2022(e)ko uztailaren 19(a) 13:00

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Foru Jauregian egin dio harrera Gorabideren ordezkari-talde bati, 60. urteurrena dela eta

Gizarte Ekintzako Saila - Ahaldun Nagusia

Ahaldun Nagusiak Foru Jauregian egin dio harrera Gorabideri

Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia desgaitasuna duten pertsonen aldeko Bizkaiko Gorabide elkartearekin bildu da gaur, elkartearen 60. urteurrena ospatzeko. Entitateak "Gorabide 6.0" lema aukeratu du urteurrena ospatzeko. Horrela, elkartearen ibilbideak bete dituen sei hamarkadak azpimarratu nahi dituzte, eta, aldi berean, etorkizunerako ilusio-mezu bat zabaldu.

Ahaldun Nagusiak eskerrak eman ditu lurraldeko hirugarren sektoreak garatzen duen lan sozial garrantzitsuagatik, baina Gorabideren lana eskertu du batik bat. Era berean, argi utzi du Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitasuna duten pertsona guztiekiko duen konpromisoa, eta, kasu honetan, adimen-desgaitasuna duten pertsona guztien garapen pertsonala errazteko eta bizitza-proiektua erdiesten laguntzeko konpromisoa nabarmendu du. Izan ere, Bizitza-proiektu guztiak aintzat hartzen dituen Bizkaia inklusibo eta integratzeilearen aldeko apustua egiten dugu, gaitasunen mende egon barik, nabarmendu du.

Bizkaia ez litzateke den modukoa izango Gorabidek 60 urte hauetan egindako lana hori gabe. Urte gehienetan, halaber, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik eta erakundearen laguntzarekin aritu da. Ibilbidean zehar, inklusioaren bidera erakarri dituzue bizkaitar ugari. Elkarrekin 22 egoitza, pisu eta etxebizitzako sare bat osatu dugu, dozenaka laguntza pertsonalizatu eman ditugu, aisialdirako programak eskaini ditugu eta eguneko 14 zentro ditugu. Bestalde, autonomia pertsonala sustatzeko zentro bat dugu. Hori guztia Bizkaiko gizarteak egindako ahaleginaren emaitza da, baina Aldundiak eta Gorabidek, hirugarren sektoreak eta administrazio publikoak, elkarrekin bideratuta. Ibilbide luzeko aliantzari esker, gaur, topaketa honen aitzaki gisa, orain artekoa berresten dugu, nabarmendu du Unai Rementeriak.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiarekin egindako topaketa Foru Jauregian antolatu da, eta bertan izan dira, baita ere, Sergio Murillo Gizarte Ekintzako foru diputatua, Susana Gorbeña elkarteko presidentea, Zuzendaritza Batzordeko kideak, erabiltzaileak, senideak eta Gorabideko profesionalak eta boluntarioak.

Egin zaitez Bizkaia egiten newsletter-en harpideduna

Hileroko buletina, Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzuko albisteekin eta informazio nabarmenarekin.

Egon egunean Bizkaiko berrikuntza eta proiektu guztien inguruan: kultur jarduerak, azpiegitura berriak, laguntzak eta askoz gehiago.

(*) duten esparruak nahitaez bete behar dira

Sartu balio duen e-mail bat, adibidez: adibidea@adibidea.com

Datuak Babesteko Lege ofiziala onartu behar duzu

Harpidetza hau bat dator DBEOarekin, eta datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa honako hau da:

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA ETA KONTAKTUA:

Komunikazio Zuzendaritza Nagusia

Gran Vía, 25 – 48009 Bilbao

TRATAMENDUAREN HELBURUA:

Bizkaitarren Egiten: newsletter.

ESKUBIDEAK EGIKARITZEA:

interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean erabil ditzake datuetan sartzeko, datuak zuzentzeko, datuen aurka egiteko, datuak ezabatzeko, datuen tratamendua mugatzeko eta banakako erabaki automatizatuak ez hartzeko eskubideak, Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari zuzendutako idazki baten bidez. Honako helbide honetan aurkez daiteke:

  • Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa: https://www.ebizkaia.eus.
  • Bizkaiko Foru Aldundi Erregistro Nagusia (Laguntza Erregistro eta Herritarrentzako Arreta Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbao).
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren Herritarrei Arreta emateko Eskualdeko Bulegoak.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorrak.
  • 39/2015 Legean aurreikusitako gainerako tokiak

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza eskura dezakezu hemen

Kargatzen...