarazi du indarkeria matxista desberdintasunean oinarritutako gizarte baten emaitza dela
, eta emakumeen aurkako erasoak eta hilketak desberdintasun horren adierazlerik larriena direla, baina zeharkako errealitate bat dela, eta emakumeei kalte egiten diela, neurri handiagoan edo txikiagoan, bizitzako esparru guztietan
.
DATUAK
Iaz, Bizkaian 2.307 emakumek jasan zuten indarkeria matxistaren bat, Ertzaintzak eta gainerako polizia-kidegoek erregistratuta dituzten datuetan behintzat. 2.307 emakume horiek mota askotako 2.908 indarkeria-ekintza matxista jasan zituzten, eta horietatik % 72k bikotekideak edo bikotekide ohiak izan zituzten protagonista.
Eta zeharkako indarkeria da zentzu guztietan. Izan ere, iazko zifra horiek Bizkaiko 86 udalerritan gertatutako emakumeen aurkako indarkeria-ekintzei dagozkie, hau da, gure Lurralde Historikoko biztanleriaren % 99 hartzen dutenak.
Datu hauek guztiak Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokiaren webgunean kontsulta daitezke: https://web.bizkaia.eus/es/observatorio-de-la-violencia-machista.
BIKTIMEI ARRETA ESKAINTZEA
Laespadak bere Sailak garatzen duen harrera- eta laguntza-sarea gogorarazi du, iaz 228 pertsona artatu zituen berehalako harrera-zentro batekin: 131 emakume, 96 seme-alaba eta mendeko pertsona heldu bat.
Bizkaiko Aldundiak egonaldi ertain eta luzeko harrera-zentroak ere baditu, eta iaz horietan 94 pertsona artatu ziren: 51 emakume, 43 seme-alabarekin.
Era berean, datorren urtean sexu-erasoen biktimei laguntzeko zentro berri bat jarriko da martxan. Egunean 24 orduz eta astean zazpi egunez artatuko duen zentroa da. Eta emakume horiei laguntza psikologikoa, juridikoa eta soziala emateko programa bat ere izango du.
KANPAINA
Diputatuak azaldu duenez, kanpainak feminismoaren eta emakumeen indarra bistaratu nahi du matxismorik gabeko gizarte baten aldarrikapen honetan
, emakume desberdinekin
egindako grafiko batzuekin, baina guztiak mezua zabaltzeko indar eta erabakitasunez beteta, umiliazioak, irainak, erasoak eta hilketak amaitzeko
. Geure buruak aske, libre, seguru eta bizirik nahi ditugulako
erantsi du.
Kanpainaren helburua asmo handiko hedabide-plan baten bidez Bizkaiko herritar ia guztiengana iristea da; plana prentsa tradizionaletik hasi eta gaur egun gehien erabiltzen diren sare sozialetara zabalduko da, eta garraiobideetako kanpo-publizitatea ere egingo da.
Era berean, materiala banatuko da 6.300 dendatan, 230 ikastetxetan, eskola-kiroleko 643 erakundetan, 71 kiroldegitan, 171 osasun-zentrotan eta mota guztietako 469 erakunde eta elkartetan. Laguntzaileen artean daude, besteak beste, Athletic Club, Bilbao Basket, Lointek Gernika, Balonmano Zuazo edo Lutxana Arraun Taldea bezalako kirol profesionaleko taldeak.
Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna
Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.
Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.
(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira
Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:
Komunikazio Zuzendaritza Nagusia
Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao
TRATAMENDUAREN HELBURUA:
Bizkaitarren Egiten: newsletter.
ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:
interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:
- Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
- Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
- Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
- 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...